Oiaide

Koordenatuak: 42°54′18″N 1°28′30″W / 42.90505629°N 1.4750987°W / 42.90505629; -1.4750987
Wikipedia, Entziklopedia askea
Oiaide
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
UdalerriaErroibar
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaOiaide
Posta kodea31697
Herritarraoiaidar
Geografia
Koordenatuak42°54′18″N 1°28′30″W / 42.90505629°N 1.4750987°W / 42.90505629; -1.4750987
Garaiera770 metro
Distantzia36,2 km (Iruñetik)
Demografia

Oiaide[1][a] Erroibar ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

XIX. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Erroko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak oiaidarrak ziren.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiaide toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Oyayde (1366)
  • Oyaide (1534)
  • Oyaide (1800)
  • Oyaide (1975)
  • Oiaide (1996)

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiaide toponimoak bide partikula duela dirudi, Luzaiden kasuan bezala. Hala ere, ez da ezagutzen oi edo oia hitzen esanahia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiaide Erroiberran dago.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.

Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Erroko estazioa da Oiaiderako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


    Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 21.0 23.0 26.0 32.0 37.0 39.0 40.0 36.0 28.0 22.0 20.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.8 7.9 11.0 12.8 17.4 21.5 24.2 24.7 21.1 16.4 10.6 7.6 15.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.8 3.4 6.0 7.7 11.7 15.6 18.0 18.1 14.7 11.0 6.5 3.6 9.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.1 1.1 2.6 6.1 9.6 11.8 11.6 8.2 5.6 2.3 -0.5 4.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.2 -8.1 -5.0 -2.5 0.0 3.1 5.7 4.8 1.8 -1.4 -5.0 -8.3 -2.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 134.1 121.5 116.4 142.7 102.5 63.9 53.6 52.8 81.4 123.0 156.3 153.4 1301.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 71.5 63.5 67.4 59.9 60.0 60.0 61.3 100.0 110.0 86.8 83.5 88.0 110.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.5 11.9 12.4 15.1 14.6 9.8 7.0 7.6 9.3 13.1 14.2 14.4 142.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.0 4.0 3.0 2.1 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.4 2.1 15.9
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Erregetako jaurerria, Ardaitz eta Larraingoatik gertu. 1268ko "Reediezmoko Liburua"-n eta 1280ko "Kontuen Erregistroa"-n jada jasota dago, Larraingoarekin batera. 1366an su bakarra zuen; bi urte geroago jendez hustu zen, baina 1553an berriz ere 4 familia bizi ziren.

1534an, Ezpeletako baroiaren jabetza zen, Erroko bizkondearena, eta, 1800ean, Ardaitzena.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /oɟʝáið̞e/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Oiaide - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Aurizperri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erro» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]