Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/Espezie inbaditzaile bati aurre egiten
Ikasleen kontzientzia ekologikoa lantzeko proposamen didaktikoa.
Ikasleek laukoteka elkartuko ditugu eta, motibazio fasea igaro eta gero, laukote bakoitzak lau tranpa egin beharko ditu liztor asiarrak harrapatzeko. Ikasle bakoitzeko tranpa bat, beraz, baina taldeka egin beharko ditugu elkarri lagunduz.
Liztor asiarrak harrapatzeko tranpak taldeka egiteaz gain, idazkunak, kartelak, audioak edo bideoak egiteko gonbita ere hortxe, irakasle bakoitzak proposamena bere gustuetara edo bere taldean antzematen dituen gaitasunetara moldatzeko.
Ikasleek esperimentatu behar dute ekosistema batean behatzaile izateaz gain, eragile ere izan daitezkeela.
Landuko diren konpetentziak[aldatu iturburu kodea]
- Biodibertsitateari buruz ikasiko dute ikasleek, eta euren inguruan dauden izaki bizidunak hobeto ezagutzen ikasiko dute.
- Zientzialarien eta ikasleen arteko harremana handitu, eurak ere zientzialari izan daitezkeela ikasiko dute.
- Dokumentazioaren garrantzia, guztion artean egin daitekeen ariketa zientifiko erraza.
- Taxonomia eta sailkapena eztabaidatu daiteke, espezie, genero edo familiak identifikatzerakoan.
- Informazioa sailkatu eta publikatzen, Wikimedia Commons erabiltzen.
- Talde-lanaren garrantzia, guztien artean eremu bat banatu baitaiteke.
- Komunikazio konpetentzia.
- Konpetentzia digitala.
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
Gaian sartzen - Motibazioa bilatzen[aldatu iturburu kodea]
◁◀
◁◀
Ikusi bideoa eta ikusi bitartean zientzialariei egingo zenizkiekeen galderak pentsatu eta idatzi. Adibidez:
◁◀
◁◀
- Espezie inbaditzaile guztiak kaltegarriak dira ekosistemarentzat?
- Espezie exotiko guztiak kaltegarritzat jotzen dira?
- Zein da, espezie inbaditzaileen artean, gure ekosistemarentzat kaltegarriena?
- Lehen hezkuntzako ikasleok zerbait egin dezakegu espezie inbaditzaileren bati aurre egiteko?
Espezie inbaditzaileak. Proiektu bat[aldatu iturburu kodea]
Azken galdera horren erantzuna, ―"... ikasleok zerbait egin dezakegu..."― baiezkoa da.
Agian errazagoa da landare inbaditzaileei aurre egitea animalia inbaditzaileei baino. Landare inbaditzaileei trabak nahiko erraz jar diezaiekegu, baina animalia inbaditzaile batzuei ere bai...
Horra proposamena:[aldatu iturburu kodea]
Liztor beltz asiarrak harrapatzeko tranpak egingo ditugu plastikozko botila batzuk birziklatuz.
- Kontuz! Saihestu plastikozko botilak erostea, kaltea eragiten baitute ingurumenean.
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
- ↓↓↓
Liztor beltz asiarra harrapatzeko tranpak egiten.
Noiz jartzen dira tranpak?[aldatu iturburu kodea]
- Liztor asiarraren bizitza-zikloa ezagututa, tranpak zintzilikatzeko garairik onena martxo-apirila da, udaberriaren hasieran da batzuen ustez. Beste batzuek, ordea, udazkena hobesten dute.
Udaberriaren hasieran liztor asiarren erreginak harrapa daitezke. Erregina fundatzaileak negua hibernatzen igaro dute eta gogoz hasiko dira lanean udaberrian. Egin kontu harrapatzen dugun erregina bakoitzeko milaka liztor langile gutxiago jaioko direla eta liztor langileen janaririk kuttunena erleak dira. Liztor batek egunero 50 erle akabatu ditzake!
- Zergatik udaberrian? Edo... Zergatik udazkenean?
- Zergatik hobe da liztor erreginak harrapatzea liztor langileak baino?
