Giovanna Trillini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giovanna Trillini

Bizitza
JaiotzaJesi1970eko maiatzaren 17a (53 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakeskrimalaria
Pisua62 kilogramo
Altuera164 zentimetro
Jasotako sariak

giovannatrillini.it
Olympic.org: giovanna-trillini Edit the value on Wikidata

Giovanna Trillini (Jesi, Anconako probintzia, Italia, 1970eko maiatzaren 17a) florete modalitateko italiar eskrimalari bat da. Olinpiar Jokoetan zortzi domina lortu ditu.

Kirol karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

22 urte zituela Bartzelonan ospatu ziren 1992ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, non taldekako zein banakako florete proban urrezko domina bana lortu zuen. Taldekako proban bere taldekideak Francesca Bortolozzi, Dorina Vaccaroni, Margherita Zalaffi eta Diana Bianchedi izan ziren. Atlantan ospatu ziren 1996ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina errepikatu zuen taldekako proban Francesca Bortolozzi eta Valentina Vezzalirekin taldea osatuz, banakako proban brontzezko domina lortu zuen bitartean. Sydneyn ospatu ziren 2000ko Udako Olinpiar Jokoetan hirugarren aldiz jarraian irabazi zuen urrezko domina taldekako proban, Diana Bianchedi, Valentina Vezzali eta Annamaria Giacomettirekin taldea osatuz, banakako proban, berriz ere, brontzezko domina irabazi zuen bitartean. Atenasen ospatu ziren 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen banakako florete proban (edizio honetan ez zen taldekako florete probarik egon), finala bere herkide Valentina Vezzaliren aurka galdu ondoren. Pekinen ospatu ziren 2008ko Udako Olinpiar Jokoak izan ziren bere azkeneko Olinpiar Jokoak, eta bertan brontzezko domina lortu zuen taldekako florete proban Ilaria Salvatori, Margherita Granbassi eta Valentina Vezzalirekin taldea osatuz.

Bere kirol karreran zehar hemeretzi domina irabazi ditu Munduko Eskrima Txapelketan, horietatik bederatzi urrezkoak. Europako Eskrima Txapelketan, berriz, sei irabazi ditu, horietatik bi urrezkoak.

Palmares osoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Banakako florete proba 1992ko Udako Olinpiar Jokoetan (Bartzelona)
  • Taldekako florete proba 1992ko Udako Olinpiar Jokoetan
  • Taldekako florete proba 1996ko Udako Olinpiar Jokoetan (Atlanta)
  • Taldekako florete proba 2000ko Udako Olinpiar Jokoetan (Sydney)

Zilarrezko dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Banakako florete proba 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan (Atenas)

Brontzezko dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Banakako florete proba 1996ko Udako Olinpiar Jokoetan
  • Banakako florete proba 2000ko Udako Olinpiar Jokoetan
  • Taldekako florete proba 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan

Munduko Eskrima Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zilarrezko dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brontzezko dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Eskrima Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zilarrezko dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Banakako florete proba 2001eko Europako Eskrima Txapelketan

Brontzezko dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediterraneoko Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brontzezko dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Anja Fichtel
Banakako floreteko olinpiar txapelduna
1992
Ondorengoa
Laura Cârlescu Badea


Aurrekoa
Anja Fichtel
Banakako floreteko munduko txapelduna
1991
Ondorengoa
Francesca Bortolozzi


Aurrekoa
Laura Cârlescu Badea
Banakako floreteko munduko txapelduna
1997
Ondorengoa
Sabine Bau


Aurrekoa
Margherita Zalaffi
Banakako floreteko Mediterraneoko Jokoetako txapelduna
1997
Ondorengoa
Cristina Cascioli

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanna Trillini Aldatu lotura Wikidatan