Artziniega

Koordenatuak: 43°07′48″N 3°08′28″W / 43.1299°N 3.141°W / 43.1299; -3.141
From Wikipedia
Artziniega
 Araba, Euskal Herria
Artziniegako udaletxea
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAiaraldea
Izen ofizialaArtziniega
AlkateaJoseba Vivanco Retes (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea01474
INE kodea01004
Herritarraartziniegar
Kokapena
Koordenatuak43°07′48″N 3°08′28″W / 43.1299°N 3.141°W / 43.1299; -3.141
Map
Azalera27,45 km2
Garaiera200 - 682 metro
Distantzia55 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.832 (2023)
22 (2022)
alt_left 915 (%49,9) (%49,5) 906 alt_right
Dentsitatea0,07 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 32,66
Zahartze tasa[1]% 19,65
Ugalkortasun tasa[1]‰ 57,4
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 82,07 (2011)
Genero desoreka[1]% -0,62 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,58 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 27,95 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 9.87 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1272
Webguneahttp://www.artziniegakoudala.eus/


Artziniega Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da. Aiaraldea kuadrillan dago, Gasteiztik 55 bat kilometrora, eta 1,886 biztanle ditu. Udalerriko herriburua izen bereko hiribildua da, eta Artziniega ibaiaren eskuineko ertzean dago, muino baten gainean.

Artziniegako ikuspegia Lanteno ingurutik
Artziniegako artea

Geografia[edit | edit source]

Ingurune naturala[edit | edit source]

Artziniegako udalerria inguru menditsu eder batean kokatzen da, Euskal Herriko Kantauri isurialdean, Gorobel eta La Peñako mendietatik oso hurbil. Mendi horiek Gaztelako ordokiaren iparraldeko muga malkartsua dira eta edertasun handiko lekuak dira, non basoz abalak, amildegiak eta mendi larre handiak dauden.

Artziniega udal barrutian larre eta soro zabalak topatzen dira. Duela hamarkada batzuk arte garia, garagarra eta mahastiak zeuden bertan, herritarren beharrizanei erantzuteko, baina gaur egun lur-sail horiek gehienak larreak baino ez dira eta abereen ustiapenerako erabiltzen dira. Horietako batzuk, gainera, urbanizatu egin dira azken urteotan. Basoei dagokienez, aipatzekoa da bertoko zuhaitz espezieak (haritzak, arteak, lizarrak, eskarrak…) ugariak direla batez ere Otsati eta Zaballa mendietan. Landatutako pinudiek eremu zabala okupatzen dute, Mendieta aldean eta Gordexolako mugan, Pando eta Sandolla mendietan. Leku horietan guztietan animalia ugari dago: basurdeak, orkatzak, hegazti harrapariak, erbiak, katajinetak, etab.

Udalerri mugakideak[edit | edit source]

Historia[edit | edit source]

Artziniega dagoen inguruan antzinatik bizi izan da gizakia. Erretes Tudelako La Iglesia izeneko kobazuloan antzinateko gizakiaren hondakinak topatu dira, eta hortik hurbil, Gordeliz auzoan, XVIII. mendean latinezko inskripzio bat zuen hilarri bat aurkitu zen. Hori erromatarren presentziaren frogatzat hartu izan da, nahiz eta Erdi Arokoa ere izan zitekeen hilarria.

Era berean, Arteko Santutegian egin diren indusketetan erromatar kulturako materiala zuen giza-kokaleku baten arrastoak topatu dira, IV eta VI. mende bitartekoa.

Lehenengo datuak[edit | edit source]

Artziniegaren historia idatzia 1272an hasten da, Gaztelako Erregek Alfontso X.a Jakintsuak hiri-gutuna ematen dionean. Aurrerantzean Hiriak Bizkaiko foruak aginduko zuen, bertakoa zelako, eta ekonomia eta zerga auzietarako Gasteizko foruak.

Tello Gaztelakoaren heriotza arte Artziniega Bizkaiko Jaurerriaren parte izan zen, baina 1370. urtean On Tellok Henrike II.a Gaztelakoa erregeari eman zion, bere anaiari, eta honek urtebete geroago, Pero Lopez Aiarakoa kantzilerrari, Orozko eta Laudioko haranekin batera. Horrela, Artziniega Aiarako Jaurerrikoa izatera igaro zen 1371. urtean.

Horren ostean eta 1817, urtera arte, Aiarako jaun eta dukeek (eta ondoren Veragua, Berwick eta Liriakoek) izan zuten Artziniegan alkate nagusiak izendatzeko eskumena. Hala ere, ez zuteni noiz erabili, zeren Artziniega formalki Aiarako Jaurerriaren parte izan arren, praktikan ez zen inoiz horrela gertatu. Bizkaikoa izen zen bitartean Jaunak izendatu zituen alkateak, eta ondoren herriak egin izan zuen kontzeju irekian.

