África Baeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
África Baeta

Bizitza
JaiotzaBartzelona1969ko abenduaren 27a (54 urte)
Herrialdea Katalunia
BizilekuaIruñea
Familia
Ezkontidea(k)Santiago Salazar
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
(1988 - 1993) lizentzia : kazetaritza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Canal 4 Navarra  (1993 -  1999)
Euskal Telebista  (2000 -
Lan nabarmenak

África Baeta Campos (Bartzelona, Katalunia, 1969ko abenduaren 27a) euskal kazetari eta telebista aurkezlea da. Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza ikasi ondoren Iruñeko herri telebistan hasi zen lanean, eta 2000. urtean EITBko albiste-zerbitzuetan sartu zen. 2009az geroztik ETB2 katean 15:00etako teleberria aurkeztu ohi du, eta lan horrek Euskal Telebistako aurpegietako bat bihurtu du.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonan jaio zen, 1969an. Haren aita Blas Baeta da.[2] 1970eko hamarkadan nazioarteko bidaiak antolatzen zituen, eta Félix Rodriguez de la Fuente etologoaren laguna zen.[3] Bien emazteak haurdun zeudela lehenago jaioko zenari Afrika kontinentearen izena jarriko ziotela hitzeman zioten elkarri, asko gustatzen zitzaien kontinentea baitzen, eta hortik datorkio izena Áfricari.[4] Haren gurasoek beste alaba bat izan zuten lehenago.

Bartzelonako Juventus ikastetxean ikasi zuen, eta 17 urte zituela Iruñera joan zen bizitzera.[5] Txikitatik zuen kazetari izateko bokazioa.[6] Gurasoek Bartzelonako unibertsitate giro istilutsutik aldendu nahi izan zuten, eta Iruñera joan zen ikastera.[4] 1988 eta 1993 bitartean Ikus-entzunezko Kazetaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean, eta gerora Ikus-entzunezko Ekoizpen eta Programazio diplomatura eskuratu zuen. Gizarte zientziei dagozkien bi master ere gauzatu ditu, Kulturarteko Bitartekaritzari buruz eta Nazioarteko Lankidetzari buruz.[7]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak amaitzen ari zela, 1993an, Mundo Deportivo egunkarian hasi zen bekadun.[8][9] Lizentziatu berritan Iruñean sortu berri zen herri telebistarako (Pamplona Televisión), gerora Canal 4 Navarra bilakatuko zenerako, kastingera aurkeztu zen.[10] Bost urtez aritu zen bertan lanean, 1999rarte, albisteak eta bestelako saioak aurkezten, tartean Informe 4 albistegia eta arratsaldetako magazine bat Emma Garcíarekin batera.[11][12]

Lanak ez zionez egonkortasun ekonomikorik bermatzen lehen semea izan eta gero uztea erabaki zuen, eta osasun saileko prentsa-bulego instituzional batean egin zuen lan urtebetez.[13] Lan horretan ez zegoen gustora, eta Euskal Telebistan aurkezle izateko kasting batera aurkeztea erabaki zuen.[14]

Kasting prozesu luze baten ondoren 2000ko udan ETB 2ko albistegietan hasi zen lanean, Uxue Barkos ordezkatuz haren udako oporretan.[15] Ondoren, 2000-2001 denboraldian, asteburuetako Teleberri albistegia aurkezten hasi zen, Uxue Barkos Madrileko berriemaile izatera igaro baitzen.[16] Postu horretan iraun zuen 2009rarte.[17] 2008ko udan Tu vista de Euskal Herria saioa aurkeztu zuen.[18]

Euskal Telebistan egonkortzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009-2010 denboraldian astean zeharreko Teleberri 1 albistegia aurkezten hasi zen.[19] Ordutik lan horretan jarraitu du, beste hainbat saio ere aurkeztu ditu ETB 2n eta Euskal Telebistaren aurpegi ezagunenetako bat bilakatu da.[20] Albiste-zerbitzuekin lotutako erreportaje saioak zein saio bereziak aurkeztu ditu, tartean hauteskunde gauak edo politikariei egindako elkarrizketak.[21][22]

Albisteez haratago, aldiz, Tu vista de Euskal Herria saioan aritu zen, udako Tu plato favorito, Tu edificio favorito zein Tu playa favorita programak ere aurkeztu ditu, eta ETB 2ko gabonetako saioetan parte hartu du.[23][24][25] 2012, 2013 eta 2022an urte amaierako kanpaikadak aurkeztu zituen ETB 2n.[26][27][28] Radio Euskadin ere kolaboratu izan du, La noche despierta saioan.[10]

