Flamenko

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Flamenkoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kultura Ondare Immateriala
Erreferentzia 00363
Kokalekua  Espainia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 2010 (XXXIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Flamenkoa (gaztelaniaz: flamenco) Espainiako eskualde batzuetako musika eta dantza mota bat da, ijito etniari oso lotua, jatorria Andaluzia, Extremadura eta Murtzia eskualdeetan duena. Andaluziarren, arabiarren eta espainiar juduen herri musika dira flamenkoaren oinarri nagusiak; halaber, zenbait ikertzaileren ustez, Indiako eta Bizantzioko erlijio kantuek ere eragin handia izan dute flamenkoan. 2010ean UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen.[1]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun dakigunez, flamenkoa XVIII. mendekoa da. Haren jatorriari buruzko eztabaida ugari izan dira; izan ere, iritzi eta alderdi desberdinak dauden arren, horietako bat ere ezin izan da modu historikoan egiaztatu. RAEren hiztegiak Andaluziako herri-kulturarekin eta bertako ijito-herriaren presentzia nabarmenarekin lotzen badu ere, garaiko Andaluzian bat egin zuten kulturen bat egitea oso nabarmena da. Ijitoak XV. mendean iritsi ziren Espainiara, eta bizi-murrizketak eta haien aurkako jarrerak gorabehera, Andaluzian finkatzea lortu zuten XVI-XVII. mendeen inguruan, flamenkoaren sustraiak hasi zirenean. Segur aski, ijito-herriak Indiatik zeraman kultura-ondarea Andaluziako bertako soinuekin bat egitera joan zen, horrela flamenkoa sortuz.

Jatorriari buruzko hipotesi guztien artean, tesi zabalduena gaztelerazko erromantze kantatuetatik hasi eta moriskoen edo sefardien musikara arteko jatorri anitza azaltzen duena da. Garai hartan Andaluzian eman zen mestizaje kulturalak (jatorriz, musulmanez, gazteleraz) sortuko zuen. Izan ere, ijitoak iritsi baino askoz lehenago ere bazegoen ernamuina Andaluzian. Espainiako eta Europako beste eskualde batzuetan ijitoak bazeuden, baina flamenkoa Andaluzian bakarrik garatu zen. Horrek tartean beste elementu bazeudela erakusten digu.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flamenkoa kantuak (cante), dantzak (baile) eta musika-laguntzak (toque) osatzen dute.[1] Hiru maila bereizten dira: jondo edo grande delakoa, samina eta herioa adierazten dituena; tartekoa, bizitasun handikoa baina ez aurrekoa bezain sakona; eta azkenik, chico izenekoa, amodioari, herriari, etab. alaitasunez kantatzen diena. Flamenko kantuetan gitarra izaten da gehienetan laguntzaile. Dantzetan, berriz, garrantzi handia du eskuen eta oinen mugimenduak.

Flamenko-abeslariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niña de los Peines
Camarón de la Isla eta Paco de Lucía mural batean.

Flamenko-dantzariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Chunga

Gitarra-jotzaile flamenkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paco de Lucía
Enrique Morente Bartzelonan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Flamenco. unesco.org (Noiz kontsultatua: 2017-01-01).
  2. Federico García Lorca (2010). «Importancia histórica y artística del primitivo canto andaluz llamado «cante jondo»». [1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]