Zugarramurdiko leizeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zugarramurdiko leizeak
Zugarramurdi - Leizea.jpg
Zugarramurdiko leizea.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaZugarramurdi, Nafarroa Garaia eta Nafarroa Garaia
Koordenatuak43°16′7″N 1°32′51″W
Ezaugarriak
Bisitagarriabai
Aztarnakbai

Zugarramurdiko leizeak edo "Sorginen Leizeak" Nafarroako ipar-mendebaldean dauden kobazuloak dira. Zehazki, Zugarramurdiko udalerriaren erdigunetik hurbil daude, Xareta izeneko eskualdean inguru interesgarria osatuz Sarako eta Urdazubiko leizeekin batera.

Leizeez gain Zugarramurdiko Sorginen Museoa ere bisitatu daiteke, bata bertzearengandik hulbil baidaude.

Leizeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olabidea edo "Infernuko errekak" sortu zituen, higaduraren higaduraz. Areto nagusia 100 metro luze, 20 m. zabal eta 30 m. garai da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zugarramurdiko sorginkeria prozesua»

Batik bat ezagunak dira orain dela 400 bat urte Inkisizioak han bildutako hainbat pertsonen aurka egindako Zugarramurdiko sorginkeria prozesuagatik, sorgintzat hartuta erailda izan zirenak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leizearen ikuspegia

Leize handiak alderik zabalenean 120 metroko zabalera du. "Infernuko" Errekak leizea erdi-erditik zeharkatzen du. Urteen joanean, leizea industen joan da erreka; dagoeneko hamabi metroko garaiera eman dio harpeari. Leize Handia hainbat tokitatik ikus daiteke, behetik edo goitik, eta goitik begiratzean koloredun argiek efektu bereziak sortzen dituzte harrietan. Leize Handiaren atarian, XVIII. mendeko kisu labeak ere hortxe dirau. Gose handiko garaietan, karea uzta gehiago ateratzeko oso erabilgarria izan zen herriko baserritarrentzat. Harpe hauetan aspaldiko hondakin arkeologikoak azaldu dira. Leize Handiaren barruan, beste bat zabaltzen da: Akelarre leizea. Izenaren jatorria kobazuloaren pare-parean dagoen zelaian dago, akerraren larrean, alegia. Hemen izan ohi ziren garai batean akelarreak; hor biltzen ziren sorginak.

Errekaz aurreragoko arroila sakona "Sorginen lezea" deitzen dute.

Gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa