Edukira joan

Zuia

Koordenatuak: 42°58′55″N 2°49′57″W / 42.9819°N 2.8325°W / 42.9819; -2.8325
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuia
 Araba, Euskal Herria

Zuiako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaGorbeialdea
Izen ofiziala Zuia
AlkateaUnai Gutierrez Urkiza
(Euskal Herria Bildu)
Posta kodea01130
INE kodea01063
Herritarrazuiar
Kokapena
Koordenatuak42°58′55″N 2°49′57″W / 42.9819°N 2.8325°W / 42.9819; -2.8325
Map
Azalera122,49 km²
Distantzia20 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria2.372 (2024)
29 (2023)
alt_left 1.112 (%46,9) (%50,2) 1.190 alt_right
Dentsitatea19,91 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 15,68
Zahartze tasa[1]% 20,38
Ugalkortasun tasa[1]‰ 24,12
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,87 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,81 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 5,51 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 41.14 + % 15.45 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 12.4 (2021)
Etxeko erabilera[4]% 15.02 (2021)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zuia.com


Zuia Arabako iparraldeko udalerri bat da, Zuia-Gorbeialdea eskualdeko handiena. Gasteiztik 18 bat kilometro iparraldera dago. Haren herriburua Murgia da.

Izenaren amaieran agertzen den -a hori, itsatsia da, beraz Zuiako, Zuiatik, Zuiara... idatzi behar da.[5][6]

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuia Gorbeiaren magalaren inguruan dago, eta Arabako mendirik altuenera igotzeko abiapuntua da. Arrato eta Badaiakoa udalerriaren muga naturalak dira, eta aipatzekoa da haranaren erdialdean dagoen Atxabal-Oroko mendigunea.

Udalerria zeharkatzen duen ibai nagusia Baias ibaia da.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aldiz 1025. urteko dokumentu batean aipatuta ageri da, Donemiliagako goldean: Zuhia Barrutia.[5][6]

Gerora, honela dokumentatu da: Zuvarrutia (1180. urtean); Zuhivarrutia, (1229); Çuiabarrutia, (1257); Zuibarrutia, (1417).[7]

Gerardo López de Gereñuk beste aldaera batzuk ere jaso zituen: Zuffia, (1025); Zufia, (1089); Sufia, (1138); Zuya (1742).

Pentsa daiteke Donemiliagako goldean aipatzen diren Zuffia de Iuso eta Zuhia Barrutia biek barruti berberari egiten ziotela erreferentzia. Dokumentu horretan aipatzen diren herriek "rega" bat edo bi ematen zioten Donemiliaga Kukulako monasterioari. Zuffia de Iuso eta Zuhia Barrutia horiek aipatzen direnean, bederatzi "rega" eman zutela ikusten da. Pentsa daiteke Zuffia de Iuso eta Zuhia Barrutia horiek bereizi nahi izan zirela dokumentuan alboko Zuffia de Susotik.[8][9]

Esaten da Erdi Aroko ganboatar eta oinaztarren arteko gatazka odoltsuek Zuian izan zutela sorrera[10].

Etimologia hau proposatu da: Zubia > Zuhia / Zuffia > Zuia.[11]

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuiako udalerriak 13 herri hauek ditu:

XX. mendearen lehen erdia gorabeherarik gabe igaro zen Zuiako populazioari dagokionez. 1950eko hamarkadatik aurrera, ordea, populazioak beherako joera hartu zuen, gehienbat Gasteiz eta Bilbo hirietarako izandako emigrazioaren ondorioz.

1980ko hamarkadatik aurrera, garraiobideak hobetzearen eta hirietako etxebizitzen prezio altuen ondorioz, jende berria iritsi zen udalerrira, batez ere Murgira eta haren inguruetara. Horrek populazioa handitzea eragin zuen. Hala ere, populazio berri horren gehienak ez zuen lanik egiten udalerrian, Gasteizen baizik, eta udalerria lo-hiri bihurtu zen biztanle horientzat.

Zuiako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Zuian»
Zuiako udaletxea Murgian.

