Hezkidetza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haurrak, neskak eta mutilak, batera ikasten.

Hezkidetzarako hezkuntza edo koedukazioa pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako, edozeinentzako baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo izan den eredu femeninoa eta maskulinoa saihestuz, estereotipo tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.[1]

Neska-mutilak batera, ikasleak elkarrekin, ikasgela berean, heztea izaten da baterako hezkuntzaren oinarrietako bat, neska eta mutilak fisikoki ez bereiztea, gela edo eraikuntza berezituetan. Irakasleek, koedukazioan hezterakoan, neska eta mutilen eskubideen berdintasunetik abiatu eta gizarte ez-sexista baterako hezteko ahalegina egin behar dute. Familien eta gizartearen adostasuna eta laguntza lortuz, ahal bada.

Hezkidetzaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askeak izan, anitzak eta errebeldeak! - SOLOARTE IPI - Basauri, 2021
Ez gaude jokoz kanpo! - SOFIA TARAMONA HLHI, Basauri, 2021

Hezkidetza neskak eta mutilak ikasgela berdinetan-ikasketa eta ebaluazioa irizpide berdinak izatea-denen garapen orekatsua elkarlanean-berdintasunean hezi, berdintasun baloreekin. Helburua gizarte berdintsuak eratzea da.

LOGSE, 1990-ko Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorreko Lege Organikoa da diskriminazioa gainditzeko. LOE 2006ko Hezkuntzako Lege Organikoa, nesken eta mutilen artean eskubide eta aukera berdinak agintzen Lehen Hezkuntzan eta Ikasketa ez unibertsitario guztietan. LOEk eta 2008ko urriaren 13ko EHAOk, Eskola Kontseilu guztietan kide bat berdintasunaz arduratzeko agintzen dute.Kulturartekotasunak eskolak kultura guztietako nesken eta mutilen arteko elkarbizitza berdintsua indartu behar du. Eskolak kultura guztietako umeei beren identitatea izaten lagundu behar die. Homosexualitateari buruz modu irekian hitz egin behar da, homosexualitatearen normalizazioa lortzea eta familia mota ezberdinak normalizatzea da helburu.

Hezkidetza: eskola mistoa baino gehiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izan zaitez feminista! Basauri, 2021 - URIBARRI BHI
Beti egon gara eta egongo gara - BIDEBIETA LHII, URBI -Basauri 2021
Zuriñe Arrue eskalatzailea - Eutsi berdintasunari - Basauri,2021

Eskola mistoa 60-ko hamarkadan sortu zen Hego Euskal Herrian. Hau sortzerakoan, ez zen planteatu ere egin zer ekar zezakeen neskak eta mutilak espazio fisiko berean elkartzeak, gizonentzat antolaturiko hezkuntza-eredua emakumeentzako orokortzea hain zuzen ere. Oraingoan ere, emakumeei atxikitako gaitasunak eta ezagutzak bigarren mailan geratu ziren.

Euskal Herrian hezkidetzan erreferente izan den Mari Jose Urruzolaren esanetan:

"Hezkidetzan oinarritutako filosofiatik abiatuta egiten diren analisietan, ikusmolde androzentrikoak baliogabetu behar dira lehenik, partzialak direlako eta objektibotasunik ez dutelako bederen, eta errealitate globalaren interpretazio zientifikoak egiteko ahalegina egin behar da".[2]

Ana Agirrek Emakundeko prestakuntza arduraduna izandakoak honela azaltzen du:

"Eskolak bizitzarako baliagarri diren balio guztiak integratu behar lituzke, bai emakumezko bai gizonezko generoari atxikitakoak. Eta denei eskaini behar zaizkie, neskei eta mutilei. Hori litzateke benetan aukera berdintasunerako heziketa eskaintzea".[3]

Ildo beretik, Bea Ugartek eskola mistoa hezkidetzaile bihurtzea zer den zehaztean:

"Hezkidetza ezagutza feministak hezkuntzari egindako ekarpena da, generoen eraikuntza zalantzan jarriz. Proposatu duen helburua mekanismo baztertzaileak pixkanaka desagertzea da, eskolaren egitura formalean ez ezik, hezkuntza ideologian eta praktikan ere bai. Gizonen kulturatzat eta emakumeen kulturatzat jotzen direnetatik alderdi on guztiak berreskuratu eta neska-mutilen giza garapena bultzatzeko portaera erreferente bihurtu nahi ditu, neska-mutilak norberaren nortasunaren subjektu aitortuta, genero-estereotipo sexistetatik at... Hezkidetzaren alde egitea neska-mutilen garapena integralaren alde egitea da. Horretarako, funtsezkoa da nortasuna estereotipo sexistetatik at garatzea, eta justizia zein zaintzako etikan, berdintasunezko harremanetan eta boterearen erabilera parekidean oinarritutako gizartea eraikitzea".[4]

