Edukira joan

Zvartnots

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ejmiatsingo elizak eta katedrala, eta Zvartnots aztarnategia1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii
Erreferentzia 1011
Kokalekua Armavir  Armenia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 40°09′31.2″N 44°19′28.7″E / 40.158667°N 44.324639°E / 40.158667; 44.324639
Izen ematea 2000 (XXIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Zvartnots edo Zvarnotz (armenieraz: Զվարթնոց) Erevan hiriburuko aldiri bat da, non Zvartnotseko katedrala dagoen, Armenialo garrantzitsuenetakoa. VII. mendean eraikia, armeniar estiloko oinplano zentraleko katedrala zen, Nerses Eraikitzaileak egina (643-652). Gaur egun ia guztiz hondatua, Vagharxapat hiriaren ertz batean dago, Zvartnots Aireportutik hurbil.

2000ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1], "Ejmiatsingo elizak eta katedrala, eta Zvartnots aztarnategia" izenarekin.

Elizak San Gregorio izena zuen eta kokatua dago Armeniako errege Trdat III.a eta Gregorio Iluminatzailea elkartu omen ziren lekuan. Movses Kaghankatvatsi historialariaren arabera, katedrala 652an sagaratu zen[2] 653 eta 659 artean, Nerses eliza-burua Tayk herrian zegoen eta katedralaren eraikuntza Anastas Akoratsik jarraitu zuen. Arabiarrek Dvin okupatu zutenean eta otomandarrekin gerra areagotu zenean mendebaldeko mugan, Nersesek jauregi patriarkala Dvin-etik Zvartnotsera lekualdatu zuen[3].

Katedralak zutik iraun zuen X. mende amaiera arte, baina iturri historikoek ez dute hondamenaren arrazoia argitzen[2].

Oinplanoa.

Oinplanoa greziar gurutze itxurakoa da, lau absiderekin, "tetrakonkhos" edo "kusku-lauko" itxura hartuz. Inguruan galeria bat zuen, 32 aldeko poligono itxurakoa, urrutitik borobila dirudiena.

Elizaren kanpoaldean, saski-kapitelak joniar kiribilekin eta mahatsondo frisoak ageri dira, eta argi erakusten du siriar eta iparraldeko mesopotamiar arkitekturaren eragina[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Cathédrale et les églises d’Etchmiadzine et le site archéologique de Zvarnotz. .[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b (Armenieraz) Stepanyan, A. and H. Sargsyan. Զվարթնոց [Zvart'nots]. Armenian Soviet Encyclopedia. Yerevan: Armenian Academy of Sciences, 1977, vol. 3, 707-710 or.
  3. Maranci, Christina. "Byzantium through Armenian Eyes: Cultural Appropriation and the Church of Zuart'noc'." Gesta 40 (2001): p. 109.
  4. Richard Krautheimer. Early Christian and Byzantine Church Architecture, 4th ed. New Haven, CT: Yale University Press, 1986, 322-23 or.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]