2023-2027 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko hauteskundeen ondorengo Zuiako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EHB)
6 / 11
591 (% 46,53)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 11
371 (% 29,21)
Zuiak Batzen Gaitu (ZBG)
1 / 11
161 (% 12,68)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
81 (% 6,38)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 11
66 (% 5,20)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Boletin Oficial del Territorio Historico de Alava (Gaztelaniaz)

Hauek izan dira Zuiako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[12]
Ignacio Oregui Goenaga[12][13][14] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ignacio Oregui Goenaga[12][13] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Luis Apodaca Vea[12][13] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Ibañez Loyo[12][13] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Ibañez Loyo[12][13] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Ibañez Loyo[12][13] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Patxi Goikoetxea Burutxaga[12][13][15] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Patxi Goikoetxea Burutxaga[12][16] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Unai Gutierrez Urkiza[12][17][18] 2011 2015 Bildu
Unai Gutierrez Urkiza[12][19][20][17][18] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Unai Gutierrez Urkiza[12][20][21][17][18] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Unai Gutierrez Urkiza[18][22][23][24] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
14 Gasteiz
(geltokia)
ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta) Izarra
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)Okondo Artziniega

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak bi linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
3 Amurrio
Urduña
TertangaDelikaArtomañaAloriaUrduña (geltokia)LekamañaSaratxoInosoZiorragaBaranbioLezamaLarrinbeAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia) Amurrio
Urduña
5 Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregiDonamaikiaJugoBitorianoZarateMarkiaSarriaOlanoLetonaZaitegi Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Zuiako udal pilotalekua.

Zuiako hizkuntza nagusia euskara izan da XIX. mendea arte; bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera zen, eta XX. mendean atzerakada nabarmena izan zuen, erabat galtzeraino. Mende haren azken laurdenean abiatutako berreskuratze prozesuaren ondorioz, gaur egun zuiarren % 48,7 inguru da euskalduna, eta hiztun horiek biltzeko asmoz sortua da Bidabarri euskara taldea.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jugatxiko baseliza (Jugo).

Zuiar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. a b «Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitala» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-07-06).
  6. a b «Zuia - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-11).
  7. (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...
  8. «Zuia - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-04).
  9. (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
  10. Zuiako aisialdiari buruzko informazioa Zuiako Kuadrillaren webgunean. Bertan, ganboatar eta oinaztarren inguruko aipamena egiten da.
  11. «“De Ferro de Alava” (1025)» www.abadelaueta.com (Abadelaueta elkarte etnografikoa) (kontsulta data: 2025-07-06).
  12. a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-03-22).
  13. a b c d e f g «Zuia» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-14).
  14. (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 358 or..
  15. (Gaztelaniaz) «El Estado destina este año 1,5 millones de euros a los embalses de Korrosparri y Zuia» El Correo 2006-01-04 (kontsulta data: 2023-07-09).
  16. (Gaztelaniaz) «Los pueblos urgen más ayudas forales para impulsar equipamientos y servicios sociales» El Correo 2007-09-03 (kontsulta data: 2023-07-09).
  17. a b c (Gaztelaniaz) «Unai Gutiérrez levanta la makila en su tercer mandato» El Correo 2019-06-15 (kontsulta data: 2020-03-15).
  18. a b c d «EH Bilduren aginte makila kolokan da Legution» Alea 2023-05-29 (kontsulta data: 2023-07-03).
  19. (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en nueve municipios de Álava durante la presente legislatura» 20 minutos 2015-06-13 (kontsulta data: 2023-04-29).
  20. a b (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (kontsulta data: 2023-10-09).
  21. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (kontsulta data: 2020-03-17).
  22. «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» Orain 2023-06-17 (kontsulta data: 2025-11-15).
  23. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2024-06-18 (kontsulta data: 2025-11-16).
  24. (Gaztelaniaz) «Hablamos con Unai Gutiérrez, Alcalde de Zuia» Radio Gorbea 2025-09-25 (kontsulta data: 2025-12-02).
  25. Bitorianoko 17 zenbakia duen baserriaren izendapena monumentu gisa Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]