Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Ur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Artikulu hau Urari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ur (argipena)».
Ur
H2O 2D labelled.svg
Ice water vapor.jpg
Formula kimikoa H₂O
SMILES kanonikoa 2D eredua
InChl 3D eredua
Osatuta oxigeno eta hidrogeno
Azido konjokatua hidronio
Base konjokatua hidroxido ioi
Ezaugarriak
Dentsitatea
0,983854 g/cm³ (-30 °C, likido)
0,993547 g/cm³ (-20 °C, likido)
0,998117 g/cm³ (-10 °C, likido)
0,9998395 g/cm³ (0 °C, likido)
0,999972 g/cm³ (4 °C, likido)
0,99996 g/cm³ (5 °C, likido)
0,9997026 g/cm³ (10 °C, likido)
0,9991026 g/cm³ (15 °C, likido)
0,9982071 g/cm³ (20 °C, likido)
0,9977735 g/cm³ (22 °C, likido)
0,9970479 g/cm³ (25 °C, likido)
0,9956502 g/cm³ (30 °C, likido)
0,99403 g/cm³ (35 °C, likido)
0,99221 g/cm³ (40 °C, likido)
0,99022 g/cm³ (45 °C, likido)
0,98804 g/cm³ (50 °C, likido)
0,9857 g/cm³ (55 °C, likido)
0,98321 g/cm³ (60 °C, likido)
0,98056 g/cm³ (65 °C, likido)
0,97778 g/cm³ (70 °C, likido)
0,97486 g/cm³ (75 °C, likido)
0,9718 g/cm³ (80 °C, likido)
0,96862 g/cm³ (85 °C, likido)
0,96531 g/cm³ (90 °C, likido)
0,96189 g/cm³ (95 °C, likido)
0,95835 g/cm³ (100 °C, likido)
Soinuaren abiadura 1.497 m/s (25 °C, likido)
473 m/s (100 °C, gas)
4.000 m/s (, solido)
Biskositate zinematikoa 0,01012 cm²/s
Biskositate dinamikoa 1,7911 mPa·s (0,01 °C, 1 atm, likido)
1,0016 mPa·s (20 °C, 1 atm, likido)
0,89002 mPa·s (25 °C, 1 atm, likido)
Errefrakzio indiziea 1,3945 (0 °C, 226,5 nm)
1,33432 (0 °C, 589 nm)
1,32612 (0 °C, 1.013,98 nm)
1,39336 (20 °C, 226,5 nm)
1,33298 (20 °C, 589 nm)
1,32524 (20 °C, 1.013,98 nm)
Eroankortasun termikoa 0,56 W m⁻¹ K⁻¹
Fusio-puntua 0 °C (1 atm)
Irakite-puntua 100 °C (1 atm)
Deskonposizio-puntua 2.200 °C
Entropia molar estandarra 69,9 J K⁻¹ mol⁻¹ eta 188,8 J K⁻¹ mol⁻¹
Formazio entalpia estandarra -241.818 J/mol eta -285.830 J/mol
Baporizazio entalpia 40,656 kJ/mol eta 9,717 kcal/mol
Bero ahalmena 4.184 J kg⁻¹ K⁻¹, 9,069 J K⁻¹ mol⁻¹, 2.110 J kg⁻¹ K⁻¹, 1.640 J kg⁻¹ K⁻¹ eta 4.216 J kg⁻¹ K⁻¹
Masa molekularra 18,015268 u
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
0
0
GHS arriskua baliorik ez
Arrisku motak baliorik ez
Prekauzio motak baliorik ez
Batezbesteko dosi hilgarria
Eragin dezake Q57385793 Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKey XLYOFNOQVPJJNP-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia 7732-18-5
ChemSpider 937
PubChem 962
Reaxys 3587155
Gmelin 15377
ChEBI 117
ChEMBL CHEMBL1098659
RTECS zenbakia ZC0110000
ZVG 1140
DSSTox zenbakia ZC0110000
EC zenbakia 231-791-2
ECHA 100.028.902
CosIng 31959
MeSH D014867
RxNorm 11295
Human Metabolome Database HMDB0002111
UNII 059QF0KO0R
NDF-RT N0000147042
KEGG D00001 eta C00001
PDB Ligand HOH
ASHRAE 718

