Zwingli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ulrich Zwingli

Antistes (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUlrich Zwingli
JaiotzaWildhaus (en) Itzuli1484ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Suitzako Konfederazio Zaharra
HeriotzaKappel am Albis1531ko urriaren 11 (47 urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
Ezkontidea(k)Anna Reinhart
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Basileako Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
alemana
Jarduerak
Jarduerakteologoa, itzultzailea, apaiza, Protestant reformer (en) Itzuli, idazlea eta predikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakSecond War of Kappel (en) Itzuli
Italiar Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKalbinismoa

Discogs: 3593385 Edit the value on Wikidata

Ulrich Zwingli[1] (Wildhaus, Sankt Gallen kantonamendua, 1484ko urtarrilaren 1aKappel am Albis, Zürich kantonamendua, 1531ko urriaren 11) erlijio eraberritzaile eta idazle suitzarra izan zen. Suitzako Erreforma Protestantearen buru bat izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vienako eta Basileako unibertsitateetan ikasi zuen. Glaris ta Einsiedelnen apaiza zela jarraitu zuen ikasten, eta Erasmoren eragina jaso zuen. 1513-1515 bitartean, predikari abertzale izan zen gudalekuz gudaleku. Garai hartan Frantziak suitzar soldadu mertzenarioak hartzen zituen gerrarako, eta Zwinglik haien kontrako kanpaina antolatu zuen.

1516an, Einsiedelngo Ama Birjinaren santutegian kapelau izendatu zuten eta sineskerien aurka aritzeagatik nabarmendu zen. Gero Zurichen predikaria izan zen, eta bere predikuetan Itun Berriari buruzko Erasmoren ideiak zabaldu zituen, erdeinuz mintzatuz Aita Santuari buruz; gero, Zuricheko kanonigo izendatu eta Eliza Katolikoaren hainbat arauren kontra hitz egiten hasi zen (baraua, esaterako). Zurichen apaiz zegoela, Eliza Katolikoa erreformatzeko dotrina zabaltzeari ekin zion. Haren idazkietan, elizaren hierarkiaren ustelkeriaren kontra jo zuen, apaizen ezkontzak bultzatu zituen eta gurtzeko tokietan irudiak erabiltzea kritikatu zuen.

1523an, gotzainaren iritziaren kontra, ezkondu egin zen. Urte hartan berean, Tesien azalpena eta froga argitaratu zuen. Bertan, 67 tesi azaldu zituen, bere dotrinaren frogagarri: Zwinglirentzat, Biblia bakarrik zen fedearen eta aginpidearen oinarria, Erromako gidaritza arbuiatzen zuen eta alemana liturgia hizkuntza izan zedin eskatzen zuen.

1525ean De vera et falsa religione commentarius, bere obra nagusia, argitaratu zuen, eraberritzearen oinarria eta funtsa zabal agertzen zituena. Obra hura eraberritzaileen teologia liburu nagusia izan zen Kalbinek bere Kristau Erakundea atera zuen arte. Liturgia berria ezarri zuen meza arrunta ordezkatzeko. Erreformaren alderdi erradikalaren aurka anabaptisten aurka alegia, ere egin zuen Zwinglik, eta horren ondorioz haren jazarpena hasi zen.

Bien bitartean, 1529an Zwingli eta Martin Luther Marburgen elkartu ziren, eta dotrinaren puntu frankotan ados egon arren, ez ziren bat etorri eukaristian Jesukristo dagoen ala ez esaterakoan. Lutheren aldean, Zwingli erradikalagoa eta humanistagoa zen. Eliza eta estatua sarritan nahasi zituen; hala egin zuen Zurichen, non erabateko teokrazia bat sortu baitzuen. Ezkontzari buruzko Zwingliren araudia (Ehegericht) izan zen, bestalde, kalbinismoak Genevan oinarritzat hartu zuena.

Erreforma Suitzako Konfederazioko beste leku batzuetara hedatu zen, baina hainbat kantoik nahiago izan zuten katoliko iraun. Kantoi erreformatuen aliantza eratu zuen Zwinglik, eta Konfederazioa erlijioaren arabera geratu zen banandurik. 1529an, azken unean saihestu zen gerra bi aldeen artean. 1531n gatazka berpiztu zen eta Zwingli borrokan hil zen, 47 urte zituela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zwingli Aldatu lotura Wikidatan