Sinonimo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sinonimoak esanahi bera edo bertsua duten hitzak dira, idazketa eta ortografia ezberdina izanik ere.

Hizkuntzalariek bereizketa hau egiten dute:

  • Erabateko sinonimoak: testuinguru guztietan esanahi bera daukatenak. Adibidez, arkatz eta lapitz.
  • Sinonimo partzialak: testuinguru askotan esanahi bera dutenak, baina ez beti. Adibidez, dastatu eta probatu.
    • Sinonimoak dira kasu honetan:
      • Piper beteak probatu ditut.
      • Piper beteak dastatu ditut.
    • Baina ez beste honetan:
      • Kotxe berria probatu dut.
      • *Kotxe berria dastatu dut.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]