Ura gai kimiko garden eta ia koloregabea da, Lurreko ibai, aintzira eta ozeanoen eta organismo bizidun gehienetako fluidoen osagai nagusia. H2O formula kimikoa du, hau da, ur molekula bakoitzak oxigeno atomo bat eta hidrogeno atomo bi ditu, lotura kobalentez elkartuak. Giro-tenperaturan likidoa da. Bizitzarako nahitaezkoa dela uste da, ez baita ezagutzen uraren gabezia osoan bizi den izakirik. Urak Lur planetaren azalaren % 71 estaltzen du[1]. Ur horren % 97,2 gazia da, eta % 2,8 geza[2]. Ur geza horren % 1 baino ez dago egoera likidoan, gainerakoa poloetan izoztuta baitago.

Ura da baldintza naturaletan hiru egoera fisikoetan (solido, likido edo gas egoeran) aurki daitekeen gai bakarra da. Kimikoki aratza den urak ur destilatu izena hartzen du, eta ez du inolako gairik bere barnean disolbatuta, H2O bakarrik.

Itsas mailan, uraren irakite tenperatura 100 °C da, eta izozte tenperatura 0 °C. Uraren gehienezko dentsitateag/ml da, 4 °C-ko tenperaturan; beste edozein tenperaturatan, dentsitate txikiagoa du. Solido egoeran, hau da, izotz egoeran, uraren dentsitatea 0,917 g/ml da.

Uraren bero espezifikoa 1 cal/°C.g da. Disolbatzaile unibertsala dela esaten da, molekula polarra izanik substantzia gehien disolbatzen dituen substantzia delako. Ur molekulak hidrogeno zubi izeneko loturen bitartez elkartzen dira.[3] Ur molekulak bi polo ditu. Hidrogeno bien arteko lotura 104,45º-koa da. Gainera, urak termoerregulatzaile lana egiten du.

Propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira uraren propietate fisiko garrantzitsuenak:

Uraren propietate fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira uraren propietate fisiko garrantzitsuenak:

  • Uraren irakite tenperatura 373 ºK (100 °C) da itsas mailan.[4]
  • Fusio tenperatura 273ºK (0 °C) da itsas mailan.
  • Ur aratza ez da elektrizitatearen eroalea. (ur aratza = ur destilatua: gatz mineralik ez duena)
  • Zapore, usain eta kolore gabea da. Propietate hauek organoleptikoak dira, hau da gizakiaren zentzuen bidez antzematen direnak.
  • Naturan hiru egoeretan ageri da: solido (gotor), likido (isurkari) eta gas (laspel) egoeretan.
  • Dentsitatea 1g/cm3 da.
  • Bi menisko mota eratzen ditu: ahurra eta ganbila.
  • Gainazaleko tentsioa dauka: uraren gainazala elastikoa da eta apurtzeko erresistentzia ere badauka. Honi esker dentsitate txikiko gauzakiak uraren gainazalean gelditzen dira.
  • Kapilaritatea dauka, hau da, hodi polarretan gora edo behera egiteko gaitasuna.
  • Gaitasun kalorifikoa beste likido batzuena baino altuagoa da.

Disolbatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ura da substantzia gehien disolbatzen dituen elementua, horregatik esaten da ura disolbatzaile unibertsala dela. Ezaugarri hau da ziur asko bizitzarako garrantzitsuena, berari esker talde polarrak edo karga ionikoak (karga + eta – dituzten alkohol, R-OH taldedun azukre, aminoazido edo proteinak) dituzten substantziekin hidrogeno lotura egonkorrak eratzen dituelako urak.

Urak gatzak ere disozia ditzake disoluzio ionikoak eratuz. Azken hauen kasuan uraren dipoloek gatzetako ioiak erakartzen dituzte. Urak ioi hauek inguratzen ditu ioi hidratatuak eratuz.

Disolbatzeko ahalmena bi funtzio hauen erantzule da:

  • Erreakzio metabolikoak (zeluletan gertatzen direnak) ingurune honetan gertatzen dira.
  • Ura substantzia garraiatzaile garrantzitsuenetariko bat da.

