Mesedeetako kaia

Koordenatuak: 43°15′25″N 2°55′36″W / 43.25687539°N 2.92666139°W / 43.25687539; -2.92666139
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mesedeetako kaia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′25″N 2°55′36″W / 43.25687539°N 2.92666139°W / 43.25687539; -2.92666139
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1984ko abenduaren 27a

Mesedeetako kaia San Frantzisko auzoan dagoen kaia bat da, Bilboko udalerrian, Bizkaiko Lurralde Historikoan.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaiak Erriberako zubiaren eta Mesedeetako zubiaren arteko espazioa hartzen du.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bada berririk, jada 1743 urtean, Mesedeetako kaian obrak egin zirela. Era berean, badakigu kaiaren zati horretan obrak egin zirela, 1860-1869 urteen artean, Bilboko itsasadarra bideratzeko eta ebakitzeko obren hirugarren sekzioaren barruan.[2] Kaiaren izena Mesedeetako elizatik dator, lehen Mesedeetako Andre Mariaren komentua zena eta kaiaren mutur batean dagoena.[3]

Mesedeetako komentua eta eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1532an Bilbon finkatu ondoren, 1567an itsasadarraren ezkerraldera lekualdatu ziren mesedeetako mojak, La Naja aldera. 1621ean komentua eta eliza inauguratu zituzten, zubiari eta Ibaizabaleko eskuinaldeko kale txikiari izena emanez. Gaur egun kontserbatzen den eraikin barrokoa geroagokoa da, eta 1663tik 1673ra bitartean eraiki zen Abandoko Elizateko lurretan. 1750ean berreraikia, eta azkenean Bilboko Udalak erosi zuen.[3]

Bilborock[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990ean Udalak eraikina erosi ondoren, 1997az geroztik Bilborocken egoitza da. Udal erakunde horrek bereziki gazteei zuzendutako kultur jarduerak antolatzen ditu.[4][5]

Mesedeetako zubia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo gaineko setio karlista amaitu zenean, 1874ko maiatzaren 2an, behin-behineko zubi bat eraiki zuten, eta 1875ean zabaldu zuten. 1887an, Ernesto Hoffmeyer Zubeldiak diseinatutako harri eta adreiluzko batek ordezkatu zuen. Bilboko Defentsa Batzordeak agindutako leherketaren ondoren, 1937an Bilbo galdu zenean, eraiki zen egungo zubia.[3]

Jarduera ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaiaren jarduera ekonomikoaren barruan irinen fabrikazioa azpimarra dezakegu. 1873an, Zabala y Arnedo sozietatearen eraikin bat zegoen, beheko solairua eta sei solairu zituena, aurreko beste baten ordez, eta José Bravoren kontserba fabrikaren ondoan zegoen.[6]

La Ceres, antzinako irin-fabrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik beste batzuk egon baziren ere, gaur egun Mesedeetako kaian, Toribio Ugaldek 1891n sortutako "La Ceres" irin fabrika zaharraren eraikina aurkitzen dugu, zaharberritua eta bizitegi-erabilerarako bada ere. 1899 eta 1900 artean eraikia, Espainiako estatuan Hennebique sistemako hormigoi armatuz egindako lehen obra da, eta euskal industria-arkitekturan mugarri teknologikoa. Hori dela eta, Kultura Ondasun gisa katalogatuta dago, Monumentu kategoriarekin.[7]

Errehabilitazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balkoi Hegala

2002-2005 urteetan, Bilbao Ria2000 udal-enpresak San Frantziskoko eta Bilbo Zaharreko kaien birgaitze integrala egin zuen, besteak beste, oinezkoentzat, Mesedeetako kaian egurrezko balkoi hegal bat barne..[8]

Mesedeetako kaia,3 industria eraikina eraistea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko gainerako lekuetan bezala, Mesedeetako kaian ere turismoa ugaritu egin da. 2020. urtean, irin-fabrikaren ondoko industria-eraikina eraitsi zuten, hotel bat eraikitzeko, fatxada historiko garrantzitsu bat galduz.[9] Bere azken garaian, La Cristalería Bilbaína edo Luna inprimategia bezalako enpresa industrialek dantza eta arte eszenikoei eskainitako espazioekin partekatu zuten eraikina, Muelle3 Taller de Danza kasu.[10]

Horma-irudia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ruth Juanen horma-irudia

2021eko otsailean, Ruth Juan artistak, udalaren enkarguz, mural handi bat egin zuen indarkeria matxistatik bizirik atera ziren emakumeak gogoratzeko.[11] Egilearen beraren hitzetan:

"Mina, larritasuna, sufrimendua, beldurra, bakardadea eta indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeek pasatzen duten prozesua kontatzen ditu, beste emakume batzuekin laguntza-sarea sortu arte, elkarrekin, elkarri lagunduz, ahaldunduz, kolektiboki sortuz."[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bilbaopedia - Merced. Muelle» www.bilbaopedia.info.
  2. (Gaztelaniaz) Salazar Arechalde, José Ignacio. (2003). La ría de Bilbao en el siglo XIX. Bilbo: Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala.
  3. a b c Martínez, Cristina. (2015-06-11). A merced de los avatares de la historia : la iglesia, muelle y puente, testigos del discurrir de los siglos / Cristina Martínez.. .
  4. «Bilbaopedia - Convento de La Merced» www.bilbaopedia.info.
  5. Edificios singulares – Asociación Comercios y Empresas San Francisco, Bilbao La Vieja y Zabala. .
  6. (Gaztelaniaz) Salazar Arechalde, José Ignacio. (2006). La otra orilla : formación del barrio de San Francisco (1870-1900). Bilbo: Surbisa.
  7. (Gaztelaniaz) «Bilbo zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak Egitamu Komunitario - ANTZINAKO IRIN FABRIKA LA CERES» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
  8. «Urbanización de muelles – Bilbao Ria 2000» www.bilbaoria2000.org.
  9. Otra pérdida patrimonial en Bilbao: derriban el edificio industrial de La Merced, 3 (I). .
  10. Alicia. (2018-09-11). «Presentación de libro: «MUELLE 30 URTE» En colaboración con Muelle 3 y BAD» Fundación BilbaoArte Fundazioa.
  11. junitamakina https://junitamakina.es/project/mural-muelle-la-merced/. .
  12. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-02-12). «Un gran mural recordará en el muelle de La Merced a víctimas de la violencia machista en Bilbo» naiz:.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La ría de Bilbao en el siglo XIX. Salazar Arechalde, José Ignacio (2003). Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala,
  • La otra orilla: formación del barrio de San Francisco (1870-1900).Salazar Arechalde, José Ignacio (2006). Surbisa, arg.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]