Maser

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hidrogenozko maser.

Maser mikrouhinen anplifikatzailea eta oszilatzailea da. Laserraren antzeko ezaugarriak eta oinarrizko printzipioak ditu. Izena Microwave Amplification by Stimulated Emission of Radiation («erradiazio-igorpen kitzikatuaren bidezko mikrouhin-anplifikazioa») terminoaren akronimoa da. Lehen maserra Charles Hard Townes Estatu Batuetako fisikariak egin zuen 1954. urtean, lehen laserra baino sei urte lehenago. Maser-motako anplifikatzaileek beste anplifikatzaile batzuek baino hots gutxiago egiten dute eta sortzen duten erradiazio monokromatikoa oso koherentea eta energia handikoa da. Maserra maiztasun egonkorra duten oszilatzaile elektroniko gisa erabili ohi da, adibidez, erloju atomikoetan erreferentzia izateko. Errorea oso txikia izaten da, 10-12 baino txikiagokoak (10-3 segundo 30 urtean). Bestalde, maserra helio likidoaren tenperatura bera erabiltzen duten soinu moteleko anplifikatzaileak egiteko erabili ohi da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]