Untxi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Untxi bat

Untxia, konejua (Heg.) edo lapina (Ipar.) Leporidae familiako zenbait espezieren izen arrunta da, mundu osoko zenbait eskualdetan bizi direnak. Ugaztun karraskaria hauek, erbiaren antzekoak dira baina hura baino txikiagoak, asko ugaltzen direnak eta lurrean egiten dituzten zuloetan bizi direnak.[1]

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taxonomiaren ikuspegitik ez dute maila zehatzik. Untxiak, Leporidae familiako kideak dira Lepus generotik kanpo. Erbiak baino askoz txikiagoak izaten dira. Jatorriz Europakoak, Afrikako zona batzuetakoak, Asia erdialdeko eta hegoaldekoak, eta Ipar eta Hego Amerikakoak dira. Belardi eta eskualde idorretan bizi dira. 20 eta 50 cm arteko tamaina dute, atzeko hanka luze eta indartsuekin, eta buztan txikia. Orokorrean gris-marroi kolorekoak dira, baina badago beltza den espezie bat eta marradunak diren beste bi.

Untxi etxekotuek kolore gehiago dituzte, jasandako gurutzamenduen ondorioz. Untxi jaioberriek erbiek baino garapen txikiagoa dute eta gurasoen zaintza behar dute. Espezie gehienak lurpeko gordelekuetan bizi eta tadekoiak dira. Untxiek zeregin garrantzitsua dute lehorreko kate-trofikoan, landare eta belar ugari jaten baitituzte, eta espezie haragijale askoren oinarrizko dietaren parte baitira.

Euskal Herrian eta mendebaldeko Europa osoan, espezierik arruntena etxe-untxia da, Oryctolagus cuniculus. Bizkarra gris-marroixka kolorekoa du eta sabel zurixka. Erbiak baino tamaina txikiagoa du, eta belarriak ere txikiagoak ditu, punta beltzarik gabe. Euskal Herrian bere banaketa etena da. Sastrakadiak gogoko ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.