Azkonar eztijale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azkonar eztijale
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaMustelidae
GeneroaMellivora (en) Mellivora
Espeziea Mellivora capensis
Schreber 1776[2]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia6 hilabete
Masa12 kg

Azkonar eztijalea (Mellivora capensis) Mellivora generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Mustelinae subfamilia eta Mustelidae familian sailkatuta dago.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikako ipar-ekialdean izan ezik kontinente zaharreko luze-zabalera guztitik hedatzen da, baita Ekialde Hurbila eta Indiatik ere.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buztana barne 80 cm luze izan ohi da eta 30 cm garai. Arrek 14 kg pisatu ohi dute eta emeak txikiagoak izaki ez dira 9 kg-ra heltzen.

Beltz kolorekoak dira gorputzaren erdialdetik behera eta txuri zein grisa kolorekoak erdialdetik gora. Hatzapar oso luze eta trinkoak dauzkate, 2,5 cm-ra irits daitezkenak eta hozkada berekizi indartsua.

Belarriak txikiak ditu, borrokarako diseinu berezia. Gorputza luzea eta sendoa da. Uzkia alderantzikagarria daukate, mehatxatuak ikusten direnean kirats jasanezina botatzeko gai izanez.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugaztun txiki zein ertainak, hegaztiak, intsektuak zein narrastiak ehizatzen ohi ditu. Narrastien artean beraien harrapakin gogokoenak sugeak dira, beraien elikaduraren batezbesteko oso altua izaki. Berdin du sugerik pozoitsuena izatea ala pitoi indartsua, azkonar eztijalearen parean baldin badaude bere menuan sartuko dira. Dortokak ere jaten ditu, beraien hozkada eta agin indartsuez baliatuz erraz apur ditzakete dortoken oskolak, berdin du hauen tamaina ala gogortasuna.

Intsektuen artean ehizatuenak eskorpioiak eta erleak dira, nahiz eta erleez baino beraien larba proteinadunez eta eztiaz gehinbat elikatzen diren (hortik bere izena). Erlauntz bat ikusten dutenean goitik-behera txikitzen dute erleen ziztadez gehiegi arduratu gabe. 300 ziztada baino gehiago jasan ditzake. Belarrietan kanpoko mintz berezi bat dute belarriak itxi eta babesteko erlauntzak erasotzen dituztenean.

Horretaz gain, sarraskijaleak eta sustrai zein fruitujaleak ere dira. Bere menua fruituekin betetzen du, orojaleen antzera. Eta sarraskien kasuan, maiz beste harrapariek ehizatutako harrapakinak lapurtzen eta lehiatzen ditu.

Portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkonar eztijaleak gainontzeko mustelidoen indar desproportzionala eta ikaragarria zein kemen berdinduezina du. Bere lehengusu jatuna bezala, azkonar eztijalea ere famatua eta ezaguna da bera baino handiagoak diren animalien kontra egiteko beldurrik gabe.

Afrika osoan, azkonar eztijalea lehoien eta hiena taldeen erasoetatik bizirik atera daitekeen animalia bakarra izateaz harro ibil daiteke. Oso animalia kementsuak dira eta ez dago Afrika osoan beraiek izutu ditzakeen animaliarik, lehoia deitu ala bufaloa deitu.

Dokumentatua dago zelan egiten dieten aurre lehoi, hiena talde, likaon talde, lehoinabar, zebra, bufalo, jirafa eta abarrei bere bizitza arriskuan ikusten badute.

Mustelido honek egunero erakusten duen kemena eta kuraia dela eta, munduko errekord guinessean ageri da planetako animalia kementsuena bezala, baita munduko oldarkorren postuan ere.

Indarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mustelido guztiek partekatzen duten aparteko indarra du azkonar eztijaleak. Deigarria eta aipagarria da nola 14 kg-ko animaliak izaki, ez dituzten harrapari natural zuzen askorik. Noizbehinka, eta beste harrapakinak ez badaude, lehoinabarrek, lehoiek eta hiena zein likaon taldeek ehiza ditzakete, baina azkonar eztijalea ez dago haien menuaren goiko postuetan ez eta gutxiagorik ere. Normalean harrapari handi guztiek bakean uzten dute animalia hau, denek baitakite zeren kapaz diren eta zein trebeak diren borrokarako.

Frogatua eta dokumentatua dago zelan oso kapaz diren beraien tamaina berdineko serbalak hilktzeko, baita arrano handiak hiltzeko ere. Hauxe "NatGeo wild"-en azkonar eztijale kume bat salbatu eta bere animali basatien errekuperazio zentruan hezitu zuen arduradunak baieztatu zuen. Esan zuen nola behin azkonar eztijaleak, lurrean zulo bat eginez, serbalen eremura sartu eta bertan zeuden felido guztiak hil zituen, baita arrano baten eremuan sartu ostean hau arrapatu eta hil zorian utzi. Dokumental horretan ere bai aipatzen da, nola oilo ia guztiak hil eta jan ez ezik, lehoien eremura ere sartu zen hauei erasotzeko. Kasu honetan emaitza ezberdina izan zen, lehoi baten aurpegia zauritzea lortu bazuen ere azkonar eztijalea hil zorian eta larriki zauriturik suertatu zen (sendatzea eta errekuperatzea lortu zen zentroko arduradunen artatzearen eskutik). Tamaina txikiko animaliak izan arren, adibide honek hauen kemena eta indarra erakusteko balio beharko liguke.

Hozkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehengusua den jatunak baino hortz nabarmen txikiagoak izanda ere (baita proportzioz ere), azkonar eztijalearen hozkada oso boteretsua da, jatunaren parekoa proportzioz, eta beraz, kiloz kilo munduko indartsuenetarikoa.

Azkonar eztijaleek osorik edo ahal den osorik jaten dituzte beraien harrapakinak, hezur gogorrak eta hatzaparrak barne, baita dortoken oskol gogorra ere. Hozkada indartsu batek zauri nabarmena eragin dezake, eta ondo dakite hori Afrikako zenbait animalik.

Animalia askoz ere handiagoen aurka, genitaletan egiten ohi dute eraso, eta frogatuta dago zelan zikiratuak izan diren bufalo afrikarrak animalia hauen erasoen ondorioz. Zonaldeko tribuek diote gizakiak ere zikiratu dituztela noizbait.

Atzaparrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzapar zinez luzeak dituzte, 2,5 cm-ra ailega daitezkenak. Lur-zorua zulotzeko eta erlauntzak txikitzeko oso baliagarriak dira. Baita zuhaitzetara igotzeko eta baita defentsarako ere. Atzaparrez eginiko kolpe batek zauri nabarmenak eragin ditzake.

Larruazala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larruazal indartsua, errestintentea eta soltea daukate. Ezaugarri hau mustelido guztiek partekatzen dute, baina azkonar eztijaleak bereziki erresistentea dauka. Matxetekada, labankadak, gezikada eta lantzakada mugatuak jasateko gai da, baita arantzurdearen arantzak jasateko ere. Defentsa oso erabakigarria da lehoien, hienen eta bestelako harrapari handiagoen erasoen aurrean. Harrapari handiagoen aurka borrokatzeko egina dago azkonar eztijalea, harrapari erraldoiez eta ugariez beteriko Afrika arriskutsuan bizirauteko egina.

Erresistentea izateaz gain, larrua soltea dauka (mustelidoetan ohikoa dena baino areagotua), mugikortasun handia emanez atzetik zein edozein aldetik hozkatua, erasotua edo harrapatua bada. Adibidez, atzetik edo aldeetatik harrapatzen bazaio, larrua zinez soltea izanik barrutik buelta emateko gai da, kontraeraso eraginkorra eginez.

Jariatu kirasduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken defentsa bezala, uzki alderantzikagarria du, mehatxatua aurkituz gero jariatu kirasduna jaurtitzeko gai dena, mofeten antzera (ez hain garatua). Hau ere beste mustelido batzuekin batera ezaugarri komuna da.

Pozoiari immunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkonar eztijalea edozein motatako pozoiari immunea da (kantitate mugatuan noski). Beraz, edozein animalia pozoidun ehizatzeko gai da, suge pozoidunak bere ehiza gogokoenetarikoa izaki.

Immunitate hori txikitatik garatzen du mota guztietako intsektu eta animalia txiki pozoitsuak janez eta pairatuz. Urteen poderioz antigorputz naturalak garatzen ditu, eta heldua denean, elefante bat hil zezakeen tamainako pozoi kantitatea jasan dezake.

Etsai naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etsai natural gutxi ditu helduaroan bere defentsa armak (jariatu kirasduna eta lurrazal gogor eta malgua) eta oldarkortasuna direla eta. Lehoinabarrak dira harrapari nagusiak, hauen populazioa orekatuz. Horrez gain, noizbehinka likaon taldeen, hienen eta lehoien menuan ere sar daitezke, baita krokodiloen menuan ere.

Kumeak direnean, arrano handiek ere ehizatu ditzakete.

Azpiespezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkonar eztijaleak 12 azpiespezie ditu:[3]

  • Mellivora capensis capensis
  • Mellivora capensis abyssinica
  • Mellivora capensis buechneri
  • Mellivora capensis concisa
  • Mellivora capensis cottoni
  • Mellivora capensis inaurita
  • Mellivora capensis indica
  • Mellivora capensis leuconota
  • Mellivora capensis maxwelli
  • Mellivora capensis pumilio
  • Mellivora capensis signata
  • Mellivora capensis wilsoni

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hain da indartsua eta erresistentea azkonar eztijalearen larruazala ezen Hego Afrikako armadak bere ejertzitoko ibilgailu blindatu bereziei Ratel izena jarri zieten, Ratel edo azkonar eztijalearen erresistentziaren omenez.

Argazki Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2. Schreber. (1776). in: 18. 3 Die Säugethiere, pl. 125[1776]; see also text 3(26):450[1777] or..
  3. Wilson, D. E. & Reeder, D. M. (editors). 2005. Mammal Species of the World. A Taxonomic and Geographic Reference (3rd ed).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]