Erdi Aroa[edit | edit source]

Erdi Aroan, Euskal Herriko gainontzeko eskualdeetan legez, Artziniegan ere ahaide nagusien arteko gatazkak izan ziren gertakari nagusia. Bandoek merkataritza kontrolatu gura zuten, eta hiria leku estrategikoak egonda, Gaztelako ordokia eta Bizkaiko portuen artean, izen eta ondare handiko familiak egon ziren. Artziniegan liskarrak eta gertakari bortitzak gertatu ziren, esaterako setio-saiakera bat. Sasoi odoltsu honen erakusgarri da Artziniegako olagizonek 1491ean Errege Katolikoei egin zieten babes-eskaera, Iratzagorriako Largatxatarren eskutik pairatzen zuten jazarpenagatik.

XV. mendean Hiriak ordenantzak onartu zituen, eguneroko bizimodua eta jarduerak arautzearren. Ordenantza horiek garai horietako lekukotasun zuzena ematen digute: gariaren eta mahastien laborantza, abeltzaintza, errotak, kaleko ogibideak (ehungileak, tabernariak, okinak... Garrantzi handia zeukan ordurako asteroko merkatuak eta Arteko Landan irailean egiten ziren azokek; izan ere, Artziniega, eskualdeko erdigune ekonomikoa izan da.

Erdi Aroan, horretaz gain, udalaz gaindiko erakunde garrantzitsu bat sortu zen, Ordunteko Batzarra izenekoa. Batzar honek Hiria eta inguruko herria aiararrak batzen zituen (Mendieta, Erretes Tudela, Santa Koloma eta Soxoguti), eta bertan auzi komunak jorratzen ziren, hala nola baso eta larreen ustiapena.

Aro Modernoa[edit | edit source]

Erdi Aroa atzean utzita, Artziniegako Hiriak garapen-aldi bati ekin zion eta harresiez bestaldeko eremuak okupatzen hasi ziren, neurri handi batean Ameriketako inbasioak sortutako aberastasunaren eragin zuzenagatik. Izan ere, artziniegar ugari Ameriketara joan ziren eta han sona eta ospea hartu zuten. Horietariko batzuek euren sorterrian lagundu zuten. Hala nola, 1590an, Pedro Saenz de Ubaldi batxilerrak ospitale bat fundatu zuen. Ospitale hau hasiera elizaren aurrean egon zen, ondoren Zubiaurreko kantoian, eta azkenik Arenaza auzoan XX. mende arte. Sasoi horretan ere, 1608an Artziniegako eskolak eraiki ziren, Pedro Oribe-Salazarren babespean.

Garai hartan Artziniegan gertakari historiko bitxi batzuk gertatu ziren: adibidez, 1641. urtean hiriko zenbait gaztek errefusatu egin zuten zerbitzu militarra egitea et ahori dela eta prozesu judiziala jarri zena bian. 1674an, berriz, Artziniegak Arabako Batzar Nagusietara bidal izuen ordezkaria atzera bota zuten, erromantzez (gaztelaniaz) ez zekielako.

Gaur egun arte[edit | edit source]

XVIII eta XIX. mendeetan Artziniegako Hiriak eskualdeko merkataritzan eta ekonomian zuen garrantzia sendotu zuen. 1814an Goiko Plaza urbanizatu zen, eta ondoren Arteko Aldapa. Garai horretan hiritik hurbil zeuden lur-sailetan dirudunek etxe eta jauregiak eraiki zituzten. Eraikin horiek hurrengo urteetan Madril eta Bilboko familien esku geratu ziren.

XIX. mendeko azken hamarkadetan Hiriak eraldaketa handia jaso zuen azpiegiturei dagokienez, bizilagun zein agintarien ekimenari esker. Horrela, udalerri handiagoetan egiten ohi ziren obra batzuk egin ziren, hala nola udaletxe berria, merkatu estalia eta Artziniegako Kasinoa.

Bigarren Gerra Karlistan borrokak izan ziren Artziniegan eta Hiriko artxiboa eta errolda zibila erre egin ziren, dokumentu ugari galduz. Espainiako gerra zibilean Artziniega gatazka-leku izan zen eta armada faxistaren aurreratzea bertatik bertara bizi izan zuen. Arabako lurralde gehiena ez bezala, Artziniega hasieran eremu “nazionaletik” kanpo geratu zen, baina tropa matxinatuek aurrera egin ahala Artziniega okupatu zuten. Orduko alkate jeltzalea, Juan Zabalgoitia, atxilotu egin zuten eta urteak eman zituen Puerto de Santa Mariako kartzelan. Beste hainbat herritarrek ere errepresioa pairatu zuten.

