Castellers de la Vila de Gràcia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Castellers de la Vila de Gràcia Lleidarena (2009-10-24)

Castellers de la Vila de Gràcia, Vila de Gràcia-ko colla castellera bat da. Taldea 1996an eratu zen, eta “giza-dorreak” eraikitzean datzan kirolean aritzen dira. Haien alkandoraren kolorea urdin iluna da. 2003ko Vila de Gràciako jaietan, udalerriko enparantzan egindako emanaldian lortu zuten lehen aldiz "quatre de vuit" deskargatua egitea. Hau da, pisu bakoitzeko lau pertsona zituen zortzi pisuko gaztelua eraikitzea, berau erori gabe.

Haien emanaldirik onenean, "4 d 8", "3 de 9(c)" eta "5 de 7" gazteluak eraikitzea lortu zuten.

Castellers de Vila de Gràcia taldeak bost aldiz hartu du parte Tarragonan bi urtez behin ospatzen den txapelketan, 2002, 2004, 2006, 2008 eta 2010. urteetan.

Colla dels blaus (urdinen kuadrilla) izenaz ere ezagunak dira, daramaten alkandoraren kolorea dela eta. Horrez gain, Colla dels estudiants (ikasleen kuadrilla) ere deitzen zaie, taldean gazte ugari direlako.

Castellers de la Vila de Gràcia

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Castellers de la Vila de Gràcia taldea ez da berria, izan ere, XIX. mendearen amaieran aurki daitezke harei buruzko lehen erreferentziak. 1890. urte inguruan, ehunaren krisia zela eta Tarragona ingurutik etorritako jendeak eratu zuen Xiquets de Gràcia izeneko kuadrilla. Gutxienez XIX. mendeko 80ko hamarkadatik XX. mendeko bigarren hamarkadaraino aritu zirela eta emanaldi gehienak Graziako jai nagusian izan zirela dioten erreferentzia historikoak daude.

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo “Castellers de la Vila de Gràcia" taldearen historia XX. mendeko 90ko hamarkadako hasieran hasten da, kirol honen zale zen Graziako asoziakunde sarera loturiko gazte talde bat “Colla castellera” bat eratzeaz hitz egin hasi zenean. Ideia hark 1996ko urrian eginiko bileran hartu zuen forma eta azaroak 23an ezarri zen lehen entsaioa Sol plazan, non hogeitamar bat pretsonak hartu zuen parte.

Koadrilla berri honen lehen agerraldi publikoa 1997ko otsailean eman zen Bartzelonako Sant Jaume enparantzan, Santa Eulaliako “diada”ren ospakizunean, bertan 4ko bi pilar (pertsona bateko 4 pisu, castell guztien artean errezena) eraiki zituzten. Plaça de la Vila de Gràcia-n eginiko eginiko lehen aktuazioa 1997ko martxoak 4-an izan zen, enparantza hau talde honen enparantza propioa konsideratzen da eta bertan hirurogei bat pertsona batu ziren oinarrizko gazteluak egiteko.

Lehen gazteluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluen mundura eginiko aurkezpen ofiziala 1997ko maiatzaren 4an izan zen. Castellers de Terrassa, Castellers de Sants eta Castellers de Sant Andreu de la Barcataldeen laguntzarekin, beren 6 pisuko lehen gazteluak deskargatu zituzten. Lehen denboraldi hura gorabehera handiko garaia izan zen, baino urte osoan eginko lanak fruituak eman zituen eta azaroako 23an beren zazpi pisuko lehen eraikina, 4 d 7, egitea lortu zuten.

7 pisuko gazteluetatik 8 pisura pausoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo urteotan, Graziako koadrilla hobetuz joan zen 7ko talde bezala, 2002ko urriak 6an ta Tarragonako XIX. Lehiaketa zela medio, beren historiako lehen 4d8 egitura kargatzea lortu zuten aurreko txandan beren lehen 2d7 egitura egin ondoren. Horren geroztik, Castellers de la Vila de Gràciak urtero egin izan du 4d8 egitura, gaur egun 8ko talde bezala eta egungo 15 edo 20 koadrilla onenen artean finkatuz.

Graziako taldeak, gaur egun eskola den gralla talde propioa du bere lehen hilabetetatik. Gaztelu koadrillako aktibitatetan gralla jotzen ikasi nahi dutenentzat irekita.

1999 urtean Medalla d'Honor de Barcelona delakoa eman zieten[1]. Colles de Cultura Popular de Gràcia–ko kideak ere badira.

Entsaioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Castellers de la Vila de Gràciak auzoko leku ezberdinetan izan du entsaiatzeko lekua, hala nola Josep Maria Jujol eskola, L'Artesà de Gràcia edo OSI eskola zaharra. Gaur egun eta 2002 urtetik, entsaialekua Reina Violant eraikinean dute (Grazia ausoko Trilla kaleko 18an). Entsaioak astearte eta ostiraletan izaten dira, 20:00etatik 23:00etara.

