Buztin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kuaternarioko buztina (400.000 urte), Estonia

Buztina hidrataturiko aluminio silikatu agregatuz osaturik dago, aluminio mineralen deskonposaketatik datozenak. Dituen ezpurutasunen arabera, kolore ezberdinak izan ditzake, zuria, adibidez, erabat purua baldin bada. Feldespatua duten harkaitzen deskonposaketatik sortzen da, milaka eta milaka urte irauten duen prozesu natural baten ondorioz.

Fisikoki, koloide bezala jotzen da. partikula oso-oso txikiekin eta azal lauarekin. Buztinaren partikulen diametroa 0,002 milimetro baino gutxiagokoa da. Testura frakzioan, fitolito izeneko partikula ez mineralak egon daitezke. Kimikoki, aluminosilikatu bat da, eta, bere formula, honako hau da:

Al2O3•2SiO2H2O

Urarekin nahasten denean plastikotasuna hartzen du, baita indarra eta sonoritatea ere, 800 gradutik gora berotuz gero. Suaren bidez gogorturiko buztina izan zen gizakiak egindako lehen buztingintza, eta, oraindik ere, material merkeenetako bat da, baita erabilera ugarienak dituenetako bat ere. Adreiluak, sukaldeko erremintak, arte objektuak, baita okarina bezalako musika tresnak buztinarekin egindakoak dira. Prozesu industrial askotan ere erabiltzen da, paper edo zementu ekoizpena edo prozesu kimikoetan adibidez.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buztinak, eratu zituen prozesu geologikoaren arabera eta aurkitzen diren aztarnategien kokapenaren arabera sailka daitezke. Honako hauek ezagu daitezke:

Lehen buztinak: izen hau, buztina dagoen aztarnategia eta sortu zen tokia, berbera denean erabiltzen da. Kaolina da ezagutzen den lehen buztin bakarra.

Granulometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurreko partikulen sailkapen granulometrikoaren arabera, buztinak, gehiengotik gutxiengora, azken tokian daude, partikula txikienak dituztenak baitira.

Aurrekoa kontraesan gabe, baina, ingeniaritzan erabiltzen den USCS sailkapenean, hareentzako 4.75 milimetroko gehienezko neurria eta lupetz eta buztinentzako 0.075 milimetroko gehienezko neurria erabiltzen da.

Historia eta erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buztin beltzezko pitxer kanpaikara.

Buztinak propietate plastikoak ditu. Honek, bustiz gero, errez modelatua izan daitekeela esan nahi du. Lehortzen denean, irmo geratzen da, eta, tenperatura altuak jasaten dituenean, beste aldaketa batzuen artean, buztina, zeramika izeneko material zurruna bihurrarazten duten erreakzio kimikoak gertatzen dira.

Propietate hauengatik, buztina buztingintzako objektuak egiteko erabiltzen da, eguneroko erabilerarako edo apaingarriak direnak. Buztin mota ezberdinak mineral ezberdinekin nahastean, eta hainbat baldintzapean, portzelana, gresa eta faiantza egiteko erabiltzen dira. Lurraren mineral edukiaren arabera, buztina, hainbat koloretan ager daiteke, gris zurbil batetik, gorri laranjaxka ilun bateraino. Buztina egosteko labe bereziari, buztingile labea esaten zaio.

Gizateriak, historiaurrean aurkitu zituen buztinaren propietate erabilgarriak, eta, aurkituriko edukiontzi zaharrenak, buztinez eginiko ontziak dira. Historiaurretik, eraikinak eraikitzeko ere erabili zen, lehenik tapialezkoak, gero adobezkoak, eta, azkenik, adreiluzkoak, oraindik ere erabiltzen den eraikuntza elementua. Antzinatean, idazketa euskarri gisa ere erabili zen. K. a. milaka urte lehenago, idazkera kuneiformea buztin oholtxoetan idatzi zen.

Buztina sutan egosia, zeramika, eguneroko erabilerarako objektuak egiteko modu merkeenetako bat da, baita, egun, erabilien den lehengaietako bat ere. Adreiluak, ontziak, platerak, arte objektuak, baita hilobiak edo okarina bezalako musika tresnak, buztinean modelatuak izan ziren. Buztina, prozesu industrialetan ere erabiltzen da, zementu eta paper ekoizpenean eta iragazte substantziak lortzeko.

Arkeologoek, buztin egosiaren ezaugarri magnetikoak erabiltzen dituzte, edo zeramika produktuan bihurturik, orientazio berarekin jarraitu duten buztin elementuak datatu eta beste aro historiko batzuekin alderatzeko, sutzar oinarrietan, labeetan...

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]