Burlatako Martingala

Wikipedia, Entziklopedia askea

Burlatako Martingala da Burlatako inauteen izena. Hartan, Aierbeko Lukas atxilotu eta epaitu egin ohi dute. Ondoren, urkatu, eta sutan erretzen dute, eta, bien bitartean, oihu-zalaparta handia eta Joasikeroen dantzak izaten dira.

1988 urtetik hona egiten den Burlatako inauteriari ematen zaion izena.

Inauteri - astelehenean, ilunabarrean, Burlatako alde zaharreko giro lasaiak eztanda egiten du joasikeroen istilu eta iskanbilaz. Haiek, joasikeroak, panderetaz eta erratzaz armatuak dabiltza Lukas Aierbekoaren bila, ezkiltxo edo kanpaitxo txiki - txikiei eraginez, Lukas atxilotu eta herrian barna jendearen aurrean erakusteko asmoz. Honekin batera atxiloketa ospatu eta martingalaren dantza egingo dute panderetak joz eta herritar begiraleei erratzaz eraso eginez.

Aierbeko Lukas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martingalaren pertsonaiarik nagusiena. Tolosarra jaiotzez, Atarrabian bizi izan zen, eta Burlatan sorginkeri batzuk egin omen zituen. Izpiritu gaiztoak kanporatzeaz gain, sendagile ere ba omen zen.

Inauteri astelehen ilunabarrean gure herriko alde zaharrean Joasikeroen zalapartak somatzen dira. Aierbeko Lukas arrapatu eta atxilotu dute. Martingala ospatzen ari dira, dantza eta pandero musika doa herritik barna. Ikusmina duen guziak ertzkadaren bat ere jasoko du. Astearte gauean, Zorrotzek, Aierbeko Lukas epaituko dute, Muxinarien negarrak entzun ahal izango ditugu Joasikeroen oihuekin batera:

Aierbeko Lukas! Akerburu, txakurburu!! Aierbeko Lukas, sorgiña! Akerburu, txakurburu!! Zuregan dugu grina! Sutara, sutara!!

Segidan, Aierbeko Lukas urkatu eta erre eginen dute, muxinarien negarrak Joasikeroen dantzaren artean.

Muxinariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aierbeko Lukas laguntzen duten beltzez jantziriko emakumeak dira, negar batean pasatzen dute ibilaldi guzia.

Zorrotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lukas de Aierbe preso daramaten epaileak dira, bigarren egunean hauek epaituko dute Lukas.

Joasikeroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martingalan doan jende guziari deritzo koloredun jantzia, erratza tipia, pandereta, lastozko txanoa eta ezkiltto edo kanpanila batzuk daramazkite. Ezkittoak eramateren arrazoia hauxe da Burlatarron ezizena izan den "campaneros" horrekin usadioa lotzea.

Joasikeroz nola jantzi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jantzia honelakoa da: kolorez beteriko tunika bat (formak ez du axolik). Tunikaren gainean edozein gauza eraman ahal da: zapiak, zintak, larruak... Edozein modutako lastozko kapela eta, bertan jarrita, oilo edo faisai lumak. Aurpegia estaliko da mozorro batez, kapeletik zintzilikaturiko zintez, margoez, eta abarrez. Esku batean pandereta eramango da edo antzekorik (lapiko baten estalkia, sartaia...etb) eta bestean makila mozturiko erratza (eskobatxo batez edo adaska xorta batez ordezkatu ahal da). Pandereta erratzaz jotzen da erritmikoki, musikaren arabera, horregatik erratza erabilgarria izango da. Bestalde, KANPAITXOen erabilera nabarmendu nahi dugu (ez zintzarriak, ez eta kaskabiloak ere). Gerrian, bularrean, hanketan edo kapelean eramango dira... Honen arrazoia da Burlatarrok kanpanjoleak izengoitiaz ezagunak garela eta elementu jator eta atsegin hau sartzeko modua eta beronek iraun dezan laguntzeko modua dela.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]