- Erleak, erle europarrak, erle arruntak, espezie inbaditzaile dira?
- Zer dira espezie polinizatzaileak?
- Zer dira espezie inbaditzaileak?
- Zer gertatuko litzateke erleak desagertuko balira?
- Zeintzuk dira erleen etsairik okerrenak?
« | Espezie hauen kudeaketan, erregina fundatzaileak ale funtsezkoak dira, beraiek direlako kolonia berrien sortzaileak, eta euren agintepean daudelako kolonia osoaren jarduerak. Erreginak harrapatzeko tranpak, hibernatu baino lehen edo hibernatu osteko epean erabili behar dira. Udazkenaren amaiera eta neguaren hasiera izan daitezke une egokienak, epe horietan erregina bere garaian daudelako. Hala ere, oso eztabaidatua da tranpak udaberrian erabiltzeko aukera, garai horretan ez delako selektiboa, ez eta oso eraginkorra ere.
Izan ere, tranpak erabiltzeko unean, faktore asko hartu behar dira kontuan, zentzuzko plangintza egin ahal izateko: sasoia (uda aurrekoa, uda ostekoa), airearen tenperatura (10ºC-tik behera), ur-iturrietatik hurbil, erlategiaren kokapena… Horretaz guztiaz gain, pikeren sarrerak murriztu egin behar dira, bakar-bakarrik liztorrak baizik sar ez daitezen. |
» |
—Juan Carlos Iturrondobeitia[1] |
▶▷
▶▷
Ikusi bideoa eta ikusi bitartean zientzialariei egingo zenizkiekeen galderak pentsatu eta idatzi. Komentatu beste ikasleekin eta irakasleekin.
▶▷
▶▷
Liztor beltz asiarra harrapatzeko tranpak egiten.
Nola[aldatu iturburu kodea]
Osagaiak:[aldatu iturburu kodea]
- Plastiko gardenezko botila, bidoi edo ontzi handia.
- Plastikoa mozteko aizto bat.
- Plastikozko botila moztu behar da eta inbutu moduko bat egin. Tapoian 8 mm-ko zuloak egiteko zulagailua eta barautsak erabil daitezke, gero hortik liztor beltzak sartzeko (eta ez tximeletak edo erlastarrak).
- Soka txiki edo lokarri txiki bat tranpa leku altu batetik zintzilikatzeko.
- Idazkun, afixa edo kartel bat tranparen ondoan jartzeko jendeak jakiteko tramankulu hori zer den eta zertarako den. Nork jarri duen eta zertarako. Noiz kenduko den tranpa zehaztea komeni da, eta emandako hitza bete behar da. Bide batez, "Vespa velutina nigrithorax" edo Asiako liztor beltzari buruzko informazioa eskaini daiteke.
Barruko likidoa, beita:[aldatu iturburu kodea]
Tranparen barruan beita izango den likido usaintsua prestatzeko hamaika errezeta daude... Beitarik egokiena garagardoa omen da, ahal dela beltza. Ez omen da batere txarra ardoa, edozein ardo, eta andere-mahats beltzeko xarabea. Tranpa hauek erleak ere harrapa ez ditzaten, hobe da elikagai gozo bat ez jartzea. Garagardo beltza, andere-mahats beltzeko xarabea, ardo beltza edo zuria erakargarriak izan daitezke liztor asiarrarentzat eta, aldi berean, erleak uxatu.
Tranpa euri-ura ez sartzeko moduan fabrikatu behar da; botila urez betetzea saihestu behar da.
- Garagardo epela (esaten dute garagardo beltza edo garagardo txigortua hobea dela tranpak egiteko). Liztor asiarrek garagardoaren alkohola, edo legamia, edo bien nahasketa, oso urrutitik usaintzen dute. Haientzat oso erakargarria da.
edo
- Ardoa
- + fruitu azalak edo fruitu hondarrak edo fruitu erdi-ustelak.
edo
- andere-mahats beltzeko xarabea
edo
- ur epela
- + fruitu azalak edo fruitu hondarrak edo fruitu erdi-ustelak.
- + okin-legamia
Liztor beltz asiarra harrapatzeko tranpak egiten.