Pedagogia feminista aldarrikatzen du Nagore Iturriozek tranfeminismotik abiatuta egindako ekarpenean:

"[Hezkidetza] ezinbesteko tresna izan da pairatzen ditugun hainbat diskriminazioei aurre egiteko; orain, ordea, hezkidetzaren ikuspuntu hori zabaltzea dagokigu, klase ertaineko emakume zurientzako pentsaturiko feminismoa utzi eta opresioen intersekzionalitatea bere baitan hartuko duen teoria bat behar dugu. Hori da, hain zuzen, Pedagogia feministak proposatzen duena: inklusioa, tolerantzia eta integraziotik harago joango den tresna bat lantzea. Helburua ez da errekonozimendua bilatzea, baizik eta hausnarketa normaltasunaren ardatzetik urruntzea, arrakaletan daudenak erdigunera ekarriz". [5]

Hauek dira proposatzen diren hausnarketa eta ekintza-ildo nagusiak: [6]

1. Ezagutza eraikuntza soziala dela erakustea eta egia absoluturik ez dagoela agerian uztea.

2. Neska parte-hartzaileek beren ahotsak erabili ahal izateko espazioak sortzea, eta isiltasunak agentzia-faltarik ez dakarrela onartzea. Horrek parte-hartzaile desberdinei buruz hitz egiteko behar diren denborak errespetatzea dakar.

3. Irakasteko/ikasteko espazioetan, botere-harremanak beti daudela jokoan onartzea, eta neska parte-hartzaileei egiturazko arrazoiengatik esleitutako autoritatea zalantzan jartzeko aukera ematea.

4. Norberaren jarrera esplizitua egitea eta parte-hartzaileen intersekzionalitatearekin lan egiten jakitea.

5. Emantzipazio-jarduerak sartzea, bai neska-ikasleen ikuspegitik, bai gizarte osoarentzat.

Lan Munduratzea eta hezkidetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neskek eta mutilek lanbidea aukeratzeko orduan duten espektatiba, gaur ere oraindik kasu askoetan desberdina izaten da. Neskek,gizarteak tradizioz esleitutakoa ez den beste lanbide bat aukeratzeko planteamendua egiten dietenean bere buruei, ondoko baldintzatzaile hauek izaten dituzte: gizonezkoei dagokien karrera bat egiten badute, etorkizunean lan munduan sartzeko zailtasunak izango dituztela pentsatzen dute eta horrek motibazioa galtzea dakar. Teorian zailtasun handiagoa duten eta”soilik” gizonezkoei dagozkien karrerak ikasteko gaitasunik ez dutela pentsatzen dute. Emakumeak arrakasta txikiagoa dutela uste dute(lanbidean arrakasta izaten badute bizitza afektiboari uko egin behar diote).

Neska-mutilak Maliko lizeo batean

Ikasten ari diren nesken eta mutilen espektatibez gain, bokaziozko jarreretan irakasleen espektatibek eta jarrerek ere eragina izaten dute; eragin horren ondorioz neskek lorpenak izateko motibazio txikiagoa izan dezakete. Alde batetik, maisu-maistrek inkontzienteki edo kontzienteki, "emakumeen ezaugarriekin" bateragarriagoa den lan bide-gidoia orientazioa sustatzen duten aukeraketa egitera eramaten dituzte neskak. Emakume-taldeak gizartean duen estereotipoa giza sentimenduenganako interesa sentitzen duela zehazten du eta emazte eta amaren rola ezartzen dio eta, horren ondorioz irakasleek neskentzat dituzten espektatibak mugatu egiten dira horrek esan nahi du beharrezkoa izango dela irakasleen curriculum ezkutuaren analisia egitea eta horri buruzko gogoeta sakona egin beharko da. Nahiz eta hau guztia aldatzen ari den oraindik ere lan handia dago egitear.

Heziketaren helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxean eta kalean, lanak, guztion artean - - Basauri, 2021 - BIZKOTXALDE HHI

Erabakiak hartzean heldutasuna sustatzea, nor bere buruaren ezagutza, inguruaren ezagutza eta inguruak eskain dezakeenaren ezagutza nahiz plangintza egiteko egokiak izango diren jarreren ikaskuntza bultzatuz. Pertsona bakoitzari lanbideari dagokionez dituen ametsak eta irudiak bilakatzen laguntzea, gehienetan osatu gabeak izaten baitira eta estereotipoetan oinarritzen baitira; bide horretatik erabakiak kontzienteki eta arduraz hartzen lagunduko diogu. Ikasleak tradizionalak ez diren lanbideak aukeratzera bultzatzea. Bizimodu profesionalaren eta pertsonalaren arteko jarraitasunaz ohartaraztera.

Hezkidetza Planak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskadin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

I. hezkidetza-plana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskadiko I. Hezkidetza Planaren azala

2013an Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak "Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana" sustatu zuen.[7][2]

Hauek zituen oinarrizko alderdiak:

  1. Curriculuma berraztertzea, genero‐ikuspegia aintzat hartuz.
  2. . Ikasliburu eta material didaktiko inklusiboak eta hezkidetzaren aldekoak aukeratzea.
  3. . Trebatzea, ikasleei buruz jarraitzen duten itxaropenez jabetzeko.
  4. Espazioen erabileran, genero‐analisia sartzea.
  5. Ebaluazioa berraztertzea, genero‐ikuspegia aintzat hartuz.
  6. Familiak hezkidetzan inplikatzea.

II. hezkidetza-plana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

II. Hezkidetza Planaren azala

2019<an EAEko hezkuntza-sistemarako II. hezkidetza-plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean 2019-2023 aurkeztu zen.[8][9]

Planak hiru helburu estrategiko ditu:

• Hezkuntza Saila eta hezkuntza-sistema hornitzea hezkidetza-eskola eredua sustatuko duten egituraz eta pertsonez.

• Bultzada ematea ikastetxeek genero-ikuspegia beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan txertatzeari.

• Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean prebentzioa, detekzio goiztiarra eta erantzun eraginkorra lortzeko mekanismoak martxan jartzea.

Bestalde, Planak zehazten dituen hezkidetzaren zutabeak hauek dira:

  1. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.
  2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.
  3. Emakumeen jakituriaren integrazio eta haien ekarpen sozial eta historikoa.
  4. Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez.
  5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.
  6. Espazioak ikastetxean eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.
  7. Berdintasunezko hezkuntza afektibo eta sexuala.
  8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku-hartzea.

Nafarroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skolae Nafarroako hezkidetza programa

Uxue Barkos burua zuen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Skolae Berdin Bidean hezkidetza 2017-2020 hezkidetza programa integrala jarri zuen martxan. Lau ikaskuntza ardatz handitan eta lau konpetentziatan egituratuta dago. Arlo pertsonalean, sozialean eta testuingurukoan aplikatzeko eduki eta esperientziak ditu eta 0-3 urteko etapatik 18 urteak arte zehazten ditu: [10][11][12]

  1. Begiratzen jakitea, ulertzen jakitea: Kritika eta erantzukizuna berdintasunik ezaren aurrean ikasketa: pertsona arduratsu era erantzule (bai maila indibidualean, bai kolektiboan), aktibo eta kritiko bilakatuko gaitu berdintasunerako bidean. Berdintasunezko eredu eta proposamenak ezagutzearen bidez.
  2. Izaten jakitea, bizitzen jakitea: Autonomia eta independentzia pertsonala ikasketak bizitza-proiektu oso baterantz eramango gaitu, genero-estereotipoak eta mugatzen gaituzten bestelako baldintzatzaileak gaindituta. Ingurune aske eta independenteetan geure burua eta besteak zaintzen jakitearen bidez.
  3. Eraikitzen jakitea, ekarpenak egiten jakitea: Lidergoa, ahalduntzea, eta partaidetza soziala ikasketak maila indibidualean zein kolektiboan indartuko gaitu, eta berdintasunetik zein errespetutik gizarte-bizitzan parte hartzeko gaitasuna emango digu. Bakarka zein taldean berdintasuna eragiteko dugun ahalmena antzeman eta ezagutzearen bidez.
  4. Sentitzen jakitea, tratu onak ematen jakitea Sexualitatea eta tratu onak ematea ikasketak harremanak eta maitasunak eraikitzeko autoezagutzan lagunduko gaitu, aniztasuna onartuta eta harekiko errespetua erakutsita, indarkeria matxistetatik urrun.

Skolaeren aurkako polemikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako alderdi eskuindarren erreakzioen ondorioz, polemika bizien artean igaro ditu bere hasierako faseak. 2019an Nafarroako Auzitegi Nagusira deklaratzera deitu zituzten diseinuan eta kudeaketan aritu diren 5 aditu eta 5 tutore.[13][14][15][16]

