Zuriñe del Cerro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zuriñe del Cerro
Bizitza
Jaiotza Bilbo1956ko urtarrilaren 10a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza 2020ko ekainaren 28a (64 urte)
Jarduerak
Jarduerak feminista

Zuriñe del Cerro Martínez (Bilbo, 1956eko urtarrilaren 10a - ibidem 2020ko ekainaren 28a)[1] feminista aitzindaria izan zen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feminista konbentzitua eta konprometitua, 1976an diktadorea hil ondoren hasi zen aktibismo feministan. Lehenik, Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren lehen bileretan parte hartzen hasi zen, gero, Lanbroa kolektibo feministarekin bat egin zuen.[3] Hainbat aldiz parte hartu zuen zenbait ekitalditan kolektiboaren izenean[4] eta talde horretako kide izan zen hil zen arte. Abolizionistatzat zuen bere burua [5]

90eko hamarkadaren amaieran, Europako Parlamentuko hauteskundeetarako lehen hautagaitza feministako kide izan zen, COFEM-FEMEK, Erakunde feministen Konfederazioaren izenean (Espainiako Alderdi Feminista, Kataluniako Partit Feminista eta Euskal Herriko Alderdi Feminista).

Emakumearen Kontseiluarekin eta Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Arloarekin lankidetzan, "Hiri Debekatuaren Mapa" diseinatu zuen, segurtasun faltagatik eraso posibleak izateko arriskua dakarten Bilboko toki desberdinei buruzko azterlan bat.

Aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bilboko pentsionistek gogoan izan zuten Zuriñe borrokalari feminista euren ohiko elkateratzean.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Esquela de ZURIÑE DEL CERRO MARTINEZ(Bilbao, 28/06/2020)» www.funeuskadi.com . Noiz kontsultatua: 2020-07-06.
  2. «Fallece Zuriñe del Cerro, pionera en incorporar el feminismo a la política» andra.eus 2020-06-29 . Noiz kontsultatua: 2020-06-29.
  3. «Direktorioa :: Directorio» www.direktorioa.net . Noiz kontsultatua: 2020-07-06.
  4. «Comienzan las Jornadas Feministas del País Vasco» Ameco Press 2008-04-11 . Noiz kontsultatua: 2020-06-28.
  5. «Lanbide ala esplotazio?» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-07-06.
  6. (Gaztelaniaz) Etxea, Ecuador. (2020-06-29). «Pensionistas de Bilbao recuerdan a la luchadora feminista Zuriñe del Cerro Martínez» Ecuador Etxea . Noiz kontsultatua: 2020-07-06.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]