Frankismoaren azken urteetan itxura modernoko auzoak eraiki ziren (Arenatza, Aretxaga, Eguzkimendi eta Jauregia). Hazkunde hori azken hamar urteotan are gehiago azkartu egin da eta biztanle-kopuruak ere izugarri egin du gora denbora-tarte labur batean. Gaur egun 1700 biztanle inguru daude Artziniegan erroldatuta, nahiz eta auzokoen benetako kopurua handiagoa den. 2007. urtean, gainera, Artziniega Udalak herriaren biztanle- eta etxebizitza-kopurua bikoiztea aurreikusten duten arau subsidiario berriak onartu zituen. Horrek polemika nahiko handiz piztu du herrian.

Frankismoaren ostean hautatutako lehen alkatea Jose Maria Elejalde izan zen, UCD alderdikoa. Hurrengo hauteskundeetan, 1983an, EAJko Imanol Aretxabalak lortu zituen boto gehien eta alkate bihurtu zen. Urte horretatik 2007. urte arte bera izan zen Artziniegako alkatea (Juan Jose Cajigas agintean egon zen urte biko tarte batean izan ezik). 2007ko maiatzaren 27ko hauteskundeetan, berriz, Agurtzane Llano jeltzaleak hartu zituen boto gehien, baina bere alderdiak gehiengoa galdu zuen eta 3 zinegotzirekin gutxiengoan gobernatzen du 9 pertsonaz osatutako udalbatza (Aralarrrek 2 ditu, PPk beste bi, eta PSE-EEk eta Eusko Alkartasunak bana.

Banaketa administratiboa[edit | edit source]

Udalerria zazpi herriz osatua dago gaur egun:

Herriaren izena Biztanleak  (2004)
Artziniega 1.323
Campijo 7
Erretes Tudela 29
Gordeliz 25
Mendieta 13
Santa Koloma 13
Soxoguti 41

Artziniegako udalerriak historikoki bereizita egon diren lur-eremu bi ditu:

  • Alde batetik Artziniegako Hiria eta dagozkion lurrak dauzkagu. Hiriaz gain Ureta, Barretaguren, Eskartza, Hormaza, Barratxi (San Antonio), Benta, Gordeliz, Las Caserías, Las Campas eta San Roman auzo edo baserriak dauzkagu, bai eta Campijo izeneko herrixka, azken hori Burgosko Mena Haranarekiko mugan eta Balmasedarako lehengo bidearen parean.
  • Beste aldetik 1841an Artziniegako udalerriaren menpera pasatu ziren herriak dauzkagu: Mendieta, Erretes Tudela, Santa Koloma eta Soxoguti. Herri hauek urte horretara arte Aiarako Herriaren parte, eta gaur egun ere bertan Aiarako forua da indarrean, Artziniegako Hirian ez bezala.

Hiria eta herrien arteko hartu-emanak antzinatik Ordunteko Batzarra izeneko erakundeak arautu eta arteztu zituen. Batzarrean herri bakoitzeko ordezkariak batzen ziren eta eguneroko arazo komunez arduratzen zen, esaterako basoen ustiapenaz. Ordunteko Batzarra erakunde burujabea zen, ez zeukan harremanik ez Artziniegako Hiriarekin ez Aiara Herriarekin. Arteko Santutegiaren parean biltzen omen zen, gaur egun oroigarri bat dagoen lekuaren inguruan.

Batzar honen lehenengo ordenantza lez dira gorde, baina bai 1623an eraldatuz irenak, Diego de la Gamarra Artziniegako alkate zela. Mota honetako batzar hauek Erdi Aroan sortuz iren eta ugariak dira Euskal Herrian oinarrizko antolakuntza modu gisa; Artziniegatik hur adibide batzuk badira, hala nola Saraubeko Batzarra edota Urduñako herrixkek osatzen duten Larruazabalekoa.

Demografia[edit | edit source]

Artziniegak populazio konstantea mantendu zuen XX. mendearen lehen erdialdean. 1950eko hamarkadatik aurrera galera txiki bat gertatu zen 20 urtez, baina 1970eko hamarkadatik aurrera biztanle kopurua hazten ari da. 2011rako, 1970ean zegoen biztanle kopurua bikoiztu egin zen.

Artziniegako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[edit | edit source]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Artziniegako alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Agurtzane Llano bihurtu zen.

2015eko hauteskundeen ondoren, nahiz eta zerrenda bozkatuena Euskal Herria Bildurena izan, EAJ alderdiko Iñigo Gómez Unzueta hautatu zuten alkate berri.

