Zuria Gaztelakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuria Gaztelakoa

Frantziako erregina ezkontidea


erregeorde

Bizitza
JaiotzaPalentzia1188ko martxoaren 4a
Herrialdea Gaztelako Erresuma
HeriotzaMelun1252ko azaroaren 27a (64 urte)
Hobiratze lekuaMaubuisson Abbey (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaAlfontso VIII.a Gaztelakoa
AmaLeonor Ingalaterrakoa
Ezkontidea(k)Luis VIII.a Frantziakoa  (1200ko maiatzaren 30a (egutegi gregorianoa), 1200ko maiatzaren 23a (egutegi gregorianoa) -  1226ko azaroaren 15a (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaIvreako etxea
House of Burgundy - Castile and León (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakerregeordea eta musikagilea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaZistertar

Musicbrainz: bf0fb4a2-b51c-43b5-a0e0-5ba0d2ac002c Find a Grave: 18883572 Edit the value on Wikidata

Zuria Gaztelakoa[1] (Palentzia, 1188ko martxoaren 4a - Melun, 1252ko azaroaren 27a), Gaztelako infanta, 1223-1226 bitartean Frantziako erregina ezkontidea eta 12261235 bitartean Frantziako erregeordea izan zen[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Alfontso VIII.a Gaztelakoa eta ama Leonor Ingalaterrakoa izan zituen. Bere neba Henrike I.a Gaztelakoa eta ahizpa Berengaria Gaztelakoa izan ziren.

Filipe II.a Frantziakoa eta Joan Lurgabea erregeek hala adosturik, Frantziako tronuaren oinordekoa Gaztelako infanta batekin ezkonduko zen. Hori zela eta, adineko andrea zen Leonor Akitaniakoa Gaztelara joan eta Zuria hautatu zuen. 12 urte besterik ez zituela, Zuria amamarekin joan zen Parisa. 1200ko maiatzaren 22an Luis VIII.a Frantziakoarekin ezkondu zen[3]

1223an erregina ezkontide bilakatu zen baina hiru urte besterik ez zituen eman karguan, Luis disenteriaz hil zelako. Haien bigarren semea, Luis, izan zen ondorengoa, eta heldutasuna iritsi bitartean Zuria erregeordea izan zen. Jaun feudal handien altxamendua zapaldu ondoren, albitarren aurkako gerra amaitu zuen (1229ko Parisko Ituna). Semea adinera heldu zenean, Pontoiseko Maubuisson abadiara erretiratu zen. Luis IX.a VII. Gurutzadara joan zelarik (1249-1252 bitatean), erregeorde bihurtu zen berriro eta pastoureaux izenekoen matxinadari eman zion bukaera.

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Pernoud, Régine. (2002). Blanca de Castilla: la gran reina de la Europa medieval. Bartzelona: Belacqua ISBN 84-95894-18-1..
  3. Martínez Díez, Gonzalo. (2007). Alfonso VIII, rey de Castilla y Toledo (1158-1214). Xixon: Ediciones Trea, S.L. ISBN 978-84-9704-327-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]