Haren albistegietako lana irakaskuntzarekin bateratu du.[29] Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza eskolak eman ditu Telebista Saioen Aurkezpena eta Albisteen Idazketa ikasgaietan.[30][31] Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Zientzien fakultatean ere kazetaritzari buruzko hitzaldiak eman ditu.[16][32] 2013an Tafallako Urde Jainkotiarraren Ordenak kofradiako ohorezko dama izendatu zuen haren komunikatzaile lanagatik.[33][34]

Albistegietan egindako lanagatik Espainiako Telebista Akademiak emandako Erkidegoetako Albistegietako Aurkezlerik Onenaren Iris Saria jaso zuen 2014an, eta Zilarrezko Antena Saria 2017an.[35][36] Haren gidaritzapean Teleberri audientzia-buru izan da.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñean bizi da.[37] Santiago Salazar Cubero kazetari eta irakaslearekin ezkonduta dago. Antzerki-talde batean ezagutu zuten elkar.[38] 17 urterekin hasi zuten harremana, unibertsitatean, eta ikasketak amaitzean ezkondu ziren.[3][4] Bikoteak seme bat (Santi) eta bi alaba (Naroa eta Leyre) ditu.[39]

Gurutze Gorriko boluntarioa da, baita Acompaña-Laguntzen Bizkaiko ospitaleetako boluntaritzarako GKEko kidea ere.[7] Bruce Springsteenen zalea da, zenbait urtez hari buruzko blog bat idatzi zuen eta hari buruzko dokumental bat gidatu zuen 2012an.[11] Bere zaletasunen artean pintura eta bidaiatzea daude.[15][40]

Gaztetan sexu jazarpena sufritu zuela aitortu du.[41] 2019an antsietate-krisi bat izan zuen, eta tarte baterako baja hartu behar izan zuen.[38]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saioak
Urteak Izenburua Telebista katea Oharrak
1997-1999 Informe 4 Canal 4 Navarra
2000 Teleberri ETB 2 Udako ordezkapena
2000-2009 Teleberri fin de semana ETB 2
2008 Tu vista de Euskal Herria ETB 2
2009-2020 Teleberri 1 ETB 2
2011 Vaya semanita ETB 2 Gonbidatua
2012 Tu mejor vista de Euskal Herria ETB 2
2012 Bruce según África ETB 2 Dokumentala
2012 Tu plato favorito ETB 2
2012 A por setas ETB 2 Gonbidatua
2012-2013 Que pin, que pan, txipirona! ETB 2 Urte amaierako kanpaikadak
2012-2014 Euskadi pregunta ETB 2
2013 Equipo ED ETB 2
2013 Tu edificio favorito ETB 2
2013-2014 Kaixo 2014 ETB 2 Urte amaierako kanpaikadak
2014 No es país para sosos ETB 2 Gonbidatua
2015 Tu playa favorita ETB 2
2016 La otra cara de l@s polític@s ETB 2 Julian Iantzirekin batera
2017 360 grados ETB 2
2018 La víctima número 8 ETB 2 / Telemadrid Cameoa
2019 ¡Se acabó 2019! ETB 2 Urtezahar gaueko saio berezia
2022-2023 Kaixo 2023 ETB 2 Urte amaierako kanpaikadak