Beste eginkizun batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998 urtetik, Castellers de la Vila de Gràciako taldekideek gazteluekin erlazionaturiko edukia duen "Terços amunt!" irratsaioa egiten dute Ràdio Gràcia-ko seinalean. Irratsaio hau orainarte mantendu da etenik gabe. 2010 utean Vila de Graziako komunikazio ekintzarik onenaren saria jaso zuen.

2004 urterarte L'Espadat izeneko aldizkaria argitaratzen zuten hiru hilabetean behin.

Baino koadrilla honen gazteluen kanpoko aktibitaterik garrantzitsuena, 2001 urtetik eta Festa Major de Gràcia-ren egitarauaren barruan egiten den “Plaça de la Vila de Gràcia”-ko dekorazioa da.

Tarragonako lehiaketan partehartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2 de 7 Granollersarena (2007)

Castellers de la Vila de Gràcia taldeak, bost aldiz hartu du parte Tarragonako lehiaketan. Azpian, urte bakoitzean eginiko gazteluak eta klasifikazio postua ageri dira (bukaeran eta beltzez):

  • XIX Concurs de castells de Tarragona (2002): 2 de 7, 4 de 8c, 5 de 7 (13)
  • XX Concurs de castells de Tarragona (2004): 4 de 8i, 4 d 8c, 5 de 7, 4 de 7a (14)
  • XXI Concurs de castells de Tarragona (2006): 2 de 7c, 4 de 8c (16)
  • XXII Concurs de castells de Tarragona (2008): 5 de 7, 4 de 8c, 4 de 7a (15)
  • XXIII Concurs de castells de Tarragona (2010): 4 de 8, 2 de 7, 5 de 7 (11)

Castellers de la Vila de Gràcia munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Països Catalans-etatik kanpo eginiko agerraldiak:

“Països Catalans”-etan eginiko agerraldiak (Catalunya-tik kanpo)

Caps de Colla-k[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cap de Colla, gaztelu koadrilla baten agintari tekniko gorena da.

Izena Aroa
Joaquim Besaran i Alberich 1996-1997
Guillem Ortega i Tous 1997
Jordi Ràfols i Brasó 1998-2000-2001
Carles Capellades i Sesé 1999-2004-2005
Joan Font i Basté 2002-2003
Oriol Constantí i González 2006-2007
Carles Gallardo i Prades 2008-2009
Aleix Vila i Fuertes 2010

Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Aroa
Ramon Josep Serra i Ruiz "R.J." 1996-1997
David Palau i Garcia 1997
Josep Maria Porta i Palau 1998
Roger Gispert i Masó 1999-2000-2001-2004-2005
Miquel Moret i Parera 2002-2003
Martí Urgell i Vidal 2006-2007
Miquel Sendra i Pons 2008-2009
Arnau Dòria i Cerezo 2010

Lortutako lehen gazteluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelua Data Jaia
4 de 6 1997-ko maiatzak 4 Aukezpen oficiala
3 de 6 1997-ko maiatzak 4 Aurkezpen ofiziala
4 de 6 amb agulla 1997-ko maiatzak 4 Aukezpen oficiala
5 de 6 1997-ko irailak 21 La Mercè
3 de 6 per sota (azpitik) 1998-ko abuztuak 16 Festa Major de Gràcia
pilar de 5 car. 1998-ko abuztuak 16 Festa Major de Gràcia
Pilar de 5 1998-ko urriak 18 Diada de les colles del 97
pilar de 5 per sota 2002-ko azaroak 24 Diada dels Castellers de Badalona
2 de 6 car. 1997-ko azaroak 9 Diada dels Castellers de Sant Andreu de la Barca
2 de 6 1998-ko martxoak 29 solidaritat Nens del Brasil
6 de 6 2000-ko abuztuak 19 Vigílies de Festa Major de Gràcia
4 de 7 1997-ko azaroak 23 I Diada de la Colla
3 de 7 car. 1998-ko azaroak 29 Diada dels Castellers de Badalona
3 de 7 1999-ko irailak 26 La Mercè
4 de 7 amb agulla car. 1998-ko azaroak 22 II Diada de la Colla
4 de 7 amb l'agulla 1999-ko maiatzak 16 II Aniversari de la Colla
5 de 7 2000-ko irailak 25 La Mercè
3 de 7 aixecat per sota 2001-ko abuztuak 19 Festa Major de Gràcia
2 de 7 car. 2002-ko irailak 24 La Mercè
2 de 7 2002-ko urriak 6 XIX Concurs de castells de Tarragona
4 de 8 car. 2002-ko urriak 6 XIX Concurs de castells de Tarragona
4 de 8 2003-ko abuztuak 17 Festa Major de Gràcia
3 de 8 car. 2010-ko irailak 24 La Mercè

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Albert Musons, Quim Perelló, Jordi Ràfols i Miquel Sendra: Xiquets ahir, castellers per sempre: Vila de Gràcia (1876-2002), Col·lecció "La Font de l'atzavara" del Taller d'Història de Gràcia, 111 pàg., Barcelona.
  • Carles Gallardo: Blau, fraternitat i castells: Castellers de la Vila de Gràcia (1997-2001), 126 pàg., publicat pels Castellers de la Vila de Gràcia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]