Zurriola ikastola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zurriola Ikastola
Zurriola Ikastola - Hurra.jpg
Zurriola Ikastola - Hurra eraikina
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Helbidea Indianoene, 1
Koordenatuak 43° 19′ 28″ N, 1° 57′ 59″ W / 43.32432986°N,1.96637034°W / 43.32432986; -1.96637034Koordenatuak: 43° 19′ 28″ N, 1° 57′ 59″ W / 43.32432986°N,1.96637034°W / 43.32432986; -1.96637034
Webgunea http://www.zurriolaikastola.eus

Zurriola Ikastola Donostiako Gros auzoan dagoen ikastola da. Haur hezkuntza, lehen hezkuntza, DBH, batxilergoa eta lanbide heziketa etapak eskaintzen ditu. Gaur egun 2-18 eskaintzaz gain, 18 urtetik gorako eskaintza ere Gros auzoan garatzen du.

Sorrera eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurriola Ikastola 1968. urtean sortu zen Grosen, Elbira Zipritiak euskara eta pedagogia berriak eskolan sartzeko sortu zuen mugimenduaren barruan.[1] Frankismo garaian euskara eta eskola publikoa zeharo baztertuta zeudenean Zipitriaren eskutik ideia berritzaileak azaldu diren alternatiba arrakastatsu bat sortzeko: ikasle guztiengan sinistea, eleaniztasunaren garrantzia, ikasketa prozesuan haurren protagonismoa bermatu beharra... zen.[2]

Elbira Zipitriarekin harremanetan, Kontxita Beitia lehenago ibilia zen Pasai Antxon eta Groseko bere etxeko gela batean eskolak ematen. Baina Donostiara joan eta bi urtera, ikusita hiriko beste auzoetan ikastolak sortzen hasiak zirela, jendearekin hitz egin eta lokal baten bila hasi ziren Zurriola Ikastola eratzeko. Zurriolako ikastola ofizialki 1968an sortu zen, hasieran "Escuela Parroquial San Ignacio" izenarekin. Kontxita Beitiak Donostiako Andereñoen Erresidentziako irakaslea zela proiekturako irakasle bila zebilen, eta han topatu zuen Mari Tere Elola eta geroago Maite Garagorrik bere bulegoko lan finkoa utzi eta bat egin zuen proiektuarekin.[3] Hala, Kontxita Beitia, Mari Tere Elola eta Maite Garagorrik Zurriola ikastola 60 haurrekin abian jarri zuten 1968ko urriaren 8an.

« Argi eta garbi ikusten nuen ordurarte genituen etxebizitzako ikastolen garaia bukatuta zegoela. Beraz nire burutazioak ekintza bihurtu behar. Nere ikastolara etortzen ziren haurren gurasoei ikastola handi bat jartzeko garaia etorri zitzaigula adierazi nien, hau da, eskola eta kolejioetako ordutegia jarraituz, haurrak mailaka taldekatuz, andereño batzuekin eta abar. Guztiei ongi iruditu zitzaien, baina nondik hasi? »

—Kontxita Beitia, (1993) Zuriola ikastolak 25 urte

Gaur egun, Zurriola Ikastola Irakaskuntza kooperatiba Elkarteak (I.K.E.) 1.300 ikasle, mila familia inguru eta ehundik gora langile biltzen ditu. Ikastolaren xede nagusia, euskara eta euskal kultura bultzatzea da, eredu pedagogiko berrizale baten mesedetan.

2008an Zurriola Ikastolak eta Barandiaran Lizeoak bat egin zuten, eta Zurriola Ikastola izena hartu zuten izena bientzat.[1] Gaur egun Barandiaran Lizeoak Goi Mailako Lanbide Heziketa eskaintzen duen Donostiako ikastola bakarra da.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Zurriola Ikastola, . Noiz kontsultatua: 2016-10-27 .
  2.   Fernandez, Idoia Fernandez (1994-04-15) Oroimenaren hitza: Ikastolen historia 1960-1975 . Noiz kontsultatua: 2017-08-18 . UEU
  3.   «'Ezkutuan egindako lanaren ordain duina espero dugu'», El País, 2002-2-25, . Noiz kontsultatua: 2016-10-27 .

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zurriola ikastola
Donostiako ikastetxeak Bandera de San Sebastián.svg