2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan Joseba Vivanco Retes (Euskal Herria Bildu) Alkate izateko hautatua izan zen.

Artziniegako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)*
4 / 9
395 (% 42,11)
3 / 9
335 (% 33,27)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 9
384 (% 40,94)
4 / 9
424 (% 42,11)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 9
118 (% 12,58)
2 / 9
178 (% 17,68)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateak[edit | edit source]

Hauek izan dira Artziniegako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[4]
Jose Maria Elejalde De la Maza[4][5] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Imanol Aretxabala Isuskiza[4][5][6][7] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Imanol Aretxabala Isuskiza[4][5][6][7] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Jose Cagigas Villar[4][6][8] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Imanol Aretxabala Isuskiza[4][5][6][7] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Imanol Aretxabala Isuskiza[4][5][6][7] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Imanol Aretxabala Isuskiza[4][5][6][7] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Agurtzane Llano Cuadrado[4][6][9] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Agurtzane Llano Cuadrado[4][6][9] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñigo Gomez Unzueta[4][10] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Joseba Vivanco Retes[4][10][11] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Joseba Vivanco Retes[12] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

Garraioa[edit | edit source]

Araba Bus sareko  eta  lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)Okondo Artziniega
16 Artziniega Artziniega (gasolindegia)LantenoMenagaraiIbaguenArespalditzaMurga (industrialdea)IzoriaAmurrio (gasolindegia)AmurrioAmurrio (San Jose)Laudio (Gurutze Gorria)LaudioLaudio (Ugarte)Okondo (Goienuri)Okondo (Okondoxena)Okondo (Zubidiarte)Okondo (Jubilatuen kluba)Okondo (Kutxabank) Okondo

Kultura[edit | edit source]

Jaiak[edit | edit source]

Irailaren 8an Arteko Andra Mariren ohorezko jaiak ospatzen dira. Azken urteotan ospe handia hartu duen Erdi Aroko azoka irailaren lehen domekan ospatzen da, jaiekin batera.

Hizkuntza[edit | edit source]

Artziniega, mende luzez, euskara eta erromantzearen arteko mugan egon zen, eta hori dela eta, hizkuntza biak elkarren ondoan bizi izan ziren paraje hauetan Erdi Aroko amaieratik gutxienez. Udalerriaren barruan ere aldeak nabaritzen dira leku batetik bestera, eta Hirian eta inguruan euskararen presentzia historiko argiagoa den bitartean (toponimia eta lekukotasun historikoen[13] argitan), Ordunteko Batzarreko herri batzuetan (Erretes Tudela, Soxoguti edota Santa Koloman), euskararen arrastoak askoz ere lausoago agertzen dira. Euskararen desagertzea, seguru asko, XVIII. mendean gertatu zen.

2001eko hizkuntz erroldaren arabera, Artziniegan, 1302 biztanletik, 263 euskaldunak ziren, 235 ia euskaldunak, eta 804 erabat erdaldunak. Euskaldun kopururik handiena gazteen artean dago, belaunaldi berrietan ia ume guztiek euskaraz ikasten dutelako, herriko eskolan zein ingurukoetan.

Ondasun nabarmenak[edit | edit source]

Argazki galeria[edit | edit source]

Artziniegar ospetsuak[edit | edit source]

Erreferentziak[edit | edit source]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b c d e f g h i j k l «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  5. a b c d e f «Historia - Artziniegako Udala» Artziniegako Udala (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  6. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) «El PNV designa candidatos en Ayala» Diario de Noticias de Álava 2015-01-28 (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  7. a b c d e (Gaztelaniaz) «Ocho ex alcaldes alaveses cuentan cómo es su nueva vida sin el bastón de mando.» El Correo (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  8. (Gaztelaniaz) «» El PNV de Artziniega muestra su dolor por el fallecimiento de Juan José Cagigas» Radio Llodio 2021-09-04 (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  9. a b (Gaztelaniaz) «Bildu mantiene la Alcaldía de Okondo y logra la de Ayala» El Correo 2011-06-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  10. a b (Gaztelaniaz) «El nuevo alcalde de Artziniega Joseba Vivanco (EH Bildu) se baja el sueldo» Gasteiz Berri 2019-07-01 (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
  11. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
  12. (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  13. @xalbide eta @otsati. (2019-01-14). «Artziniega euskara 1771eko epaiketa batean» Arseniega.WordPress.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).
  14. EHAAko 82/1996 DEKRETUA, apirilaren 16koa[Betiko hautsitako esteka]
  15. EHAAko EBAZPENA, 2005eko martxoaren 21ekoa[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera[edit | edit source]

Kanpo estekak[edit | edit source]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa