Edukira joan

Zuri (arraza)

Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.
Wikipedia, Entziklopedia askea

"Europar jatorria duenen kopurua". Erroldak, artikuluak... deskripzioan.

Zuria terminoa (pertsona zuria edo europar etnia ere bai), oro har, europar jatorriko populazioekin lotzen den larruazal-tonalitate argia duten pertsonak izendatzeko erabili izan dute. Hitzez hitz, larruazal argia, ilea eta begien forma eta koloreak bezalako kanpoko ezaugarriak barne hartzen dituen arren, modu ezberdinetan erabili dute garai historiko eta toki ezberdinetan. Beste termino konplexu batzuekin gertatzen den bezala, haien definizio zehatza nahasgarria izan daiteke.

"Zuria" kontzeptua, arraza gisa, Johann Friedrich Blumenbachek proposatu zuen 1781ean. Blumenbachek arraza kaukasoar edo kaukasoide izendapena proposatu zuen Europako biztanleentzat, eta larru argiko jendea Kaukasoko mendietako eskualde hotzetan sortu edo sakabanatu zela dioen hipotesia garatu zuen. 1855 inguruan, Joseph Arthur de Gobineauk, Essai sur l'inégalité des races humaines bere saiakeran, arraza nordikoa denetan onena zela zioen; arraza zuriaren existentzia ukatu zuen, eta beste talde batzuekin nahastea kaltegarria zela esan zuen, honek "arraza garbitasuna" degeneratuko edo endekatuko baitzuen. Gobineauk arrazen garbitasunari buruz zituen ideiak talde arrazista eta supremazistek bereganatu zituzten, hala nola nazismoak Alemanian, edo Ku Klux Klanak Estatu Batuetan. Hala ere, eztabaida dago gai honen inguruan, eta oraindik ez dago giza arrazen definizioa egiaztatzen duen froga zientifikorik.[1]

Erreferentziak

  1. Allen, Theodore. (1994). The Invention of the White Race. Londres: Verso.

Kanpo estekak

Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.