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tafallako Urde Jainkotiarraren Ordenaren ohorezko dama (2013)[33]
  • Erkidegoetako Albistegietako Aurkezlerik Onenaren Iris Saria (2013)[42]
  • Zilarrezko Antena Saria (2017)[43]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. África Baeta: “De pequeña jugaba a ser periodista” (Gaztelaniaz)
  2. «Federación de Asociaciones de Félix Rodriguez de la Fuente» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  3. a b (Gaztelaniaz) ««Ver la televisión me aburre»» El Correo 2009-02-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  4. a b c (Gaztelaniaz) ««Me llamo África por una apuesta»» El Diario Vasco 2008-07-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  5. «Africa Baeta: "Bruce Springsteenek nire erlijioa ematen dit" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  6. Hirukide. «Africa Baeta – “La familia es lo que da sentido a la vida. Con esa convicción hemos crecido mi marido y yo, y luchamos por ella como fieras" "Para mí es fundamental educar a los hijos en valores, que sepan apreciar lo que tienen, que sean sinceros con los demás y consigo mismos y que sean muy luchadores”» Hirukide (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  7. a b (Gaztelaniaz) Baeta Campos, África. LinkedIn. .
  8. Oviedo, Aitor. (2014-12-08). «Africa Baeta: “Desengainu handia hartu nuen politikariekin”» ahotsaskea (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  9. García, Janire. (2012-12-03). «Exprimiendo la cultura del momento: África Baeta: "El periodista vive todo el día como un periodista"» Exprimiendo la cultura del momento (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  10. a b (Gaztelaniaz) Unknown, Publicado por. Reporteras en la red. (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  11. a b (Gaztelaniaz) Molina -, por Carlos. (2016-04-08). «África Baeta: "El Boss es alma, pasión. Una ventana que abres para respirar"» RockinBilbo (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  12. Urkizu, Urtzi. «Canal4 kateak atzo amaitu zituen emanaldiak, 18 urteren ostean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  13. (Gaztelaniaz) Idoia Inoriza. (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  14. (Gaztelaniaz) Veiga, Yolanda. (2014-05-10). [http://www.elcorreo.com/bizkaia/culturas/tv/201405/10/africa-baeta-magacin-sotano-20140509184542.html «�frica Baeta y su magac�n del s�tano»] Bizkaia - El Correo.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  15. a b (Gaztelaniaz) Lakunza, Rosana. (2014). «África Baeta "Pintar para mí es como respirar"» (Issuu) ON - Revista de estilo, ocio y televisión (ON Revistas y Suplementos SL.): 9-13..
  16. a b Historiadelperiodismo4. (2012-12-13). «Historia del Periodismo: África Baeta: “El periodismo es un compromiso con la sociedad”» Historia del Periodismo (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  17. Erredakzioa. (2000). «Telesail eta aurpegi berriak udazkenean ETB2an» (pdf) Euskaldunon Egunkaria.
  18. (Gaztelaniaz) «Final de 'Tu vista de Euskal Herria'» El Correo 2008-07-20 (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  19. Izquierdo, Jabier. (2012-12-13). «Eskualdunak: África Baeta: dando la cara desde hace más de 20 años» Eskualdunak (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  20. (Gaztelaniaz) «África Baeta: «Tienen una habilidad para salir por peteneras...»» El Correo 2012-10-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  21. Erredakzioa. «'Euskadi pregunta' saioko atal berriak, apirilaren 7tik aurrera ETB2n» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  22. Arano, Ainhoa. ««Herritarrek nahi dute politikariek saioan zintzotasun ariketa bat egitea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  23. Urkizu, Urtzi. «Gastronomia saio bat ekainerako ETB2n» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  24. Urkizu, Urtzi. «ETB2k 'Tu playa favorita' saioa estreinatuko du gaur gauean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  25. (Gaztelaniaz) Revista ON. (2013). «África Baeta busca ‘Tu edificio favorito’» (Issuu) ON - Revista de Estilo, Ocio y Televisión (ON Revistas y Suplementos SL) 2013ko abuztuaren 10.
  26. (Gaztelaniaz) «África Baeta: «No quiero un vestido llamativo»» El Correo 2012-12-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  27. Berria. «Bizkaiko Zubian ospatuko du ETBk urte berria» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  28. Ruiz, Ainhitze. «Umorea EITBko Gabonetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  29. Unknown. (2013-08-01). «Escuelas Diferentes para Padres: ÁFRICA BAETA CAMPOS» Escuelas Diferentes para Padres (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  30. (Gaztelaniaz) Peña, Merche. (2013). «"Me pregunto cómo sería el mundo si siguieran en pie las torres gemelas"» Deia (Editorial Iparragirre).
  31. Cafeteras, Noticias. (2013-12-08). «Noticias cafeteras: Entrevista a África Baeta» Noticias cafeteras (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  32. «Casi-Periodistas: África Baeta» Casi-Periodistas (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  33. a b (Gaztelaniaz) TAFALLA, SHEYLA MUÑOZ. (2013-01-24). «La Orden del Cuto Divino de Tafalla nombrará 4 nuevos cofrades honorarios» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  34. (Gaztelaniaz) Noticias de Navarra. (2013). «La Orden del Cuto elige a sus cuatro damas y caballeros honorarios» Diario de Noticias de Navarra (Editorial Iparragirre) 2013ko urtarrilaren 19a.
  35. (Gaztelaniaz) «La Academia de Televisión revela los ganadores del Premios Iris a los mejores Programas y Presentadores Autonómicos» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  36. «Africa Baeta, Felix Linares eta 'El Conquistador' saritu dituzte» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  37. (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. «"Damos la realidad en cifras y no se percibe el drama que hay detrás"» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  38. a b (Gaztelaniaz) «Egunon Bizkaia con Arantza Sinobas. Entrevista. África Baeta, la presentadora del Teleberri.» Radio Popular 2019-09-03 (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  39. (Gaztelaniaz) ««Lo único que da sentido a tu vida es el amor incondicional»» Coco y Manuela 2016-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  40. Urresti, Jon. (2014). «“Bush-ek mespretxu handia sorrarazten dit» (pdf) UK aldizkaria (Boluntzarreta) 2014ko ekainaren 27a.
  41. (Gaztelaniaz) «África Baeta: 'Yo también sufrí acoso sexual'» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  42. Berria. «Africa Baeta albistegi aurkezlerik onena» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  43. Berria. «Africa Baetak Zilarrezko Antena saria jaso du» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]