Risnjak Parke Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Risnjak Parke Nazionala

Risnjak Parke Nazionala
KokalekuaPrimorje-Gorski Kotar eskualdea
 Kroazia
Azalera63,5
Sorrera1949

Risnjak Parke Nazionala (kroazieraz Nacionalni park Risnjak) Kroaziako Gorski Kotar ingurune menditsuan aurkitzen den Parke Nazionala da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkeari izena bertako Risnjak mendilerroak ematen dio. Kroazieraz Ris hitzak katamotza esan nahi du eta bertatik etor daiteke izena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lokvarsko jezera lakua

Primorje-Gorski Kotar eskualdean kokaturik dago. 63'5 km²-ko azalera du eta barnean ditu Risnjak mendilerroa eta Kupa ibaiaren sorrera. Menditsua bada ere Itsaso Adriatikotik 15 kilometrotara baino ez dago.

Parkea txikia den arren ekotono ugari ditu eta flora oso aberatsa da. Pagoak eta izeiak estaltzen dute kareharri eta dolomitazko eremua. Mendi tontorretan landare bereziak ageri dira, hala nola elur-lorea (edo edelweiss, Leontopodium alpinum), Gymnadenia nigra eta Soldanella alpina.

Faunari dagokionez hartz arrea, oreina, orkatza, sarrioa, basurdea, otsoa, lepahoria, erbinudea, azkonarra, katagorria eta beste hainbat aurkitzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentaturiko lehen irteera zientifikoa 1825ekoa da, Budapesteko Joseph Standler botanikariak egindakoa. XIX mendean Josip Schlosser botanikariak hainbat liburuxka argitaratu zituen Risnjakeko floraren inguruan.

1949an Zagrebko Unibertsitateko Ivo Horvat botanikariak ingurunea babestea proposatu zuen. Parlamentuak Risnjak inguruko 36 km² Parke Nazional izendatu zuen. 1997an gaur egungo hedadura hartu zuen parkeak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]