Zuringo

Zuringoak gorringoa inguratzen du.
Zuringoa (izen arrunta) edo albumena (izen zientifikoa) arrautzak gorringoaren inguruan duen likido erdigardena da, enbrioia elikatzen eta babesten duena. Nagusiki, uretan disolbatutako % 15eko proteina kopuru batean datza. Gorringoak ez bezala, zuringoak gantz kopuru oso urria du. 80 °C-an berotzen bada, koagulatu egiten da, eta kolore zuria hartzen du. Ez da arrautzaren zitoplasma, nahiz eta askok hala uste duten.
Zuringoak, gizakientzat, erabilera asko du, batez ere sukaldaritzan, eta, horren barnean, gozogintzan nagusiki. Muntatuz, merengea eta beste gozo batzuk egiten dira. Pastelak estaltzeko ere erabil daiteke. San Blas opilei, labetik atera ondoren, arrautza zuringo muntatuzko geruza bat ematen zaie.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.