Zulo beltz estelar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zulo beltz estelar baten irudikapena.

Zulo beltz estelarra izar masibo baten kolapso grabitazionalaren ondotik sortutako zulo beltza da.[1] Zulo beltz mota honek bost eta zenbait hamarreko Eguzki masa bitarteko masa du.[2]

Zulo beltz estelarra 25 Eguzki masatik gorako izar bati erregaia bukatzen zaionean gertatzen da. Jarraian, izarrak supernoba izeneko leherketa izaten du, kanpoaldera materia egotziz. Eztandaren ondoren, izarra zegoen lekuan zulo beltz bat agertzen da, Eguzkia baino masa handiagoa duena.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Celotti, A.; Miller, J.C.; Sciama, D.W.. (1999). «Astrophysical evidence for the existence of black holes» Classical and Quantum Gravity 1612A: A3–A21.  doi:10.1088/0264-9381/16/12A/301..
  2. (Ingelesez) Hughes, Scott A.. (2005). Trust but verify: The case for astrophysical black holes. .
  3. (Ingelesez) HubbleSite. How are black holes born?. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]