Kohesio indar handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrogeno loturak oso indartsu eta egonkorrak dira, hauek ura konprimaezina den likido bihurtzen dute. Konprimaezina izatean hezurdura hidrostatiko bezala egin dezake intsektu batzuetan, uraren indarrari esker arrokak zulatzen dituzten intsektuetan gertatzen den bezala.

Kapilaritate indar handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapilaritatea ere uraren eta beste substantzia batzuen artean eratzen diren hidrogeno zubien ondorioa da. Ile bat urez beteriko ontzi batean sartzen bada, urak ilean gorantz egiten du, ontzian duen maila baino goragoa lortu arte, ileak uretan egiten duen presioa berdinduz. Fenomeno honek landareek gatz mineralak eta ura sustraietatik hostoetaraino garraiatzeko duen gaitasunarekin zerikusia du.

Bero espezifiko handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bero espezifikoak ere molekulen artean eratzen diren hidrogeno zubiekin zerikusia du. Urak bero kantitate handia jaso behar du hidrogeno lotura hauek apurtzeko, beraz tenperatura oso astiro igotzen edo jaisten da. Honek zitoplasma urtsua tenperatura aldaketetatik babesten du, termoerregulatzaile gisa tenperatura konstante mantenduz.

Lurrunketa tenperatura handian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko azalpen berak balio du, uraren hidrogeno loturaren ondorio delako propietate hau. Ura lurrundu ahal izateko, lehenik hidrogeno zubiak apurtu behar dira eta gero molekulei lurrundu ahal izateko behar duten energia zinetikoa eman behar zaie, beraz energia ugari behar da ura lurruntzeko. Baldintza normaletan ur gramo bat lurruntzeko 540 kaloria behar dira 20º C-tan.

Uraren zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Uraren zikloa»
Ura arraroa da.
Uraren indarra.

Urak forma desberdinak hartzen ditu naturan: hodeiak zeruan, itsasoak, izozguneak mendialdean eta poloetan eta akuiferoak lur azpian, beste askoren artean. Lurrunketa, prezipitazio eta jariakortasunari esker ura etengabe dago mugitzen, ziklo bat burutuz etengabe, uraren zikloa.

Prezipitazioek, nekazaritzan eta orokorrean gizakiarentzat duten garrantzia kontutan hartuta, izen desberdinak hartzen ditu itxuraren arabera[5]. Euria da orokorrean baina elurra, kazkabarra, ihintza… Ur tantek argi izpiak errefrakta ditzakete ortzadar izeneko gama koloretsua eratuz[6].

Uraren jariakortasuna ere garrantzitsua da, erreka eta ibaiei esker nekazaritza garatu delako. Ibai eta itsasoak bidaiatzeko eta garraiorako bide garrantzitsuak dira. Aldi berean erosioak ere garrantzia handia izan du, ibai haranak eratuz nekazaritzarako lur emankorrak lortzen dira eta baita biziguneak altxatzeko leku lauak ere[7].

Ura lur azpian ere sar daiteke akuifero edo lurpeko urak eratuz. Hemengo ura lurrazalera aterako da gero putzu artifizialen edo iturri naturalen bitartez edo azpian tenperatura altuak egon ezkero geiser eran.

Urak substantzia ugari eduki ditzake disolbatuta, beraz, gizakiak uraren edangarritasuna ezagutzeko zentzuak garatu ditu,[8] eta horregatik dugu nahiago iturburuetako ura edan, itsasokoa edo lakuetakoa baino.

Organismoentzako propietate garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urak bizitzarentzat ezinbestekoak diren propietateak ditu: disolbatzaile ona da eta gainazaleko tentsio handia dauka. Uraren dentsitate maximoa 3,98º C-tan ematen da, eta jaitsi egiten da ura berotu edo hoztu ahala.[9] Ura solidotzean molekulek erle-panel antzeko bat eratzen dutelako dentsitatea txikiagotuz.

Atmosferan ur molekula hauetako bakoitzak, berotegi efektuaren eragile diren izpi infragorri kaltegarriak xurgatzen ditu. Uraren bero espezifiko handiari esker, ozeanoetako urak, klima globalaren erregulatzaile gisa jokatzen du.

Ura disolbatzaile ona da, eta metabolismoaren konplexutasunean parte hartzen du, azukre eta gatzak erraz disolbatu eta erreakzio kimikoak bultzatuz. Olioak edo beste substantzia hidrofobiko batzuk ordea ez dira disolbatzen uretan, eta lipido eta proteinaz osaturiko zelula mintzek kontrolatzen dituzte erreakzio kimikoak. Uraren gainazaleko tentsioari esker gertatzen da hau nagusiki.

Ur-tantak egonkorrak dira, gainazaleko tentsioari esker; beira bezalako gainazal ez-disolbagarri batean ur-tantak botatzen baditugu konpaktatuta gelditzen dira, ez dira sakabanatzen. Propietate honek garrantzi handia dauka landareen transpirazioan.

Uraren egoera solidoak, izotzak, likidoan flotatzea ere propietate garrantzitsua da. Hau posible izango da, hidrogenoak tenperatura txikietan eratzen dituen geometria indartsuei esker. Uraren dentsitate maximoa 3,98º C-tan ematen dela kontutan izanik, lakuetan ematen den fenomeno berezi bat ulertuko dugu. Mendialdeko laku batean ura 3,98º C-tara heltzean, hondoratu egiten da eta gainerako ura gorantz doa. Horrela nahiz eta laku batean gaineko geruza izoztuta egon, propietate honi esker lakuren hondoko lurra termikoki babestuta egongo da.

Bizitza uraren propietate berezi hauei esker garatu da Lurrean, uraren egoera solido, likido eta gaseosoa izan faktore garrantzitsuak izan dira, bizitza zabaldu eta mantentzeko momentuan.

Uraren kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Uraren kutsadura»

Uraren egoera naturala prozesu naturalen bitartez alda daiteke. Adibidez, azpian dituen lur edo arroken, intsektuen edo animalien hondakinen eraginez. Artifizialki, hau da, gizakiaren eraginez ere alda daiteke uraren egoera. Adibidez, meategietako aktibitateak uraren azidotasuna (pH) edo gazitasuna alda dezake. Urak mantenugai gehiegi izatea ere arriskutsua izan daiteke alga gehiegi haz daitezkeelako eguzkiaren argia pasatzea ekidinez, eta ondorioz arrainak hiltzen dira.

Prozesu hauetaz gain badaude ura kutsatzen duten substantzia toxikoak. Beruna eta kadmioa bezalako metal astunak biometaketa sortzen dute eta gizakien hondakinek ur beltza delakoa eratzen dute.

Uraren tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur araztegietan ura arazteko prozesuan kaltzio hidroxidoa eta aluminio sulfatoa gehitzen zaio urari (koagulatzaileak) eta hauek uretan igeri dagoen aluminio hidroxidoa eratzen dute, maluta izenaz ezaguna. Prozesu honek malutapen izena hartzen du.

Ur motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi ur mota nagusi daude; destilatua eta naturala:

  • Destilatua: H2O purua, mineralik, metalik... ezer disolbatua ez duena.
  • Naturala: Ura soilik ez; mineralak, metalak, lokatzak... edozein gauza disolbaturik dituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Central Intelligence Agency. CIA- The world factbook. .
  2. U.S. Geological Survey. Earth's water distribution. .
  3. Campbell, Neil A.; Williamson, Brad; Heyden, Robin J.. (2006). Biology: Exploring Life. Boston, Massachusetts: Pearson Prentice Hall ISBN 0-13-250882-6.
  4. Wolfram|Alpha Water
  5. Centro del Agua del Trópico Húmedo para la América Latina y el Caribe (CATHALAC) Tipos de agua
  6. Braun, Charles L.; Smirnov, Sergei N.. (1993). «Why is water blue?» J. Chem. Educ. 70 (8): 612.
  7. «Una cuarta parte del planeta ya está amenazada por la desertificación» 20 minutos 2009-6-18.
  8. BBC. Healthy Water Living. .
  9. L'Histoire Du Mètre. La Détermination De L'Unité De Poids. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: ur .