Evgeni Mravinski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Evgeni Mravinski

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1903ko ekainaren 4a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaSan Petersburgo1988ko urtarrilaren 19a (84 urte)
Hobiratze lekuaBogoslovskoe cemetery (en) Itzuli
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Musika Kontserbatorioa
Doktorego ikaslea(k)Q112913723 Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Aleksandr Gauk (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta musika-irakaslea
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaMelodiya (en) Itzuli
Le Chant du Monde (en) Itzuli

IMDB: nm0610667 Musicbrainz: 1b19de02-6bf4-443b-9b8e-5ae9337b94c1 Discogs: 833038 Allmusic: mn0002197359 Find a Grave: 25756807 Edit the value on Wikidata

Evgeni Mravinski (errusieraz: Евге́ний Алекса́ндрович Мрави́нский; San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1903ko ekainaren 4agreg./maiatzaren 22ajul. - Leningrado, Sobietar Batasuna, 1988ko urtarrilaren 19a) Errusiar orkestra-zuzendaria izan zen. Leningradeko Orkestra Filarmonikoko zuzendaria izan zen berrogeita hamar urtez.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biologiako ikasketak egin zituen, baina musikaren bidea hartu zuen berehala. Enperadorearen balletean aritu zen pianista gisa, eta pantomima ere egin zuen (1921-1930). 1924. urtetik aurrera, Leningradeko Kontserbatorioan konposizioa landu zuen Vladimir Stxerbatxovekin, eta orkestra-zuzendaritza Alexandre Gaoukekin. Orkestra-zuzendari gisa 1929an egin zuen debuta. Handik bi urtera, bigarren orkestra-zuzendaria izan zen Leningradeko Operako Antzoki Akademikoan eta Leningradeko Balletean; azken horretan, 1932an izan zen zuzendari nagusi.

1937an Xostakovitxen 5. sinfoniaren lehenengo entzunaldia zuzendu zuen. Hurrengo urtean, Leningradeko Orkestra Filarmonikoko zuzendari izendatu zuten, eta bera zuzendari zela munduko talde ospetsuenetako bat bihurtu zen. Batez ere XX. mendeko klasiko handiak zuzendu bazituen ere, Txaikovski izan zen haren begikoena. Hainbat sari irabazi zituen: Stalin saria 1946an, Sobietar Batasuneko artista saria 1954an, Lenin saria 1961ean. Oso teknika zehatza zuen, eta ospetsua zen testuei zien begiruneagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]