Zer gehiago egin dezakegu?[aldatu iturburu kodea]
Ikasle bakoitzak tranpa bat gutxienez egingo du eta gero, parke baten, orube batean edo landa-eremu batean, leku altu batean zintzilikatuko du. Agian azken fase hau, asteburuan gurasoekin egiteko moduko "etxeko lana" izan daiteke, tranpak horrela elkarrengandik urruti egon daitezen.
- Egindako tranpei argazkiak egingo dizkiegu. Eraikitze prozesuan zehar eta gero, liztorrak harrapatuta geratu eta gero.
- Argazki horiekin eta hemendik kopia daitekeen testu zatiekin, kartel bat egin dezakegu, beste ikasleei horrelako kontuak erakusteko eta irakasteko.
- Kartelak egin ditzakegu eta gero, esate baterako zaharren egoitzetan jar ditzakegu. Jende zaharrari ere erakutsi ahal diegu geure proiektua eta esan ahal diegu haiek ere liztor beltzak harrapatzeko tranpak egiten badituzte geuk zintzilikatuko ditugula.
- Proiektua egin bitartean hainbat argazki egin ditzakegu, eta gero, argazki horiek Creative Commons-era kargatu ditzakegu, Wikipedian erabilgarri egon daitezen, eta etorkizunean guk geuk ere berriro ikusi eta erabili ahal izateko.
- Joan gaitezke beste ikasgela edo ikastetxe batera kontu hauek erakustera eta irakastera.
- Komiki bat: honelako tranpak egiten erakusten duen komiki bat. (Hemen eredu bat).
- Audio bat grabatu dezakegu eta Creative Commons-era kargatu. Bestalde, gure herriko irrati edo hedabide batera bidali ahal ditugu gure audioak. (Agian irrati horretatik deitu eta elkarrizketa bat egingo digute, kazetariei honelako gauzak gustatzen zaizkie)[2].
- Bideo bat grabatu dezakegu eta Creative Commons-era kargatu, Ikusgelakoek egiten duten legez. Bikoteka egingo ditugu bideoak. Ezinbestekoa gutxienez mantala zuri bat lortzea, zientzialari rola behar bezala antzezteko. Herriko irrati edo hedabide batera bidali ahal ditugu gure bideoak. Agian elkarrizketa bat egingo digute.
Irudiak[aldatu iturburu kodea]
Kargatu Commonsera zuek egindako liztorrak harrapatzeko tranpak
-
Erraz egindako tranpak. Botila baten muturra moztu, buelta emanda inbutu bihurtu... Sarrera zuloa handiegia da. Hobe 8,5 mm baino handiagoa ez uztea.
-
Liztorrak harrapatzeko tranpak mahasti batean.
-
Horietako tranpa bat azpitik ikusita.
-
Plastikozko botila txiki batekin egindako tranpa bat.
-
Tapoian, buxonean, 8 mm-ko zuloa ez da argazkian ikusten.
-
Botila muturrekin inbutu bi liztorrei sarrera errazteko.
-
Tranpa profesionala. Idazkuna jartzea komeni da, betiere.
-
Botila batez egindako tranpa. Goiko platera, euria ez sartzeko.
Erreferentziak[aldatu iturburu kodea]
- ↑ Zientzia Kaiera ···, ···. (2016-05-10). «Asiatik datorren liztorra (eta III)» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
- ↑ «Liztor asiarren aurkako 80 tranpa jarri dituzte Eskoriatzan - Eskoriatza» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
Kanpo estekak[aldatu iturburu kodea]
▶▷ Bideoa: Plastikozko botila birziklatuekin liztor asiarrak harrapatzeko tranpak egiten erakusten duen bideoa. Nafarroa Garaiko basozainek egindako bideoa.
▶▷ Bideoa: Liztor asiar langileak harrapatzeko tranpa berria. (Bideo honetan ikusten den sare itxurako tranpa horrekin liztor asiar langileak harrapatzen dira. Gorago hemen deskribatu dugun plastiko birziklaturiko botilekin eta likido + legamiarekin egindako tranpekin liztor asiar erreginak harrapatzen dira, udaberriaren hasieran edo udazkenean).