Zugarramurdiko Sorginen Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zugarramurdiko Sorginen Museoa
Induburua etxea
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Beitikokarrika, 22
31710
Koordenatuak 43° 16′ 10″ N, 1° 32′ 38″ W / 43.26940833°N,1.54379444°W / 43.26940833; -1.54379444Koordenatuak: 43° 16′ 10″ N, 1° 32′ 38″ W / 43.26940833°N,1.54379444°W / 43.26940833; -1.54379444
Arkitektura

Zugarramurdiko Sorginen Museoa Nafarroako Zugarramurdi udalerrian dagoen museo bat da. Induburua etxea eraikinean dago.

Museoaz gain Zugarramurdiko leizeak ere bisitatu daitezke, bata bertzearengandik hulbil baidaude.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunean dago, Beitikokarrikaren 22. zenbakian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxea antzinakoa da, museoa aldiz 2007ko uztailean inauguratu zen.

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoak Zugarramurdiko memoria historikoa iraunarazi eta garai hartako jendearen bizimodua nolakoa zen erakutsiko duen lekua izan nahi du. Garai hartako gizarte-egoeraren, sorginenganako benetako izuaren, eta bere agintea nola edo hala inposatu nahi zuen inkisizioaren biktima izan ziren pertsonei, gizon-emakumeei, eskainitako omenaldia izan nahi du. Dolurako eta oroimenerako gunea, istorio interesgarriak zehatz-mehatz baina aldi berean modu atseginean eta erakargarrian kontatzeko gunea, argi eta obskurantismo ñabardurak emanez. Sorginen inguruan gaur egun arte izan den folklorismoa hautsi asmo du. Bertzelako errealitatea landu nahi du, gertakari sinesgaitzez akusaturik izan ziren, fantasiazko kontakizunetan sartu zituzten, eta azkenik sutan erreak izan ziren gizon-emakume haien errealitatea.

Horren guztiaren gibelean, elezaharrez eta mitologiaz beteriko mundu zoragarri bat dago. Protagonista nagusiak Mari eta Aker ditugu, festez eta erritu paganoz, eta herri-medikuntzak zuen sustrai luzeez inguraturik.

Florentzio Idoatek, Aita Barandiaranek, Julio Caro Barojak, Gustav Heninngsen, Jose Dueso, J. Paul Arzac eta Koro Irazokik, bertzeak bertze, egindako ikerketa-lanak oinarri izan dira bere ondarea babestea eta turismo-baliabideak lantzea bateratzen dituen proiektu honetan.

Zugarramurdiko sorginkeria prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zugarramurdiko sorginkeria prozesua»

Bestalde museoak 1610eko inkisizio-prozesuari buruzko erakusketa ere ikusgai du.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]