Zurab Tsereteli
Zurab Konstantinovitx Tsereteli (georgieraz: ზურაბ კონსტანტინეს ძე წერეთელი, errusieraz: Зураб Константинович Церетели; Tbilisi, 1934ko urtarrilaren 4a – Peredelkino, Moskuko oblasta, 2025eko apirilaren 22a) georgiar errusiar eskultore, margolari eta arkitektoa izan zen.
1958an, Tbilisiko Arteen Estatuko Akademian graduatu zen, eta, ondoren, Georgiako Zientzien Akademian eta SESBeko Arteen Fundazioan lan egin zuen, Tbilisien.
1960ko hamarkadan Parisera bidaiatu zuen eta Pablo Picasso eta Marc Chagallen eragina jaso zuen. SESBera itzultzean, proiektu publikoak egin zituen hainbat hiritan, eta, ondoren, Moskuko 1980ko Udako Olinpiar Jokoen diseinatzaile buru izan zen. 1995ean Moskuko Arte Modernoaren Museoa sortu zuen eta 2012an Tbilisiko Arte Modernoaren Museoa.
1997an Arteen Errusiar Akademiako presidente hautatu zuten. Eskala handiko lan monumentalen egilea izan zen, eta batzuetan eztabaidagarriak izan ziren.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gizon berri baten jaiotza, Sevilla
-
Petri Handiaren estatua, Mosku
-
Munduko terrorismoaren aurkako borroka, Bayonne, New Jersey