Mateo (garraiobidea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosedal Parkearen ondotik ibilian doazen bi mateo
Mateo fileteatua
Mateo baten atzealdeko fileteatua.
Artikulu hau garraiobideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mateo».

Mateoa garraiobide turistiko eta erakargarri bat da. Fileteatu estiloarekin margotutako gurdiek osatzen dute. Gurdi hauek, zaldiek mugitzen dituzte, eta Buenos Aireseko auzo batzuetatik ibiltzeko balio dute.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina, plazari deitzen zitzaien, euren geldialdiak plazetan egiten zituztelako, baina Armando Discepoloren Mateo izeneko antzezlanean agertzen den tiraketa zalditik hartu dute euren izena.

Kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1910ean, 4700 inguru zeuden. 2008an, berriz, 8 baino ez.

Mateoen kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palermo auzoko gune batean baino ezin daitezke ibili, udal erabaki batek, soilik bi geltoki izatea ahalbidetzen baitie: bata Sarmiento Etorbidean, Askatzailearen Etorbidearekin mozten den tokian, eta, bestea, Las Heras Etorbidean, Buenos Aireseko Zooaren parean.

Bertan, ibilaldi turistikoak egiteko aloka daitezke, Italia Plazatik abiatu eta Palermoko Baso eta lakuetan barneratuz.

Inguruko beste toki batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]