Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Zuzeneko zerga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ogasun publikoan, zuzeneko zergak pertsona fisiko edo juridiko jakin batek, zuzenean, ordaindu behar dituen zergak, eskuratutako errenta, irabazia edo ondarea zuzenean zergapetzen dituena, bitartekari baten bitartez jasotzen diren zeharkako zergak ez bezala. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Sozietateen gaineko Zergak, besteak beste, zuzeneko zergak dira. Aldizkako zerga da, urtero aplikatu ohi dena.

Zuzeneko zerga batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga (PFEZ): urte naturalean lurralde batean (adib: Gipuzkoan) egoitza duten pertsonek lorturiko errenta kargatzen du. Zergadunaren egoera pertsonalak eta egoera familiarrak kontuan izaten dira zerga hau aplikatzerakoan, honela, berdintasun, orokortasun eta progresibitatearen printzipioak jarraituz.

Sozietateen gaineko zerga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sozietateen gaineko Zerga (SZ): subjektu pasiboek errentatik lorturiko mozkina kargatzen du. Merkataritza-sozietateek lortu dituzten etekinen araberako zorra da.

Ondasun Higiezinen gaineko zerga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ): ondasun higiezin landatar eta hiritarren balio katastrala zergapetzen du.

Oinordetza edo Dohaintzen gaineko Zerga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinordetza edo Dohaintzen gaineko Zerga (ODZ): Herentzia edo Dohaintzaren bidez edozein oinordetza tituluz ondasunak eta eskubideak eskuratzean, baita Bizitza aseguruen kontratuen bidez jasotakoaren zenbatekoa beti ere, asegurua kontratatu duena eta onuraduna persona ezberdinak balira.

Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga (AFHZ): pertsona fisikoaren titularitzapean dituen ondasun eta eskubide ekonomiko guztiek osatzen dute, pertsona fisikoaren zama, karga, zor eta obligazioek gutxitzen dutelarik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]