Edukira joan

Zugastieta-Muxika geltokia

Koordenatuak: 43°15′08″N 2°41′34″W / 43.252159°N 2.692850°W / 43.252159; -2.692850
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°15′08″N 2°41′34″W / 43.252159°N 2.692850°W / 43.252159; -2.692850
Zugastieta-Muxika
Map
Lineak
« Amorebieta geralekua Muxika »
Kokapena
HelbideaZugastieta auzoa, 25; 48392
UdalerriaMuxika,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea
Irekiera1888ko abuztuaren 4a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria
ZerbitzuakAparkalekua
AldageltokiaTrena Autobusa
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren Trena Bilbo Bermeo
BizkaibusA3513 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Ea - Lekeitio
A3515 Bilbo - Zornotza - Gernika - Bermeo
A3523 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Aulestia - Lekeitio
A3525 Gernika - Zornotza - EHU

Zugastieta-Muxika Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, Muxika udalerriko Gorozika auzoan dagoena, Zugastieta auzunean,  BI-635  errepidearen alboan, hain zuzen. Zornotza-Gernika trenbidea inauguratzearekin batera 1888ko abuztuaren 4an ireki zen,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Geltokiaren eraikina Pablo Altzola eta Luis Landetxok diseinatutakoa da, eta jatorrizkoa mantentzen da gaur egun, Eusko Trenbideak sozietatearen zaharrenetariko bat izanik. Hiru solairu ditu eta estilo neoklasikoan eraiki zen, harlangaitz-horma eta harlanduzko zokalo eta ertzekin. Behe-solairuan bidaiarientzako zerbitzuak zeuden (itxaron-gela, txarteldegia eta geltoki-buruarentzako bulegoa), eta goiko solairuak etxebizitza ziren.[2] Gaur egun eraikina turistentzako informazio-bulego funtzioa betetzen du.

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 6,598. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]

Kokapen geografikoari dagokionez, Zugastieta auzunean dago, Muxika udalerriko Gorozika auzoan.

Geltokiak sarbide bakarra du, arrapala eta eskailera bidezkoa. Nasen aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da. Kanpoaldean informazio-bulegoa eta doako aparkalekua daude.

  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea AparkalekuaAutobusa Geltoki ez irisgarria Zugastieta auzoa, 25

Irisgarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geltokira sarbidea Zugastieta auzoa, 25 Sarbide ez irisgarria
Nasara sarbidea 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria
2. trenbidea Sarbide erabilgarria
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria
2. trenbidea Sarbide irisgarria

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Spanish Railway  » Blog Archive  » Ferrocarril de Amorebieta a Guernika y Pedernales (AGP) y Bermeo (*). (kontsulta data: 2017-10-26).
  2. a b OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (kontsulta data: 2017-10-25).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]