Aku wa Sonzai Shinai
Aku wa Sonzai Shinai | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | 悪は存在しない |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ryūsuke Hamaguchi |
Gidoigilea(k) | Ryūsuke Hamaguchi |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Eiko Ishibashi (en) |
Argazki-zuzendaria | Yoshio Kitagawa (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Evil Does Not Exist (japonieraz: 悪は存在しない Hepburn: Aku wa Sonzai Shinai ) 2023ko Ryūsuke Hamaguchi japoniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Takumi Tokiotik gertu dagoen herri batean bizi da, bere alaba gaztearekin, Hanarekin. Basoz inguratutako herria da, oreinentzako bidexka bat eta ur freskodun erreka bat dituena. Takumik herritarrentzako lan txikiak egiten igarotzen du eguna: egurra mozten du, errekatik ura hartzen du bertako jatetxekoek fideoak egos ditzaten, eta, oroitzen denean, alabaren bila joaten da eskolara. Herriko biztanleak lasai bizi dira, hiriko estres eta erritmo geldiezinetik aldenduta.[1]
Gauzak aldatu egingo dira Tokioko enpresa batek herriko lur batzuk erosi ondoren. Enpresaren helburua glamping negozio bat muntatzea da, hiriko turista dirudunek kanpin esperientzia erosotasunez bizi dezaten. Enpresak bilera bat antolatuko du herriko biztanleekin, hitz egiteko, bizilagunen kezkak entzuteko, eta haiei proiektua azaltzeko. Bileran argi geldituko da, ordea, enpresak ez duela inongo intentziorik herritarren iradokizunei kasu egiteko, eta, gainera, proiektuak errekako ura kutsatuko duela.[1]
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hitoshi Omika: Takumi[2]
- Ryo Nishikawa: Hana[2]
- Ryuji Kosaka: Takahashi[2]
- Ayaka Shibutani: Mayuzumi[2]
- Hazuki Kikuchi
- Hiroyuki Miura
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «Errekak, kanpinak eta desbideraketak» Berria 2024-05-01 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ a b c d (Ingelesez) Kiang, Jessica. (2023-9-4). «'Evil Does Not Exist' Review: Ryusuke Hamaguchi's Tale of Rural Gentrification Is a Tone Poem with an Atonal End» Variety.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |