Zumalakar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zumalakar
Frangula OM11.JPG
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRhamnaceae
GeneroaFrangula (en) Frangula
Espeziea Frangula alnus

Zumalakarra edo oilakaran (Frangula alnus) Rhamnaceae familiako espeziea da. ingurune oso hezean hazten da, eta haren azala purgatzaile gisa erabiltzen da.[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erramnazeoen familiako zuhaixka edo zuhaitz txikia, adar mehe eta ia horizontalak, 7 cm-rainoko hosto minzkara obatu edo eliptikoak eta lore pentamero hermafrodita berdexka edo horixkak dituena. Fruitua hasieran gorria eta gero beltza den drupa da.

Sinonimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rhamnus frangula
  • Frangula dodonei

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zumalakarra lur hezeetan eta azidoetan dago, edo lur lehor eta karetsuetan (ekotonoa, oihanpeko soilguneetan, baso-mugetan, balerditan eta menditan). Europa osoan hedatzen da, iparraldeko muturrean eta eskualde mediterraneoan izan ezik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruituek eta azal freskoak konposatu antrazenikoak dituzte, eta horien forma murriztua emetikoa da; beraz, oso toxikoa da, baina lehortzean anrakinonetan oxidatzen dira.

Fruitua oso preziatua dute orkatzek bereziki, eta ondorio psikotropikoak dituzten alkaloide peptidoak (frangulanina, franganina) kantitate txikitan ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) La bourdaine

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.