Skolae UNESCO saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Nafarroako 116 ikastetxetan kultura berdinzalea ezarri eta indarkeria sexisten aurrean kontzientziatzen ibilitako Skolae programak Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) Nesken eta Emakumeen Hezkuntzarako Nazioarteko Sariaren errekonozimendua jaso zuen.[17][18][19][20][21] Gobernu berriko Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak Skolae programako arduradunak kargugabetu zituen saria bildu baino lehen. Foru Erkidegoko María Chivite lehendakariak hartu zuen saria Parisen, Neskaren Nazioarteko Egunean, Skolaeko auzipetuak epaitegietara joan behar izan zuten aste berean. [22][23][24][25][26][27] Une horretatik aurrera gobernu berriak izandako SKOLAErekiko apostua jaitsiz joan zen.[28] 2020ko ekainean Nafarroako Auzitegi Nagusiak tramitazio akatsak direla eta, bertan behera utzi dute Skolae programaren ezarpena.[29] 2021ean, Nafarroako Gobernuak hezkidetzako foru dekretu bat onartu zuen, Skolae juridikoki blindatzeko, forma akatsa zuzentzeko eta Hezkuntzak hezkidetza programa funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxe guztietan aplikatzera pasatzeko.[30][31]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Begoña Salas eta beste batzuk: Ikastetxearen hezkidetza-eredua egiteko gida. Gasteiz: Emakunde-Eusko Jaurlaritza, 1997.
  • (Gaztelaniaz): Begoña Salas: Orientaciones para la elaboración del proyecto educativo de centro. Bilbo: Maite Canal Editora, 1994.
  • Hezkidetza eta elkarbizitzari buruzko argitalpenak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila.[32]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Itoiz, Uxue. (2013). (pdf) Hezkidetza eta sexismoa hezkuntzan (GAL-UPNA). , 15 or..
  2. a b (pdf) Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana. 2013.
  3. «Mutilek ez dituzte gonak janzten» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  4. Bea, Ugarte. «Hezkidetza» glosario.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  5. Iturrioz, Nagore. (2019). «Hezkidetzatik, pedagogia feministarantz» www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  6. (Gaztelaniaz) Serrano, Marta LUXÁN; Biglia, Barbara. (2011-07-22). «Pedagogía cyberfeminísta: Entre utopía y realidades» Education in the Knowledge Society (EKS) 12 (2): 149–183–183. ISSN 2444-8729. (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
  7. Irekia. «Irekia - Cristina Uriartek hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida-Plana aurkeztu dio hezkuntza komunitateari» www.irekia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  8. «EAEko hezkuntza-sistemarako II. hezkidetza-plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean 2019-2023» www.euskadi.eus 2019-06-08 (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  9. BerritzeguneNagusia. (2019-03-07). Maite Alonso & Lucia Torrealdai #EskolaAbian Hezkidetza Plana aurkezten. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  10. «SKOLAE irakasleak - Educación» www.educacion.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  11. «SKOLAE familiak - Educación» www.educacion.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  12. «400 lagunetik gora Skolae Hezkidetza jardunaldietan» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  13. «Skolae programaren manipulazioa salatu du Barkosek» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  14. «Eskandalua hezkuntzan | Jendartean» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  15. «Skolae landu zuten 10 profesional epailearen aurretik igaroko dira gaur - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  16. Orzaiz, Ion. «Hezkidetza epaitegian» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  17. «Skolae programa, neska eta emakumeen hezkuntzaren UNESCO sarirako hautagaia» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  18. «Unesco saria eskura dezake Skolae programak - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  19. Sagarzazu, Hodei Iruretagoiena-Jokin. «Skolae hezkidetza programak Unescoren Hezkuntza saria jaso du» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  20. «Skolae programa, Unescoren Hezkuntza Saria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  21. «Skolaek Unescoren Nesken eta Emakumeen Hezkuntzarako Nazioarteko Saria jaso du» El Diario Vasco 2019-08-08 (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  22. (Gaztelaniaz) «Uno de los redactores destaca que «es un orgullo defender Skolae aunque sea ante una sala judicial»» naiz: 2019-10-09 (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).
  23. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-10-11). «Chivite recibe en París el premio Unesco para Skolae tras destituir al equipo que lo impulsó» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).
  24. (Gaztelaniaz) Otazu, Amaia. «El Gobierno de Navarra 'descabeza' el premiado programa de coeducación Skolae» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).
  25. «Chivitek jaso du UNESCOk Skolaeri emandako saria» Euskal Irrati Telebista 2019-10-11 (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).
  26. «Berriro deklaratu duten Skolaeko hezitzaileei babesa adierazi diete sindikatuek» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).
  27. «Pilar Mayo Skolae hezkidetza programako koordinatzailea kargugabetu dute» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).
  28. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-06-16). «La concertada vence el pulso al Gobierno navarro con Skolae de cara al próximo curso» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  29. Berria. «Epaileek bertan behera utzi dute Skolae programaren ezarpena» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  30. (Gaztelaniaz) Saiz, Rodrigo. (2021-08-18). «Navarra blinda jurídicamente Skolae para garantizar el futuro de la coeducación en las aulas» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  31. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «El plan de coeducación Skolae seguirá el próximo curso bajo el amparo de la Ley de Igualdad» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  32. «Dokumentu eta argitalpenak > Elkarbizitza eta Hezkidetza» www.euskadi.eus 2012-10-05 (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]