Zulu (1964ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zulu (1964ko filma)
Filma
Jatorrizko izena Zulu
Urtea 1964
Generoa Gerra-zinema
abenturazko filma
Herrialdea Erresuma Batua
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa Battle of Rorke's Drift
Iraupena 138 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Hegoafrika
Narratibaren kokalekua Hegoafrika
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Cy Endfield
Gidoigilea(k) Cy Endfield
Antzezlea(k)
Stanley Baker
Michael Caine
Jack Hawkins
Ulla Jacobsson
James Booth
Nigel Green
Joe Powell
Richard Burton
Patrick Magee
Mangosuthu Buthelezi
Paul Daneman










Ekoizpena
Ekoizlea Stanley Baker
Edizioa John Jympson
Bestelako lanak
Musikagilea John Barry
Argazki-zuzendaria Stephen Dade
Kanpo loturak

Zulu 1964ko Cy Endfield estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra filma bat da. Stanley Baker, Michael Caine, Jack Hawkins, Ulla Jacobsson, James Booth eta Nigel Green aktoreek antzeztu zuten. Richard Burton aktorak filmearen hasierako hitzaurrean eta amaierako kontakizunean narratzailearen hotsa ipini zuen.

1879ko Rorke's Drifteko gudua deskribatzen da, hartan 150 britainiar soldaduek, haietako asko ospitaleko zauritu eta gaixoak, 4.000 zulu gerlariei arrakastaz aurre egin zieten. 1979an Zulu Dawn ("Zulu Egunsentia") izeneko jarraipena izan zuen, hartan berez, aurreko egunean jazotako Isandlwana gudu ospetsuaren kontakizuna egin zen, bertan zulu gudaroste batek britainiar gudaroste bat garaitu eta sarraskitzea lortu zuen.

Zuzendaritza artistiko onenaren BAFTA Saria irabazi zuen. Bestalde, filmaren une gogoaingarriena britainiar eta zuluen arteko borrokaldian Men of Harlech galestar abesti abertzalea entzuten denekoa da, izan ere, gudu hartan borrokatu ziren britainiar soldadu asko galestarrak baitziren.


Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1879, Hegoafrika, Anglo-Zulu Gerra. Isandlwana guduaren hurrengo egunean, ehunen bat britainiar soldaduz osatutako talde batek haiengana doazen 4.000 zulu gerlarien erasoaren zain daude. Heuren kokalekuan haiei aurre egiteko agindua jaso dute, nahiz eta zuluen nagusitasuna begibistakoa izan, britainiar soldadu bakoitzeko berrogei zulu gerlari baidaude, britainiarrak amaiera arte borrokatzeko prest daude. Gertaera hau etorkizunean Isandlwanako gudua izenez ezaguna izango zen.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]