Zurbao (Arratzua-Ubarrundia)
Zurbao | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Arratzua-Ubarrundia |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′N 2°37′W / 42.87°N 2.62°W |
Garaiera | 519 m |
Zurbao (ofizialki Zurbano / Zurbao) Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen Arratzua-Ubarrundia udalerriko herrietako bat da. Arratzuko ermandade zaharraren barruan legoke.
Bertan, azienda-azoka antolatu izan dute urteetan. Gasteiztik ondoan dago eta A-1 autobideak bertara ailegatzeko irteera bat du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren izena aipatuta agertzen da Donemiliagako goldean, (1025): Zurbano.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko hamarkadaren hasieran, Gasteiztik herri honetarako bidean eraiki zuten Fernando Buesa Arena kirol instalazioa, Saski Baskonia taldeak jokaleku duena.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historikoki Gasteiz inguruko herri nagusienetariko bat izanda ere, 2002an 153 biztanle besterik ez zituen.
Zurbaoko biztanleria |
---|
![]() |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otazu jauregia, XVII. mendeko jauregi barrokoa.
- Otalora-Gebara jauregia, XVII. mendekoa ere.
- Zurbao jauregia, 1621ean eraikia.
Eliza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herriko jaiak irailaren lehenengo asteburuan ospatzen dituzte, San Estebanen omenez. San Esteban izena du herriko elizak.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Zurbao jauregia.
-
Ortiz de Zaratetarren jauregia.
-
Otazutarren jauregia.
-
Otalora Gebara jauregia.
-
Gurutzadura.
-
San Esteban eliza.
-
San Esteban elizako ataria.
-
Zurbaoko neguko ikuspegia.
Zurbaotar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Juan Sánchez Zurbano: Joan II.a Aragoikoaren aholkularia 1447 urtean. Gaztelarekiko negoziazioetan Aragoiko Koroaren enbaxadorea.
- Jose Uriarte: Filipe V.a Espainiakoaren aholkularia.
- Juan Antonio de Otalora Gebara: Done Jakueren Ordenako zalduna eta Salamancako Unibertsitatean katedraduna.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Arratzua-Ubarrundiako herriak | ![]() |
---|---|---|
Arroiabe • Arzubiaga • Betolatza • Dura • Landa • Langara Ganboa • Luku • Mendibil • Uribarri Ganboa • Zirao • Zurbao |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |