Zuhaitza (Lovecraft)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuhaitza (Lovecraft)
Jatorria
Egilea(k)Howard Phillips Lovecraft
Argitaratze-data1921
IzenburuaThe Tree
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoahorror short story (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Zuhaitza, ingelesez: The Tree , H. P. Lovecraft estatubatuar idazlearen kontakizun labur makabro bat da. Antzinako Grezian girotua dago, bertan ondorio ironikoak izango dituen bi eskultoreen istorioa kontatzen da. 1920an idatzi eta 1921eko urrian The Tryout aldizkarian argitaratu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Antzinako Grezia, marmolezko hilobi baten inguruan olibondo arraro bat hazi da. Zuhaitza erraldoia da eta modu beldurgarrian desitxuratutako gizon baten antza du.

Bertako tiranoak Kalos eta Musides eskultoreei estatua maiestatiko bat burutzeko ardura emango die, baina betekizun hau onartzeak artistei olibondoaren leku horretan bertan zorigaiztoko ondorio ironikoak ekarriko dizkie.