Edukira joan

Zulya Kamalova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zulya Kamalova

Bizitza
JaiotzaSarapul1969ko abuztuaren 8a
Herrialdea Errusia
 Australia
Lehen hizkuntzatatarera
Heriotza2024ko irailaren 18a (55 urte)
Hezkuntza
HeziketaPerm State University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
tatarera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta abeslaria
Genero artistikoaworld musica
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaUnstable Ape Records

zulya.com
VK: zulya_official Musicbrainz: 8df84e50-d6fc-42b8-afbe-7c502bf79dd8 Songkick: 84473 Discogs: 952015 Edit the value on Wikidata

Zulya Kamalova, jaiotzez Zulfia (Zulia) Nazipovna Kamalova[1], (errusieraz: Зульфия (Зуля) Назиповна Камалова, tatareraz: Зөлфия Нәҗип кызы КамаловаZölfiä Näcip qızı Kamalova; Sarapul, 1969ko abuztuaren 8a2024ko irailaren 18a) tartaro jatorriko australiar abeslaria izan zen[2].

Kamalova Sarapulen jaio zen, tartaro jatorriko familian[2][3], eta Tatarstanen hazi zen. 9 urterekin hasi zen musika egiten[2]. 1991n, Permeko Estatu Unibertsitatean ikasten ari zela, truke-programa batean parte hartu zuen eta Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. Han Andrew Tanner australiar musikaria ezagutu zuen. Geroago berarekin ezkondi zen eta Australiara joan zen bizitzera, Tasmaniako Hobart hirira[4].

Australiara iritsi eta urte gutxira, lehen diskoa grabatu zuen, errusierazko, frantsesezko, erromanierazko, portugesezko, gaztelaniazko eta ingelesezko abestiak biltzen zituena[5].

The Children of the Underground taldea sortu zuen eta Melbournen kokatutako Unstable Ape Records diskoetxe independentearekin kontratua sinatu zuen 2004an[2][6]. Musika tartaro eta errusiarraren interpretazioengatik egin zen ezaguna[2][6]. Musika tartaro tradizionala beste folk musikarekin edo jazzarekin uztartu zuen sarritan[4].

Australiako Grabaketa Industria Elkartearen saria irabazi zuen 2007an kaleratutako 3 Nights diskoarengatik[7].

2006an alaba bat izan zuen, Zifa[7].

2024ko irailaren 18an hil zen minbiziak jota, 55 urte zituela[8].

  • 1997: Journey of Voice
  • 1999: Aloukie
  • 2002: Elusive
  • 2005: The Waltz of Emptiness
  • 2007: 3 Nights
  • 2010: Tales of Subliming
  • 2014: Kosmostan
  • 2015: On Love and Science
  • 2019: Six Days Loving

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  2. a b c d e (Ingelesez) «Biography» Zulya.com jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-05-21) (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  3. (Errusieraz) Кашапов, Радиф. «Дискотека 90-х: первый татарский альбом Зули Камаловой» Реальное время 2022-08-10 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  4. a b (Errusieraz) «Умерла певица Зуля Камалова Задолго до «Аигел» она показала всему миру, какой может быть современная татарская музыка» Meduza 2024-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  5. (Errusieraz) «Далекая и близкая Зуля Камалова» Известия Татарстана 2009.
  6. a b (Ingelesez) «Zulya and the Children of the Underground» ABC Radio National 2015-12-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  7. a b (Errusieraz) «Австралийцам близка татарская музыка» Казанские ведомости 2008-09-11 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  8. (Errusieraz) ««Не теряла надежды на чудо»: от рака умерла певица Зуля Камалова» Бизнес онлайн 2024-09-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]