Vicente Huidobro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vicente Huidobro

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVicente García-Huidobro Fernández
JaiotzaSantiago (komuna)1893ko urtarrilaren 10a
Herrialdea Txile
HeriotzaCartagena1948ko urtarrilaren 2a (54 urte)
Hobiratze lekuaCartagena
Heriotza modua: garuneko odoljarioa
Familia
AmaMaría Luisa Fernández
Familia
Hezkuntza
HeziketaInstituto Pedagógico de la Universidad de Chile
Colegio San Ignacio (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, kazetaria eta antzerkigilea
Lan nabarmenak
Mugimenduacreacionismo (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txileko Alderdi Komunista

Musicbrainz: f5658828-7b86-41bd-84c9-02536664fcc7 Discogs: 965219 Find a Grave: 8936971 Edit the value on Wikidata

Vicente Huidobro (Santiago, Txile, 1893ko urtarrilaren 10a - Cartagena, Txile, 1948ko urtarrilaren 2a) Txileko idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europara bidaia eginik (1916), Parisen bizi izan zen lehenik, eta han sartu zen harremanetan mende-hasierako abangoardia artistikoarekin (Arp, Picasso, Apollinaire). Kreazionismo deituriko doktrina plazaratu zuen (tradizio poetiko guztiaren ukatzea, barreneko sormen-ekintza gisa hartzea poesia). Madrilera joan eta Ultra aldizkariko lankide izan zen. Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen. Frantsesez eta espainieraz idatziriko poesian, asmakuntza-ahalmen nabaria azaldu zuen, eta Hego Ameriketako mendearen lehen erdiko poesiaren berritzaile handia da, eta geroagoko belaunaldietan ere eragina izan du.

Hona Huidobroren poesia-liburu batzuk: Adán (1916), Ecuatorial (1918), Tout à coup (1925), Altazor o el viaje en paracaídas (1931). Halaber, prosazko obran zenbait eleberri aipatzekoak dira: Mío Cid Campeador (1929), Cagliostro (1934).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]