Zuhandor ar
| Zuhandor ar | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Cornales |
| Familia | Cornaceae |
| Generoa | Cornus |
| Espeziea | Cornus mas |
| Banaketa mapa | |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | cornelian cherry (en) |

Zuhandor arra (Cornus mas) zuhaixka abartsua da, 5-12 m luze egiten dena eta, lore horia eta aranaren antzeko fruitu gorri morexkak dituena.[1]
Hegoaldeko Europan, Azerbaijanen, Armenian, Iranen eta hego-mendebaldeko Asian du jatorria.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina ertaineko zuhaixka da, 5-12 metrotako altuera hartu ohi duena. Adarrak marroi ilunak ditu eta adaxkak berde antzekoak. Hostoerorkorra da eta hostoak 4-10 cm luze eta 2-4 cm zabal, bata bestearen aurrez aurre. Hostoak obalatuak dira eta ertza osoa dute.
Loreak txikiak dira (5-10 mm) eta lau petalo hori dituzte. 10-25 loretako multzoak osatzen ditu neguaren amaieran, hostoak atera baino lehenago. Fruitua drupa gorri bat izaten da eta hazi bakarra edukitzen du barruan.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frutua jangarria da baina zapore garratza du eta marmeladak egiteko erabiltzen da. Lehortuta ere jaten da.
Zurak tintea du eta hostoek taninoak. C bitamina ugari dute eta hotzeria eta gripearen eraginari aurre egiteko erabiltzen da.
Landarea lorategietan ere landatzen da, itxura erakargarria duelako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |