Zygmunt Krasiński
| Zygmunt Krasiński | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Napoleon Stanisław Adam Feliks Zygmunt Krasiński |
| Jaiotza | Paris, 1812ko otsailaren 19a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Paris, 1859ko otsailaren 23a (47 urte) |
| Hobiratze lekua | Opinogóra Górna (en) Church of the Assumption in Opinogóra Górna (en) |
| Familia | |
| Aita | Wincenty Krasiński |
| Ama | Maria Urszula Krasińska (neé Radziwiłł) |
| Ezkontidea(k) | Eliza Krasińska (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Leinua | House of Krasiński (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Varsoviako Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | poloniera frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | olerkaria, idazlea, antzerkigilea eta filosofoa |
| Influentziak | Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Walter Scott, Friedrich Schelling, Lord Byron, Bronisław Trentowski eta August Cieszkowski |
| Kidetza | Towarzystwo Naukowe Krakowskie (en) |
| Izengoitia(k) | Le poète anonyme de la Pologne |
Napoleon Stanisław Adam Feliks Zygmunt Krasiński (Paris, Frantzia, 1812ko otsailaren 19a - ib, 1859ko otsailaren 23a) poloniar idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poloniako idazle erromantiko handiena izan zen, Juliusz Słowacki eta Adam Mickiewiczekin batera. Aristokraziako familia batean sortu zen, eta Varsovian eta Genevan egin zituen ikasketak. 1833an lehen nobela (Agaj-Han, 1833) argitara eman zuen, Poloniako poeta izengabe baten izenpean, eta bi urte geroago, lan onena idatzi: Nie-Boska Komedia (1835, "Komedia ez jainkozkoa"). Drama horrek Lyongo ehundegietako langileen borroka du gai eta klase-borroka adiera modernoan agertzen duen lehen idazlantzat hartzen da. Irydion drama eman zuen 1836an, Erromako kristauen gainbehera ardatz zuena.
Obra batzuk frantsesez idatzi zituen: La confession de Napoléon (1830, "Napoleonen aitorpena") eta Vision des esprits des siècles (1831-1833, "Izpirituen ikuspegia mendeetan zehar"). Urte askotan, Delfina Potocka kondesa musa izan zuen, eta Frédéric Chopin adiskide halaber.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |