Hernialde

Koordenatuak: 43°09′16″N 2°05′07″W / 43.1545°N 2.0852°W / 43.1545; -2.0852
From Wikipedia
Hernialde
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Hernialdeko ikuspegi orokorra. Atzealdean Uzturre mendia dago.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaHernialde
AlkateaIgaro Balda Izagirre
Posta kodea20494
INE kodea20041
Herritarrahernialdetar
Kokapena
Koordenatuak43°09′16″N 2°05′07″W / 43.1545°N 2.0852°W / 43.1545; -2.0852
Map
Azalera4 km²
Garaiera299 m
Distantzia25 km Donostiara
Demografia
Biztanleria313 (2023)
−1 (2022)
alt_left 144 (%46) (%50,8) 159 alt_right
Dentsitatea78,25 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 19,73
Zahartze tasa[1]% 21,85
Ugalkortasun tasa[1]‰ 38,46
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 82,35 (2011)
Genero desoreka[1]% 8,62 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,85 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 78,22 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 80,3 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 73.46 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1812 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.hernialde.eus

Hernialde Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da. 313 biztanle zituen 2016. urtean. Hirugarren Gerra Karlistan famatu egin zen, Santa Kruz udalerri honetan aritu baitzen apaiz.

Herriaren izena Hernio menditik dator, «Hernio alde» esan nahi baitu.

Zerbitzuak[edit | edit source]

Historia[edit | edit source]

1374an Tolosarekin bat egin zuen.

1802an hiribildu izaera lortu zuen, eta Ainsu-Berreluzko batasun politikoan sartu zen.[6]

Demografia[edit | edit source]

2019an 305 biztanle zituen. Horietatik %20,98k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %6,23 ziren.[7]

Hernialdeko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Ekonomia[edit | edit source]

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %7. Bigarren sektorea %4,6. Hirugarren sektorea %73,4. Eraikuntza %15.[7]

Kultura[edit | edit source]

Jaiak[edit | edit source]

Andra Mari Jaiak. Abuztuaren 15a.[8]

Euskara[edit | edit source]

Hernialdeko Juan Joxe Imazen[9] testigantza, gerra garaian euskararik onena zein zen eta honen harira izandako eztabaiden ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[10][11] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Hernialdeko euskara[12] gipuzkeraren aldaera[13] bat da, erdiguneko gipuzkeraren[14] parte den Tolosaldeko euskara[15] da herrian hitz egiten dena. 2016an herritarren %84,24a euskalduna zen.[7]

Politika[edit | edit source]

2015eko udal hauteskundeetan Hernialdeko Herritarrak izeneko hautagai zerrenda bakarra aurkeztu zen. 128 boto eskuratuta, udaleko zazpi zinegotziak lortu eta Igaro Balda izendatu zuten alkate.[16]

Igaro Baldak 12 urte egin zituen alkatetzan.[16]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Herniope (Hernialdeko Herritarrak) taldeak 134 boto.[17][18] Aitor Zubillaga izendatu zuten alkate.[19]

2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Herniope talde independenteak 117 boto.[20]

Ondare garrantzitsua[edit | edit source]

  • Jasokundeko Andra Mari Eliza. XVI. mendekoa. Santa Kruz apaiza herriko bikarioa izan zen.[21]
  • Olatzaga baserria. Probintziako zaharrenetariko bat. Gipuzkoako Ondare Nazionalean sartuta dago. Santa Kruz apaiza bizi izan zen bertan.[21]
  • Anitzaga baserria.[21]
  • Urdanbilelus baserria.[21]
  • Aizkoateko haitzuloa.[21]
  • Aizkoateko iturria.[21]
  • Usuluts iturria.[21]

Hernialdetar ezagunak[edit | edit source]

Laiariak Hernialden, XX. mende hasieran

Argazki galeria[edit | edit source]

Ikus, gainera[edit | edit source]

Erreferentziak[edit | edit source]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Udalaren zerbitzuak» Hernialde (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  5. «Liburutegiak - Hezkuntza - Gida komertziala - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  6. «Historia» Hernialde (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  7. a b c «Web Eustat. Hernialdeko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  8. «Jaiak» Hernialde (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  9. «Imaz Mujika, Juan Joxe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  10. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  11. «Euskararen inguruko eztabaidak gerra garaian - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  12. «Hernialde - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
  13. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
  14. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
  15. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
  16. a b ««Plan Orokorra martxan jartzeko legealdia da hau» - Hernialde» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  17. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  18. «Udal hauteskundeak 2019 - Hernialde - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  19. «Aitor Zubillaga Hernialden alkate berria - Hernialde» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  20. «Udal hauteskundeak 2023 - Hernialde - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  21. a b c d e f g «Leku interesgarriak eta baserriak» Hernialde (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).

Kanpo estekak[edit | edit source]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa