Galashiels

Koordenatuak: 55°37′14″N 2°49′08″W / 55.6206°N 2.8189°W / 55.6206; -2.8189
Wikipedia, Entziklopedia askea
Galashiels
An Geal Àth
Gallae
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaScottish Borders
Geografia
Koordenatuak55°37′14″N 2°49′08″W / 55.6206°N 2.8189°W / 55.6206; -2.8189
Map
Altuera161 m
Demografia
Biztanleria13.000 (2016)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
galashiels.com

Galashiels, Eskoziako gaeleraz: An Geal Àth eta eskozieraz: Gallae, Eskoziako Scottish Borders eskualdeko herri handiena da, ez ordea hiriburua. 2011ko erroldaren arabera 14.994 biztanle ditu. 2015ean hiriburu izan dadin eskatu dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren mendebaldean bada Catrail izeneko piktoen lur-lanketa bat. Hainbat kilometrotako luzera du eta altuera aldakorra. Ez da ezagutzen egitura honen funtzioa. Burdin Aroko gotorleku baten aztarnak ere aurkitu izan dira herrian, baina erromatarrek k.o. 140 urtean suntsitu zuten.

1337an soldadu ingeles batzuk okaranak biltzen ari zirela eskoziar talde batek denak hil zituen eta hortik dator herriaren armarriko Sour plums leloa, "okaran garratzak".

Galashiels 1599an bihurtu zen burgo eta 1930 hamarkadatik aurrera udaro lorpen hau ospatzen da Braw Lads Gathering ("gizon onen bilera") izeneko zaldunen desfilea eginez.

XVIII mendetik aurrera ehungintzan oinarritu da Galashielsen jarduera ekonomikoa eta populazioak azkar egin du gora. Gaur egun Heriot-Watt Unibertsitatearen ehungintza fakultatea bertan dago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]