Festina auzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Festina taldearen maillota.

Festina kasua 1998an Frantzian egin zen eliteko txirrindularitzan zegoen dopingaren aurkako operazio bat izan zen. Prozesu honek hurrenez hurren Festina taldeko zuzendaria, medikua eta masajista ziren Bruno Rousselek, Eric Rijkaertek eta Willy Voetek lideratutako txirrindularitzako nazioarteko doping sare bat desegitea ahalbidetu zuen. Sare honek kirolarien errendimendua hobetzeko zenbait legez kanpoko produktu zituen: EPOa (garai hartan detektaezina), hazkuntzaren hormona eta testosterona.

Gendarmeriaren ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa 1998ko Frantziako Tourra hasi baino egun batzuk lehenago hasi zen, non, balizko txibatazo baten ondoren Neuville-en-Ferraingo Belgika eta Frantzia arteko aduana kontrolak une horretan edizio horretako Tourraren hasiera zen Dublinera zihoan Willy Voet, Festina taldeko masajista harrapatu zuen EPOzko berrehun anpoilarekin, hazkuntza hormonaren beste ehunekin eta dozenaka testosterona kaxarekin.

Erregistroak eta atxiloketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregistroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Festinaz gain, ia talde guztiak erregistratu zituzten Tour horretan, dopingagatik TVM, ONCE, Big Mat, Casino eta Lotto taldeak ikertuak egoteraino.

Atxiloketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atxiloketak ez ziren soilik legez kanpoko produktuak izateagatik egin, baizik eta baita baimenik gabe botikak inportatzeagatik ere, produktuak ez baitziren Frantzian erosiak izan, tartean zeudenak atxilotzeko eta produktu horien artean dopanteak ziren botikak ere bazeudela deskubritzeko arrazoi nagusia izan zena. Modu prebentiboan Hein Verbruggen bera ere atxilotua egon zen, garia hartan UCIko presidentea zena, trama guzti honen ustezko konplize izateagatik lekuko bezala deklaratzera joan zenean.

Festina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Richard Virenque.
Alex Zülle.
Laurent Brochard.
Christophe Moreau.
Neil Stephens.

Beste batzuk

  • Nicolás Terrado (ONCE) (medikua)
  • Rodolfo Massi (Casino) (medikua)
  • Vincent Lavenu (Casino) (zuzendaria)
  • Cees Priem (TVM) (zuzendaria)
  • Andrei Mihailov (TVM) (zuzendaria)
  • Jan Moors (TVM) (masajista)
  • Marc Madiot (Française des Jeux (zuzendaria)
  • Jeff d'Hont (Française des Jeux) (prestatzaile fisikoa)
  • Hein Verbruggen (UCIko presidentea)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]