Atoi hegazkin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robin DR400 atoi hegazkina ASW15B planeagailua atoian daramala
Soka askatzea ahalbidetzen duen gantxoa

Atoi hegazkinak bezeriki planeagailuak aireratzeko erabiltzen diren hegazkin txikiak dira. 30 eta 60 metro bitarteko soka baten bidez lotzen dira planeagailua eta atoi hegazkina. Atoi hegazkinak ahal badu goranzko aire korronteak aurkitu daitezkeen leku bateraino eramango du planeagailua atoian.

Ohiko hegazkin txikiez gain potentzia nahikoa dute hegazkin ultra arinak eta motoredun planeagailuak ere erabili daitezke atoi hegazkin lanetarako.

Atoi hegazkinek soka askatzeko gaitasuna dute larrialdi kasuan edo behin beren lana amaituta. Honetarako gantxo sistema bat dute eta pilotuak kabinatik akzionatu dezake.

Planeagailuez gain, pankartak edo beste zenbait objetu ere eraman ditzakete atoian.