Cygnus X-1

Koordenatuak: Zeruko mapa 19h 58m 21.6756s, +35° 12′ 05.775″
Wikipedia, Entziklopedia askea
HDE 226868
Diagram showing star positions and boundaries of the Cygnus constellation and its surroundings

Cygnus X-1 eta Eta Cygniren kokapena
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Cygnus
Igoera zuzena 19h 58m 21.67595s
Deklinazioa +35° 12′ 05.7783″
Itxurazko magnitudea (V)8.95
Ezaugarriak
Mota espektralaO9.7Iab
U−B kolore indizea−0.30
B−V kolore indizea+0.81
Aldakor motaElipsoidal
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)−13 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: −3.37 mas/u
Dec.: −7.15 mas/u
Paralajea (π)0.539 ± 0.033 mas
Distantzia6.100 ± 400 au
(1.900 ± 100 pc)
Magnitude absolutua (MV)−6.5±0.2
Zehaztasunak
Masa14-16 M
Erradioa20–22 R
Argitasuna3–4×105 L
Gainazaleko grabitatea (log g)3.31±0.07
Tenperatura31000 K
Adina5 million urte
Beste izendapenak
AG (or AGK2)+35 1910, BD+34 3815, HD (or HDE) 226868, HIP 98298, SAO 69181, V1357 Cyg.

Cygnus X-1 (Cyg X-1 bezala laburtua) Cygnus konstelazioan dagoen X izpi iturri oso distiratsu bat da. 1964an aurkitu zen White Sands Missile Rangetik jaurtitako Aerobee suziri azpi orbital batean jarritako X izpi detektagailu batetik. Cyg X-1 oso aldagarria da, baina X izpi gogorretan (30 KeV baino energia dutenak) zeruko iturririk distiratsuena izaten ohi da.

X izpiko izar bitar baten eredu klasikoa da, objektu konpaktu batek, zulo beltza edo neutroi izar bat izan daitekeena eta 8,9ko itxurazko magnitudea duen HDE 226868 izar supererraldoi urdinak osatutako sistema bitar bat. X izpiko izar bitar orotan bezala, ez da zulo beltza X izpiak igortzen dituena, baizik eta bertan erortzeko zorian dagoen materia. Materia honek (gasa eta plasma) zulo beltzaren inguruan orbitatzen duen eta milioika kelvineko tenperaturara iristen den akrezio disko bat eratzen du.

Sistemaren elementu orbitalen neurketa bidez objektu konpaktuaren masa gure eguzkiarena baino 7 eta 13 aldiz artekoa dela ezarri da. Neutroi izar batek izan dezakeen masarik handiena 3 eguzki masakoa denez, objektu hori zulo beltz bat dela ebazten da. Izan ere, Cyg X-1 da zulo beltz baten existentzia frogatzea lortu zen lehen kasua.

Materia zurrustadak ere ikus daitezke, unitate astronomiko batzuetatik zenbait parsecetaraino hedatzen direnak, non izarrarteko ingurunearekin talka egiten duen eta optikoan igorpen arku bat eratzen duena. Arku hau eratzeko, zurrustadak gure eguzkiarena baino 1000 aldiz baino handiagoa den potentzia izan behar du.

Sistema Lurretik 8.000 argi-urte ingurura dago.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]