Zutabe salomoniko
Itxura
Zutabe salomonikoa fustea kiribilduta duen zutabea da. Hala deitzen zaio Erromako San Petri basilikan dagoenari, kondairak dioenez, Salomonen tenpluan baitzegoen hura, eta hala deitzen zaie haren gisako guztiei ere. Espainian, Portugalen eta Amerikako kolonietan maiz erabili zen, batez ere, barroko aldiko estilo churriguerescoan. Ezagunenetako batzuk Berninik San Petriren baldakinorako eginak dira (1624-1633).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/10/05 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |