Zurgai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zurgai
Motaliteratura aldizkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzabatez ere gaztelania; baita euskara ere
Argitaratze lekuaBilbo  Bizkaia
ArgitaletxeaZurgai
Banaketa
MaiztasunaSei hilabeterokoa
Historia
ErredaktoreakPablo González de Langarika, José Fernández de la Sota, Jose Ramon Zabala, Seve Calleja,
Identifikadoreak
ISSN0214-7653
http://www.zurgai.com

Zurgai. Euskal Herriko Poetak. Poetas por su pueblo Euskal Herriko literatura aldizkaria, gaztelerakoa, bereziki olerkigintzan eta lirikaren inguruko kritika literarioan espezializatua. Bilbon (Bizkaia) zuen egoitza, eta zuzendaria Pablo González de Langarika zen. 2016ean, Pablo González de Langarikaren heriotzarekin batera aldizkaria desagertu zen.

Aldizkariaren ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkari honen jatorria aspaldiko Bizkaiko elkarte batean zegoen,Sociedad Poético Literaria Aralar zelakoan; talde horretatik, ondoren, Euskal Herriko Poetak - Poetas por su pueblo kolektiboa sortu zen. Kolektibo berriaren helburu nagusietariko bat poesia kalera ateratzea izan zen, taldearen izena bera bezala jatorri sozialeko helburu nabaria alegia; horretarako Bilboko hirigunean mural erraldoiak egiten zituzten eta, aldi berean, orriak eta aldizkari apalak argitaratu zituzten. Argitalpen horietako lehendabizikoa Yambo izenekoa izan zen;[1] aldizkaria kalean saldu egiten zen eta honekin lortutako diruarekin publikazioaren ale berri bat prestatzen zuten. Yamboren bidez kolektiboaren egileen lanak zabaldu nahi zituzten, modu horretan poeta berriak ezagutzera emateko. Nolabait ideia berarekin 1979n Zurgai agertu zen, azken hau asmo handiagoekin egina. Zurgairen lehenengo hogeita bost aleak asmo horretan kokatu ziren, kolektiboaren lanak zabaltzearena alegia, baina 1988an taldeak krisi larri bat izan zuen eta, ondorioz, zatitu egin zen. Urte horretan Pablo González de Langarika idazlea zuzendari bezala izendatua izan zen eta gaur egun horretan darraio. Une horretatik aurrera aldizkaria beste bideak lantzen hasi zen: euskal poeten lanak argitaratzen zituen bitartean -mila poeta baino dezente gehiago hogeitamar urte hauetan- aldi berean gai nagusi baten inguruko monografikoen argitalpenari ekin zion. Aldizkari monografiko horien edukia ugaria izan da: batzuetan puntako idazleengan zentratu da, besteak beste, Blas de Otero, Angela Figuera Aymerich, Gabriel Celaya, Antonio Gamoneda, Juan Larrea, Bitoriano Gandiaga, José Manuel Caballero Bonald, Pere Gimferrer mailako egileak; bestetan nazio eta herrialde desberdinetako olerkigintzaren inguruan antolatu dira: Kubako olerkigintzan, Korsicarena, Leongoa, Extremadurakoa... ; beste kasutan, gai zehatz baten inguruan prestatu dira: emakumeek egindako poesiaz, prosaz eginiko poesiaz, ikusteko poesiaz... Beraz,ikusten denez, Zurgai ez da bakarrik Euskal Herriko lirikaz kezkatzen. Esan daiteke ikuspuntu unibertsala izan duela beti. Aldi berean, azpimarratzekoa da monografiko horietan guztietan sormeneko lanekin batera artikulu kritikoak eta dibulgaziozkoak argitaratzen direla. 2016ean, Pablo González de Langarikaren heriotzarekin batera aldizkariaren ibilbidea moztu zen.

Bigarren garaiko aldizkariaren ezaugarri nagusiak inpresioaren kalitatea eta diseinua izan dira; modu batez, album baten diseinua du Zurgaik eta horretan alde grafikoak garrantzitsuak dira. Halaber, sarritan, aldizkariaren barruan poeta desberdinei eskainitako koadernoak eta separatak jaso dira. 2009an Zurgaik 30 urte bete zituen eta esan daiteke lasai asko Euskal Herriko gaztelaniaz eginiko poesia aldizkari zaharrena dela. Azkenik, esan behar da bere eduki guztiak Interneten saretuta daudela; hauxe da helbidea: www.zurgai.com.[2]

1989tik argitaratutako monografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1989ko abendua: Poetas de los 70.
  • 1989ko ekaina: Antonio Machado.
  • 1990ko ekaina: Poesía anglosajona.
  • 1990ko abendua Poetas vascos.
  • 1991ko ekaina: Dedicado al postismo.
  • 1991ko abendua: Poesía vasca, hoy.
  • 1992ko ekaina: 50 años de poesía canaria.
  • 1992ko abendua: Gabriel Celaya.
  • 1993ko ekaina: Mujeres poetas.
  • 1993ko abendua: Poesía gallega.
  • 1994ko ekaina: Poesía latinoamericana.
  • 1994ko abendua: Poesía andaluza.
  • 1995ko ekaina: Larrea y Vallejo.
  • 1995ko abendua: De la poesía dominicana.
  • 1996ko uztaila: Algunos poetas vascos.
  • 1996ko abendua: Dedicado a Carmen Conde.
  • 1997ko uztaila: Poetas de ahora.
  • 1997ko abendua: De la poesía extremeña.
  • 1998ko ekaina: Volver a Blas de Otero.
  • 1998ko abendua: De la poesía cubana.
  • 1999ko uztaila: Dedicado a José Agustín Goytisolo.
  • 1999ko abendua: Para/con/de ...los niños.
  • 2000ko iraila: Zurgai algo más de 20 años.
  • 2000ko abendua: Poesía leonesa / Poesía visual.

XXI. mendean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maria Luisa Idoate, Deia
  2. www.zurgai.com

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]