Irura

From Wikipedia
Jump to navigation Jump to search
Irura
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Irura, Gipuzkoa, Euskal Herria.jpg
Irura udalerriaren ikuspegia Uzturre mendiko gailurretik ikusita.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Tolosaldea
Izen ofiziala Irura
Alkatea Ana Jesus Leunda Gurrutxaga EAJlogo.jpg
Posta kodea 20271
INE kodea 20046
Herritarra irurar
Kokapena
Koordenatuak 43° 10′ 03″ N, 2° 04′ 02″ W / 43.1675342°N,2.0672224°W / 43.1675342; -2.0672224Koordenatuak: 43° 10′ 03″ N, 2° 04′ 02″ W / 43.1675342°N,2.0672224°W / 43.1675342; -2.0672224
Irura hemen kokatua: Gipuzkoa
Irura
Irura
Irura (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 2,99 km2
Garaiera 65 metro
Distantzia 21 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 1.750 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 91)
% 52,49 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,51
Dentsitatea 585,28 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 60,1
Zahartze tasa[1] % 19,01
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 92,38
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 87,67 (2011)
Genero desoreka[1] % 4,95 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,58 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 77,09 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 51,3 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1845. urtea
Webgunea http://www.irura.net/


Irura Gipuzkoako ekialdeko udalerri bat da, Tolosaldekoa. 1.750 biztanle zituen 2016. urtean. UEMAko kidea da.

Geografia[edit | edit source]

Irura Tolosaldearen iparraldean dago, Gipuzkoako hiriburutik 21 kilometro hegoaldera. Oria ibaiak udalerria zeharkatzen du.

Udalerri mugakideak[edit | edit source]

Iparraldean eta ekialdean Villabonarekin egiten du muga, ipar-mendebalde eta mendebaldean Anoetarekin, eta hegoaldean Tolosarekin.

Historia[edit | edit source]

Erdi Aroan Irura laborantza-herria zen, Oria ibaiaren ondoan kokatua. 1385eko abuztuaren 4an, Irurak Tolosako hiribilduarekin bat egin zuen ahaide nagusien eredu feudalari aurre egiteko eta nekazariak haiengandik babesteko. Hala ere, Irurak herri-basoen jabegoa mantendu eta bere eremua bereizteko mugarriak jartzen jarraitu zuen.

1845. urtetik aurrera, Elisabet II.aren erreformaren ondoren, Irura udalerri bihurtu zen berriz ere.

Demografia[edit | edit source]

Irurako biztanleria

Politika[edit | edit source]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Ainhoa Ugalde hautatu zuten alkate.

2011ko udal hauteskundeak[edit | edit source]

Irurako udalbatza

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua[3]
Bildu
8
489 (%70,56)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
1
120 (%17,32)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
-
54 (%7,79)
Alderdi Popularra (PP)
-
30 (%4,33)

2007ko udal hauteskundeak[edit | edit source]

PSE-EE eta PP alderdi politikoak baino ezin ziren aurkeztu, Espainiako Auzitegi Gorenak Abertzale Sozialisten Batasuna eta EAEren hautes-zerrendak baliogabetu baitzituen. Hori dela eta, aurreko alkateak, Marimi Ugaldek, boto zuria eskatu zuen. 971 lagunek zuten bozkatzeko aukera eta hauek izan ziren emaitzak:

  • Zuriak: 562 boto.
  • Baliogabeak: 14 boto.
  • PSE-EE: 18 boto.
  • PP: 12 boto.
  • Abstentzioa: % 37,59.

Bi alderdi politiko horiek zinegotziak lortzeko botoen % 5 lortu behar zutenez, ezin izan zuten udal talderik sortu, eta beraz alkatetza Marimi Ugalderen —aurreko alkatearen— esku geratu zen.

Alkateak[edit | edit source]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Marimi Ugalde Zabala 1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011
HB
HB
EH (ilegalizatua)
EAE (ilegalizatua)
Ainhoa Ugalde Gorostiaga 2011- jardunean Bildu

Euskara[edit | edit source]

Irurako Visitacion Larrinagaren[4] testigantza, Batzokiak herrian antolatutako ekimenen ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[5][6] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Iruran[7] euskalduna da biztanleriaren %87.67, eta euskararen erabilera %51.3 da. Irurako euskara gipuzkeran[8] katalogaturik dago, zehatzago, erdiguneko gipuzkeraren[9] parte den Tolosaldeko euskaran[10]. Azpieuskalki hau Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute.


Ondasun nabarmenak[edit | edit source]

  • San Migel parrokia

Irurako San Migel Parrokia Irurako San Migel plazan dago. Duela urte batzuk eraberritu zen, prozesuan objetu historiko ugari aurkituz.

  • Udaletxea
  • Laskibar baserria
  • Agerre baserria
  • Larriturri baserria
  • Garbitoki publikoa
  • Irurako trinketea

Irurako trinketak erabilera handia du, xare jokoan batez ere. Izan ere, hortxe dago Ametsa Xare Eskolaren egoitza.

Ikus, gainera[edit | edit source]

Erreferentziak[edit | edit source]

  1. a b c d e f g   Euskal Herriari Begira Udalbiltza .
  2.   «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA) .
  3. 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/15ean kontsultatua
  4.   «Larrinaga Arrese-Igor, Visitacion - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26 .
  5.   «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26 .
  6.   «Antzerkia eta poxpolin dantza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26 .
  7.   «Irura - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26 .
  8.   «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-06 .
  9.   «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-06 .
  10.   «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-06 .

Kanpo loturak[edit | edit source]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irura Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa